Kategoriak
teknologia berriak

irratia.com frogak egiten

Podcasting garaia bizi dugu. Euskaraz gutxi dago, eta promozionatzea ere ez da txarra izango. Euskara eta mp3 formatua ez zaizkigu arrotzak, baina hala ere emaitza gutxi ikusten da. Frogatxo hau egin dut, sarean ikusi dudan gune bati erreparatuta. Saiatu naiz, egin ditut klik batzuk, eta hona hemen emaitza:

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Diaspora eta Internet

Aspaldian hasi ziren euskaldunak atzerrirako bidea hartzen, herbestera, lan bila, Euskal Herritik ihes batzuk, ekonomiak bultzatuta, bidaia luzeak egitera, bestelako mundu berrien bila. Guztiek osatzen dute euskal diaspora. Eta badira diasporako partaide berriagoak ere, aspaldiko joandakoen belaunaldi berriak, aspaldi honetan joandako ikasle eta irakasleak, lan bila XXI. mendean alde egindakoak. Azken hauek izango zituen buruan […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus teknologia berriak

komunikazio alternatiboa eta teknologia berriak

martxoak 1. Gasteiz Hala Bedi irrati libreak antolatuta Komunikazio alternatiboaren eragin soziala goiburu zuten jardunaldiak burutu ziren aurreko asteburuan Arabako hiriburuan. Kurdistango gonbidatuak ireki zituen eztabaida eta hitzaldi saioak, eta larunbatean, eguerdi aldean Fermin Sanchez (Saregune.net) eta bioi egokitu zitzaigun komunikazio alternatiboa eta teknologia berriak hizpide hartzea. Hala Bedi erreferentzia ona da komunikazio alternatiboaren eremuan. […]

Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

#Egunkaria libre saio berezia irratia.com emankizunean

2008ko otsailaren 20an, bost urte atzera. Guk ere, irratia.com emankizunean zeozer berezia egin gura genuen. Egin gura eta egin. Andoain, Bartzelona eta Bilbo lotu ditugu irrati bidez, eta gure uhinak zabaldu eta gure irratsaioa mundura zabaldu dugu. Emankizu berezia izan da. Andoaingo ekitaldiari buruz berba egin digu Juan Luis Zabala Pipi kazetari eta idazleak; Bartzelonako […]

Kategoriak
18/98+ agit/prop

maitasunaz irratian

no time for love kantuarekin abiatu dut aste honetako kronika laburra info7 irratian. Hertzainak taldearen kantua ekarri dugu gogora, baina kantua entzutea ere posible egiten du Internetek. Irrati kronika izanik… zer hobea kantuarekin hastea baino. No time for love kanta ederra da, eta beharbada horrek egin du hain azkar, hain ausart sarean zabaltzea. Egia esan […]

Kategoriak
info 7

Hala Bedi irratiak 25 urte

Aste honetan Euskal Herriko irrati libreetan aitzindaria den Hala Bedi izan dugu hizpide gure Talaiatik. 25 urte beteko ditu Gasteizen sortutako irrati libreak. Egun 100 lagun inguru ari da astero irrati emankizunak egiten Gasteizko estudiotik. Astero batzartzen da asanblada, eta erabaki guztiak asanblada bidez harten dituen komunikabide aktibo eta partehartzailea da Hala Bedi. Beti izan […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

zazpi@2007 info7 irratian

Joxe Rojasek teknopata blogean botatako proposamena, ekimen interesgarri bilakatu zaigu oso denbora gutxian. Nik neuk be, entzuleei luzatu diet dagoeneko horren berri. Urteko interesgarriena dena, modu partehartzaile batean erabakitzeko aukera den ezkero. 2007 urtea badoa, eta zazpi ekimen aukeratu beharko ditugu guztion artean. Abenduan proposamenak egin eta urtarrilean bozkatu, wikiak dioenaren arabera. Infozazpiko entzuleok badakizue, […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

Ardiak, artzainak, musika, Bilbon

Spot bat egiten pasa genuen zapatu goiza. Bideo kamara, tripodeak, atrezzo apur bat. Ardi, ahuntz eta astoak landa batetik bestera eroan, lokalizazio egokia aurkitu eta han ibili ginen, grabatzen. Jolasten. Saiakera egiten. Ekaitzek (split 77, Bilbo Hiria) kamara ia profesional bat eskuratu du. Eta guk irratia.com emankizunerako zeozer berezia egin gura genuen. Ideia aspalditik geneukan […]

Kategoriak
bide gorritik | Bilbo Hiria irratia

irratia.com hizpide hartuta

Astelehenero aritzen naiz Bilbo Hirian. Batzutan barikuetan pentsatzen dugu gaia Mieltxok eta biok. Bestetan ez da erraza asteburuari aldez aurretik somatzea zer gertatuko den, gero astelehenean hizpide hartzeko. Ez da tertulia bat, ez da bakarrizketa. Badu iritzitik, badu ezagupenetik, baina ez da gai zehatz edo konkretu bat. Hilean behin, saiatzen naiz Larrabetzuko berri ematen Bilbo […]

Kategoriak
teknologia berriak

irratia.com: 100. saioa prestatzen ari gara

2.0 bertsioarekin hasi ginen duela urte batzuk Bilbo Hiria irratiko estudioetan. Podcasting garaiari heldu genion orduan. Euskarazko lehen podcastak egiten hasi ginen, lehenagotik antzeko kontuak egiten genituen arren. 2000. urteko azaroan abiatu genuen irratia.com egitasmoa, Tas Tas irrati libreko estudiotik. Fax linean, modemaren kablea sartu genuen -etzegoen Internetik irrati librean- eta telefonoz Fermin Muguruza geneukan […]