-
Argazkiari begira, 5 urte beranduago
Ordubeteko lanuztea zegoen deitua. Gu Bilbora joan ginen, han zerbait egin asmo genuelako.
Egunkaria itxi zutela aste batzuk, eta gizartean eragin zuen ezustekoak, mobiliazioak, elkartasuna eta bestelakoak eragin zituen.Bilbon, eguerdiz. Ordubeteko lanuztea.
Kalderapeko kultur gunean aulkiak eskatu eta hartu genituen. Eta Gran Viara joan ginen, zenbait irakurle.
Eta han, pasozebrak berdez jartzen ziren bakoitzean, egunkaria irakurtzen genuen. Gorri jarritakoan, berriz ere espaloira irakurtzera. Berdez, bide erdian. Gorriz, espaloian.

argazkia: egunkaria.info
Euskaldunon Egunkaria itxi arren, inoiz egin genuen irakurketarik atseginena izan zen. Intentsitate handiarekin bizi izan genituen une haiek. Bitxia zitzaion jende askori. Itxierak sortutako etsipen/amorru horrek ere, bitxi behar zuen nonbait. Baina egunkaria itxia.
5 urte igaro dira. Argazkiaren fitxak martxoaren 13an zela dio. Digitalizazioaren aroa, badakizue.
5 urte Egunkaria barik. Gogoratzen jarrita…
-
Diaspora eta Internet
Aspaldian hasi ziren euskaldunak atzerrirako bidea hartzen, herbestera, lan bila, Euskal Herritik ihes batzuk, ekonomiak bultzatuta, bidaia luzeak egitera, bestelako mundu berrien bila. Guztiek osatzen dute euskal diaspora. Eta badira diasporako partaide berriagoak ere, aspaldiko joandakoen belaunaldi berriak, aspaldi honetan joandako ikasle eta irakasleak, lan bila XXI. mendean alde egindakoak.Azken hauek izango zituen buruan Joseba Gabilondok, bere diasporako tresnen gabezia nabarmendu dituenean. Eta egia esan, gauza gutxi dago maila horretan. Facebook-en euskaldunak batzen dituen saretxoak badira, Euskosare ere badago, baina 2.0 izango den tresna berri eta erakargarri bat falta dela, dudarik ez.
Gai hau jorratu gura izan dut aste honetako Info7 irratiko tartean. Gogoetarako, aitzaki bat kanpoan direnak gogoan hartzeko. Eta jakin dugunez, ari dira zerbaitetan dagoeneko mutilmediaren bat, japoniar_euskaldunen bat, eta beste… jarraitu gura izan ezkero danbolinerokua blogean galdetu.
Diaspora eta Internet entzun gura baduzu:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/03/20080311_563.mp3]Podcast: Play in new window | Download
-
martxoaren 11 hura
Gaur, goizean sukaldera sartu eta Seaskako egutegia ikusitakoan: to! martxoak 11 du gaur egunak.
Eta dagoeneko lau urte igaroak dira.Egun hartan, mantsoago igaro ziren minutuak. Eta pantaila aurreko orduak. Eta mezuak. Eta politikarien esanak. Eta Otegiren mintzoa. Eta trenak ez ziren gehiago igaro. Han geratu ziren.
Gogoan duzu egun hura? Akordatzen zara?
Orduan ere, hauteskunde giroan murgilduta. Eta Al Qaedak egin ekintza ETAri leporatu zioten Acebesek eta Ibarretxek, batak zein besteak. Ikerketak isilarazi zituzten, eta telefono bidezko mezuek mundu bat mugitu zuten oso ordu gutxitan PPren kontra.
Eta Zapaterok hauteskundeak irabazi zituen gero.
Lau urte igaro dira ordudanik. Eta gogoratzen jarrita…
-
m9: analisi labur bat Bilbo Hiria irratian
Astelehenero aritzen naiz Bilbo Hiria irratian, Bide gorritik atalean. Herriko gaiak batzutan, Internetekoak bestetan, politika, gai sozialak, kultura… astelehenero gai bat jorratzen dugu Mieltxo Monfortek eta biok. Galdera erantzunetan aritzen gara, barikuro adostutako gaiaren inguruan.

Gaur, zelan ez, Euskal Herriko hauteskundeak izan ditugu hizpide. Hego Euskal Herrikoak eta Espainiakoak nagusiki, baina aipatu ditugu ere Ipar Euskal Herrikoak eta Frantziar estatukoak.
Tarte hori entzun gura baduzue:
[audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/bidegorritik080310.mp3]Podcast: Play in new window | Download
-
m9 hauteskundeak
m7: ostirala, Arrasate
zurrunbiloa modurik gordinenean nabarmendu da. ETAk PSEko zinegotzi izandako Isaias Carrasko hil du Arrasaten. Hauteskunde kanpainan zehar, ETAk beste bi ekintza apalago egin baditu ere (telebista antena eta errepetidoreen kontra Bilbon, Derioko PSOEren egoitzaren kontra) Arrasatekoan, modurik gogorrenean erasotu du. Kalean bertan, herritar bat akabatuz. Gogorra. Berriz ere, aurreko estrategiara jauzia. PSOEri mezu zuzena.
PSOEk egun berean erreakzionatzen du, mundu bat batzen du Arrasaten bertan. Gaitzezpena. Mina. Amorrua. Komunikabideak Gipuzkoako herri honetatik zuzenean emititzen. Zapaterok Malagatik Madrilerako hegazkina hartu, eta Madriletik Arrasatera egun berean. Rajoy ere Mondragoira hurbiltzen da. Lehen kalapita PP eta PSOEren artean, udaletxeko aretoan bertan. Arreta informatibo guztia ANVk kudeatzen duen herrian. ANVk ez du erasoa gaitzezten, eta komunikatu propioa biharamunean.
Gatazkaren gordintasuna, hauteskundeetako kanpainaren azken egunean.
Informazioa, etengabe eguneratzen: goiena.netm8: erreflexio eguna
erreflexio behar zuena, mobilizazio eta komunikabide handien eguna. Emakumeen egunerako deialdi zenbait debekatuta -Nafarroan batipat-. Udaletxeen aurreko bilkura instituzionalak, Gesto Por La Pazek 120 ohiko kontzentrazio. Komunikabide gehienak, egun osoko albistegiak Arrasatetik zuzenean. Bozkatzeko deia, abstentzioaren aurrean. Hileta elizkizunak eta kontzentrazio jendetsua Arrasaten.
m9: Hauteskunde eguna
- PSOEk irabazi du Espainian. PPk hala ere, sekulako boto gorakada.
- PSEk nabarmen irabazi du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
- Nafarroan, UPN-k zein PSN-k boto asko. NaBai mantendu egin da. (Diputatu bat)
- PNVren beste beherakada bat. Itzela. Lehen Imaz, orain Urkullu. Beheranza oraindik. Jeltzaleen blogosfera borborka dago, adibide bat.
- Ezker abertzaleak abstentziorako jarrera mantenduz, abstentzioak puntu dexente gora. Herri txiki eta euskaldun askotan, %50etik gorako abstentzioa. Ikustekoa.
- IUk, Aralarrek, EA, eta orohar alderdi txikiek, sekulako beherakada. Desagerpenetik hurbil.
Beraz, argi dago ETAren agerpenak erabat baldintzatu duela panorama politikoa. Lehenengo aldiz, PSEk Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan nabarmen irabazi du. Bilbon zein Donostian nagusitasuna erakutsi du. Orokorrean igo ditu botoak. Debagoienean ere lehen indarra, Arrasaten ere bozka kopuru nabarmena.
PNV-k beherantz egin du. ETAren ekintzarik gabe ere, beherantz egingo luke, ezker abertzaleak deitutako abstentzioak ere eragingo zukeelako ziurrenik jeltzaleengan.
Ezker abertzalearen jarraitzaileek, ETAren agerpenaren gainetik ere, bere horretan jarraitu dute. Aski da 2004ko emaitzei so egitea (abstentzioa+nuloak> gaurko abstentzioa). Orduan Espainiako hauteskundeetan boto baliogabetzat jo zuten ezker abertzalearen hautua, egun abstentziora jo du. Emaitzak hor dira, agerian.
m10 eta hemendik aurrera
- Elkarrizketa politikoak berebiziko garrantzia hartzen du, konponbide bat bilatu gura bada.
- ETAren jarduera armatua ekiditeko, Loiolako elkarrizketak bere horretan berrartu beharko lituzkete alderdi politikoek.
- Ezker abertzalea desagertarazi gura dutenek; bere gaitasuna murrizten saiatu barik, bide politikoan parte hartzeko aukera eskaini beharko liokete.
- PSOEk, PPrekiko abantaila ez du haunditu, eta balizko prozesu negoziatzaileari begira, ez du horrek asko laguntzen. Hego Euskal Herrian gora egin badu ere, are gorago egin du PPk Espainian. Eta gaur ere, gero eta nabarmenago bi Espainia irudika daitezke: Goi partean zein behean PSOE da nagusi (Katalunia, Hego Euskal Herria-ia, Asturias, Aragoi eta Extremadura eta Andaluzia). Gainontzekoa, Gaztela osoa, Valentzia eta kostalde hori, Burgos… guzti hori PPkoa da. Madrilen PPk jaun eta jabe jarraitzen du.
- Euskal Herrian bizi dugun gatazka honek, irtenbide erraza dauka. Elkarrizketa, akordioa eta gizartearen partehartzea.
Erabilitako iturriak:
- Hauteskundeetako emaitzak: Berria.info
- Arrasateko gertaeren jarraipena: Goiena.net
- Emaitzak, konparaketak, abstentzioaren grafikoak: Gara.net
-
komunikazio alternatiboa eta teknologia berriak
martxoak 1. Gasteiz
Hala Bedi irrati libreak antolatuta Komunikazio alternatiboaren eragin soziala goiburu zuten jardunaldiak burutu ziren aurreko asteburuan Arabako hiriburuan. Kurdistango gonbidatuak ireki zituen eztabaida eta hitzaldi saioak, eta larunbatean, eguerdi aldean Fermin Sanchez (Saregune.net) eta bioi egokitu zitzaigun komunikazio alternatiboa eta teknologia berriak hizpide hartzea.
Hala Bedi erreferentzia ona da komunikazio alternatiboaren eremuan. Euskal Herrian bezala, gure mugetatik kanpo ere. Gogoeta eragitea zen asmoa, eta entzuleen partetik sortu genuen halako harrera bat. Jendeak parte hartu zuen, eta jakin berri dudanez, Gasteizen -irratiaren inguruan bereziki- oraindik gaiari buruz berbetan jarraitzen dute.
Gasteizko partehartzerako lagungarri izan nituen irudi eta berbak hemen eskaintzen dizkizuet. Sakonago okasiorako sortutako txorionak.org gune txukun bezain eraginkorrean.
-
Sorkun abeslariaren kantu berriak zentsuratuta
Ematen du ezetz, baina zentsurak oraindik gurean dirau. Gaztea deitzen diote, baina kontserbadore jokatzen du. Musikari buruzko irrati monografikotzat du bere burua, baina gazteenak anestesiatzeko moduko teknikak baliatzen ditu Ibarretxeren gobernuaren morrontzapean den irrati publikoak.Musikoak maiz kexu ageri dira, baina gero single guztiak, zoroan pare igortzen dizkiete. Kalitaterik ez du, musikaz gutxien dakitenak geratu dira irratian, eta esatari onenak bota dituzte -sarritan protestatzeagatik-, baina tira, beste bat. Beste zentsura kasu bat.
Sorkun Estatu Batuetan izan da, Vicepresidentes taldearekin diskoa grabatzen. Pozik itzuli dira handik, eta aurki lan berria plazaratuko dute. Orain single bat entzutea gura dute, eta irratietara ere bidalia dute.
Berrian elkarrizketa irakurri eta zabaldu.com bitartez haizeratu da albistea. Euskadi Gazteak ez du Sorkunen singlea onartu.
Uste dut, inoiz baino gehiago entzun beharko litzatekela Goiz zen kantu hau. mp3 hori zabaltzea dagokigu. Jendeari erakustea. Nik neuk, bideoa ikusi dut myspace.tv delako horretan, txukuna da, oso iparamerikarra, kotxeak, gasolina geltokiak, basamortua eta rockanrolla. Kashbad ikutua somatu diot kantuari. Rockanrolletik gertuago dago, Oreretako abeslariaren azken bi diskoetatik baino. Eta gustatu egin zait. Eta entzuten jarraituko dut.Sorkun & Vicepresidentes - Goiz Zen
Añadir a mi perfil | Más Videos
Adierazpen askatasunaren alde, irrati libreak. Gaztea hipokrita!#EguneraketakÂSarean oihartzuna izaten hasi da kontua. Bideoa zabaltzen, post ezberdinak blogetan, eztabaia hariak, Sustatun ere agertu da idatzitako gogoetatxo bat.
Egazteak ere, jarrera aldatu du zelanbait, bideoa jarri dute eta beraien gunean.
Badakite jakin, Internet sareak, sekulako haize erauntsia sortu dezakela Sorkunen kantu honen aitzakian. -
#403 ekimena sarean, EZplorer
Gaur post hau ikusten baduzu, explorer ez den beste nabigatzaile libreago batekin sartu zarelako da.
Atzo post hau ikusi ez izateko arrazoia, zuk -blog guai hau irakurtzen duzun horrek, bai!- nabigatzailea aldatu ez duzulako da. Aski da Explorer bezalako nabigatzaile txungoekin ibiltzeaz.
Aldatzeko garaia da, eta gaur 2008ko martxoaren 4an, munduko zenbait blogari, webmaster eta enparauok, ekintza ttiki hau burutu dugu. #403 ekimena.

gaztelumendi.org blog honetan, wordpress plugin bat baliatu dugu ekimen honekin bat egiteko.
-
Astelehena da gaur
Astelehena da gaur. Aspaldi, gazteagotan, astelehena atzera begira ematen nuen. Asteburukoak kontatzea gustatu ohi zitzaigun. Non, zer, zelan, zenbat galderak erantzuten genituen, hitz jarioan.
Gogoan ditut ikasle garaiko astelehenak. Pozaren pozez. Astelehenean zer kontatu eukitzea zen gure asteburuko kezka. Eta asteburuak inbertsio gune ziren. Hobeak txarragoak beteak hutsak osoak etengabeak zoriontsuak grinatsuak tristeak lainotuak gogoratzen ditut orduko kontakizunak.
Bestela da orain, asteburukoak ahaztu gura, eta asteak zer ekarriko digun pentsatzen hasten naiz astero. Astelehenero.
Inork ez baitaki zer daukagun aurrean. Pentsaezinak direnak ere gertatu ohi zaizkigu, pasatzen dira eta. Astelehenero aurrean daukagunari aurre egiten nahiko lan. Nahikoa burukomin. Eta hastera doan hau ere… tankera horretako.
Nork igarri? Zer gertatu behar du gaur hasi eta domeka gauerdian bukatzen den aste honetan? Zenbat albiste? Zenbat gertaera? Zenbat hildako gehiago? -errepideetan, etxeetan, han hemengo gatazka guztietan, …- Zenbat?
Astelehena dela pentsatu, eta zorabio ttiki bat bizi dut. Bai badakit, datorren astelehenerako presidente berria izango dute espainolek, obispoek nagusia, patroiek non eskatu, diputatuak, ekintzak, atxilotu gehiago… datorren astelehena ere berbaz emango dugu. Gertatu denaz baino, gertatu daitekeenaz eta hori lagunok, mareatzeko modukoa da.
Astelehena da, eta aste emankorra datorrelakoan
-
Egun normala balitz bezala
Montenegrotik ekarritako katilua baliatzen dut goizero gosaltzeko, egunkariek Kosovori buruzko albisteak eskaintzen dizkidaten bitartean.
Irratian berriz, ez dute txintik esaten Igor Porturen argazkietaz, eta nik gosaria eztarritik barrura sartu ezinda, letra txikiei erreparatzen diet.Azken egunak mobilizazioz mobilizazio eman ditugu. Ez dago treguarik. Egun batean bai, eta bestean be bai… bada zerbait. Herri bizia gurea. Hiltzera kondenatua. Baina bizirik dirauena, zelan edo halan.
Eta hau, normal bizitzea balitz bezala hartzen dugu. Egunkaria, ilegalizazioak, atxiloketak, torturak, manifak, errepresioa, heriotzak, mehatxuak, bonbak… eta urteak doaz, urteak etorri. Ez da askorik aldatzen.
Eta normal bizi gura dugunean, hor datoz hauteskundeak. Buaa! zer izango da hori? Denak eskaintzan, denak onenak, denak hobeto, denek gehiago…. eta guk normal bizi gura.
Gosaldu dut, irakurri periodikua, albisteak entzun, pantailari begiratu… eta hau izango da normalena. Zertarako kezkatu?

























