Kategoriak
ikusi eta ikasi

videoweb09 Bilbon

Asteburuan burutu da. Bilbon burutu da. Handik eta hemendik hurbildutakoak batu dira. Bideogintza, Internet, blogak, vlogak, sarea, Telebista… eztabaida, mahainguru, elkar ezagutze eta kezka ezberdinen batuketa. Aurkezpen eta hitzaldietatik landa sortzen den harremana. Denetarako tartea izan dute Bilboratuek. Eta joan da bakoitza berriz ere, bere sorlekura, sortzeko tokira… eta orain videoweb09 etiketa eta oroitzapena baizik […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

wordpress 2.7 eguneratu eta frogatzen

Blogintzarako tresnarik onena dugu euskaldunok. WordPress. Itzela da, eta aspaldian maiz eguneratzen ari garen arren, merezi du ahaleginak. Klik eta klik eta azken bertsioa daukagu. Une honetan, azken bertsioarekin ari natzaizue idazten, mundu guztian ari gara wordpress eguneratzen. Eta euskaldunok eu.wordpress.org gunetik deskargatu ahal izango dugu azken bertsio euskaratua. Munduan bezala hemen ere.  Eta horretan […]

Kategoriak
teknologia berriak

neke digitala

Astelehen goiza. Goizetik esnatu arren, logure ia egun osoan. Telefonoan mezuak entzungai, e-posta kontsultatu eta barikutik hainbat mezu irakurtzeko moduan, twitter edo facebook kontsultatzeko nagia, eta han ere mezu barri mordoa. RSS irakurgailuari erreparatu orduko, negritaz beltzune handi bat pantailan. Blogak, albistegiak… zer ez dagoen holango goiz batean. Eta gainera, asteburuko argazkiak kamara digitaletik deskargatu […]

Kategoriak
agit/prop info 7 larrabetzutik teknologia berriak

Zenbait mezu labur

Astelehena da, eta zenbait gai izan ditut buruan. Zeini heldu asmatu ezinik ibili naiz, eta labur labur aipatu gura nituzke, ahal dela. no time for love Harrituta geratu naiz duela astebete abiatu genuen ekimenak, ze indar hartu duen. Munduari bira eman dio dagoeneko, han eta hemen irakurri ditugu mezuak. Ordezkari politikoek baliatu dituzte, egunkarietako portada […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Blogen eragina

Aspaldi idatzi zuen Mikelek bere itsasertzeko zubian post bat blogaren eraginaren inguruan. Orduan ez nintzen jabetu, eta berandu bada be, ohartu naiz bere idatziaz. Ba al dute eraginik gure blogek? Askok uste duena baino handiagoa. Gauza txikiek beti dute erauntsi handiei aurre egiteko gaitasuna. Horretan sinetsita nago. Baina blogek, bere horretan, beste barik ez dute […]

Kategoriak
e-hizketan hamaiK -hamaika kontu-

Luistxo Fernandez: Gauzak asmatzeko ausardia behar da

>baga) Blogaria zergatik? Euskarazko blog plataforma bat nola eratu zitekeen pentsatzen, norberak probatu behar makinariarekin lehenbizi, eta modu eleanitzean saiatu nintzen, alderdi teknikotik test interesgarria zelakoan. Eta halaxe hasi nintzen, asmo editorialik gabe. >biga) gaur egun, zeintzuk dira zure egitekoak, zelan uztartzen dituzu blogarekin? Internetera dedikatzen den enpresa batean, blogetan idazten eta blogak jarraitzen denbora […]

Kategoriak
e-hizketan hamaiK -hamaika kontu-

Igotz Ziarreta: Mundua ikusteko aukera da Internet, munduak zu ikusteko

baga) Blogaria zergatik? Hori nik ere jakin nahi nuke, suposatzen dut aukera ematen duelako egindako lana erakusteko. biga) gaur egun, zeintzuk dira zure egitekoak, zelan uztartzen dituzu blogarekin? Egunero, bai Bartzelonako Euskal Etxean, bai informatikako irakasle lanean, bai studioan diseinatzen beti ordenagailuen aurrean mugitzen naiz, beti daukat aukera blogean idazteko. Zailagoa da bertan erakutsi nahi […]