-
gora gtg eta beste asko
Badira zenbait egun, Gu ta gutarrak taldea gurean egon zela. Gaztetxean. Jende mordoa ikusten. Gozatzen. Bertsolaritzaren bide berrietan Unai Elortza eta Igor Iturriagak zeresan asko daukate, zer kantatu gehiago. Disko polita plazaratu zuten iaz, eta urte borobila egin dute eskenatokietatik zehar. Urte hauetan -Korrika kulturaleko proiektu izan ziren, besteak beste- gaztetxe oso gutxitan egon direla aitortuta, pasadan barikuko saioa berezia izango zen beraientzat ere. Bertso plaza bihurtuta genuen aspaldian gaztetxea, baina Gu ta gutarrak bezalakoak ikusteko be, aproposa.
Saioko argazkiak, grabazioak, bideoak sarean daude. gtg blogean bezala, larrabetzu.org gunean ere. Aukera asko eskaintzen dizkigu kulturzaleoi Internetek. Bideoak, audioak, argazkiak, testuak… oso modu errezean jarri ditzakegu sarean, eta herritarrekin, zaletuekin konpartituz. Eta iritziak emon, loturak trukatu, harremana sendotu. Eta gozatu. Saioaz beste behin gozatu. Bapatekoa dena, iraunkortuz. Bertsoak landu, zaletasuna zabaldu.Niri gtg fenomenoak ematen dit zer pentsatua. Eta iragan martitzenean, halan egin nuen Info7 irratirako asteroko tartean.
gtg info7 irratian:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/04/20080415_763.mp3]Podcast: Play in new window | Download
-
25.000 (hogeitabostmila) artikulu euskaraz
Euskarazko wikipediak 25.000 artikulu baditu. Entziklopedia askea da Wikipedia, eta euskaraz ere komunitate bizia dauka lanean, auzolanean. Auzolan telematikoa, jakintzaren sozializazioa. Gauzak danon artean idatzi, aldatu, erabaki, sortu eta garatze bidean, eredugarri da lan entziklopediko hau. Egunetik egunera hobetzen ari dena. Komunitate horretako mezuak jasotzen ditut posta zerrendatik, eta neuk be bertako partaide aktibo diren Gotzon Egia, Mikel Iturbe eta Arkaitz Zubiagaren artikulua blogean jartzea pentsatu dut.Euskarazko wikipediak 25.000 artikulu
-
Hamaika ikusteko. Fonera mugikorra
Flipatzekoa. Xabik abisua jo digu twitxr bidez, klik egin eta bideoa ikusita be, ezin sinetsi.
FONerekin denetarik ikusten ari gara aspaldion. Baina, hau flipatzekoa da. Ordenadoretik, wifi bidez kontrolatzen den autoa.Zer ez dugun ikusiko. FONeren inguruan, erabilpen anitz ikusten ari gara aspaldion.
Neureak, wifi seinalea ematen du etxerako, hortik aurrera ezer gutxi, baina freaki eta hackerrak bereak eta bi ari dira egiten router zuri ttikiarekin.Auto horren kontrola ordenadore bidez egiten da, mugitu egiten da gero… eta gainera wifi seinalea hedatzen du. Irudimena+garapena benetan. i+g
Bideoa ikusi gura baduzue:
-
Kazetaritzaren etorkizuna: teknologia eta erabiltzaileak
Urtero kazetaritza digitalaren inguruko jardunaldia egin bide dute Huesca aldean. Hangoa hemendik jarraitzerik ere badugunez, Juan Varela adituaren blog eta idatziak irakurtzen ditugu. Laburtuz, hango berri eta kazetaritzaren inguruko datu asko eman ohi du normalean.
Ondorio horretara heldu berri dira aurten, eta horretaz mintzatu gura nuke. Kazetaritzaren erronkak direnak, zelan aztertu guretik. Euskal Herritik.
Medio edo komunikabide aldetik aberatsa den, aberastu den herria da gurea. Azken 25 urteotan komunikabide, hedabide asko sortu da hemen. Garatu dira. Baina erronka berrien aurrean daude.Teknologia eta erabiltzaileak dira orain kezka. Zelan egokitu teknologia berrietara, zelan asmatu informazioa emateko euskarri berri hoiek errentagarri egiteko. Orain arte bezero hutsa zena, orain erabiltzaile aktibo bilakatzea zaila da. Baina aukerak sortu daitezke.
Argi dago, informazio munduaren arreta, gero eta gehiago Internetek bereganatzen duela. Eta zaila dela Internetetik, informazio hutsarekin errentagarritasuna bilatzea. Arreta galtzea ordea, errazagoa da. Eta hori gertatzen ari zaie hemen komunikabide gehienei. Arreta galtzen ari dira, entzuleak, irakurleak, ikusleak.
Teknologia berrien apustua argia da. Denek izan nahi dute moderno eta eraginkor aldi berean. Baina Internet ez da erakusleiho bat soilik. Internet ekoizteko gune ere bada. Ingurura begiratu, eta inguru horretaz informatu beharra dago. Eta gurean oraindik, komunikabide gehienek, teletipo eta prentsaurrekoen diktadurapean jarraitzen dute. Askatasunerako gogo gutxi adierazten dute hedabideetako profesionalek. Agintzen dutenak bezala, obeditzen dutenek.
Teknologia eta erabiltzaileak. Erronka polita. Behetik goranzko informazio jario horretan, blogak, sare sozialak, agregatzaileak, informazioa hedatzeko tresna berriak, podcastinga… sekulako erronka dira. Audientziei eta salmenteei begiratzen egon beharrik ez daukagunez, kazetaritzaren etorkizuna, horrelako eragileetan dagoela somatzen da. Gero eta gehiago. Guk geuk ere, erronka hoiei eutsi behar diegu, eta informazioa sortu, antolatu, ekoiztu eta hedatzeko tresna berriak ezagutu eta erabiltzeaz gain, erabiltzaileak parte hartzaile bihurtzeko ardura hartu behar dugu. Eztabaida interesgarria da, baina pratikara eroatea izango da politena.
-
Beti frogatzen ibiltzeko aukera
Egunetik egunera gune berriak ezagutzen. e-gunetik gunera gabiltzalako. surfin in the net. Sareak hori du, asko ikusteko, baina gehiago ikasteko. Eta beti ari gara txunditzen. Nork zer asmatu da kontua. Eta asko ari da asmatzen, itzultzen, garatzen, jorratzen. Eta sarea, gero eta aberatsagoa, anitzagoa, ezberdinagoa, gustukoagoa bihurtzen da.
e-gunetik gunera, gauza berri asko ikusten ditugu egunero.
Aspaldion ezagutu ditut aukera berri batzuk ere. Eta beti bezala, blogarekin, gure tresenekin frogatzen saiatzen naiz. Erabilgarritasunen bat ematen.
Telefonoa eskuan
Bere horretan gauza txikiak dira. Baina adibidez, bart telefonotik e-posta helbidera mezua igorri eta poztu egin nintzen. Are gehiago, webmailetik erantzun, eta telefonoko ahotsak nik euskaraz idatzitako erantzuna irakurri zidanean.Ikusten dut, telefonoa eta Internet sarea gero eta gehiago elkarren osagarri izango direla. Telefonoetako pantailak izango dira aurrerantzean, informazioaren pantailarik garrantzitsuenetakoak. Eta horretan naizela, aspaldi Negroponteren Mundu digitala irakurri izana gogoan dut, zelan esaten zuen MITeko aditu horrek, informazioa eskura ekartzea zela beraien erronka. Eta azkar lortu da hori. Eskuragarritasuna, eskura ekarri dute eta.
-
Argi eta garbi
Eta dena laburbilduko bagenu?
Zeintzuk dira zehazki sezesio eskubidea bermatu eta orohar herrien autodeterminazio eskubidea arautzeko erregelak?Komunikabide handiak sinetsita, zaila dirudi:
- Asian tibetarrek eskubidea dute. Irakiarrek, afganiarrek ez ordea.
- Ekialdi hurbilean, israeldarrek eskubidea dute. Palestinarrek eta kurduek ez ordea.
Afrikan Kongo ekialdeko koronel mafiosoek eskubidea badute, ez ordea Mendebaldeko sahararrek.- Hego Amerikan herrialde aberatsek (eskumakoek) Bolivian eta Venezuelan badute. Txileko indioek, Mexikarrek, ez dute.
- Balkanetan, Kosovoko albaniarrek badute, baina Kosovoko serbiarrek ez, Bosniakoek ere ez.
- Europa mendebaldean, flandiarrek balukete, baina Ipar Irlandakoek ez, euskaldunek zer esanik ez.
Zaila da, benetan. Eta guzti hori laburbilduko bagenu? Ez lukete autodeterminazio eskubidea “gurekin daudenek” baino izango. Besteek, ez.
Eta horretan gaudela, alda dezagun “demokrata” berba, “gurekin” daudenekin, “terrorista” “gure kontra” daudenekin.
Politika, gura izan ezkero, erraza da.
2008ko martxoaren 26an.
Michel Colloneguneraketa: teketen blogariak ere, sarrera bat idatzi berri du Michel Collonen testu honen harira.
-
Fonera bat gura duzu?
irratia.com egiten dugunok ez gara oso iaioak marketing kontuetan. Saiakeratxo bat egin genuen gure Bilbo Hiria irratiko 100. saioarekin. Bideoa(k), promozioa, ardiak, saio berezia, kafe antzokia… eta oihartzun apur bat eragin genuen gure komunitatetxoak.
Astero irratsaio emankorra egiten saiatzen gara, gerora podcast moduan eskaintzen duguna irratia.com gunean bertan. FM zein Internetetik emititzeak ez gaituelako asetzen.
Eta egiten ditugun harremanetan, jendea ezagutuz goaz, inguruan bezala, kanpoan ere. Azken emankizunean, besteak beste Xabi del Rey arrasatearra elkarrizketatu genuen Dublinetik. FONeko marketing sailean ari da egun Xabi. Eta fonera batzuk eskaini zizkigun, gure entzuleen artean ere Fon komunitatea hedatzeko helburuarekin.Zuk ere, Fonera bat gura bazendu, badakizu, idatzi erantzun bat, iritzi bat, kritika bat irratia.com blogean. Trukean, fonera bat jasotzeko aukera asko izango dituzu. Eta guk, gure entzuleen sarea sendotuko dugu.
109. saioa entzun gura baduzu: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom080312.mp3]Podcast: Play in new window | Download
-
irratia.com frogak egiten
Podcasting garaia bizi dugu. Euskaraz gutxi dago, eta promozionatzea ere ez da txarra izango.
Euskara eta mp3 formatua ez zaizkigu arrotzak, baina hala ere emaitza gutxi ikusten da.
Frogatxo hau egin dut, sarean ikusi dudan gune bati erreparatuta.
Saiatu naiz, egin ditut klik batzuk, eta hona hemen emaitza:
-
Zerura begira Fermin Muguruzarekin
Mirant al cel filmea ikusten izan naiz goizean. Astearte goiza, Capitol zinemetan, pase berezia. 1938ko martxoaren 17an Bartzelona bonbardatu zuten Francoren agindupeko hegazkin faxista italiarrek.
Hiru egun etengabe izan ziren, zerutik bonbak jaurtitzen hegazkin faxistak, eta hiria setiatuta zerura begira.
Gernika ondo gogoan dugu euskaldunok, baina Bartzelonakoa hiri haundi bat bonbardatzen zuten lehen aldia zen Europan. Itzela izan zen. Eta orduko irudiez gain, bizirik ateratako asko eta askok berba egiten dute dokumentala eta fikzioa lantzen duten filme eder honetan.Fermin Muguruzaren doinuak
Jesus Garayk zuzendutako filmerako, Fermin Muguruzak soinu banda atondu du. Bere estiloaren zigilua badarama ere, bere ohiko instrumentuak, celloa eta biolinarekin nahastu ditu oraingoan. Tentsiodun filmea izanik, ondo lortu du tentsio hori musikarekin uztartzea. Hala ere, bere azken lanetako baseak ageri dira, ukitu elektroniko batzuk, baxu grabeak, kitarra ezberdinak (Benas, Papuchi eta baita Txap Lisabökoa ere). Hasperena kantuaren melodiak erakarri gaitu gehien.Pelikula ikusten nuen ahala, gogoeta ugari etorri zaizkit. Pentsamenduak memoria historikoari buruz, faxismoaren kontra altxatu ziren militante eta bolondres errepublikarren aldeko bihozkadak izan ditut, Bartzelonan umeek bizi izan zuten garaia, irratiak izan zuen paper garrantzitsua abisuak emateko orduan, egin zituzten gordelekuak, errepublikar antifaxisten lana hegazkin faxistak botatzeko ahalegin nekaezinean…
Filmeak merezi du. Fikzioa lantzeko modu bitxiak erakutsi ditu zuzendariak. Atal dokumentala ere ederra da. Bien uztarketa ondo gauzatu duelakoan nago.
informazio gehiago: negugorriak.netÂ
-
Mapak, mapak, mapak
Modan daude mapak. Beti erabili ditugu. Orain Internet bidez heltzen gara leku batetik bestera. Bidea markatzen digute, nora heldu ikusten dugu. Mundua pantaila batean sartzen da.
Kantu bat ere gogora datorkit horrelakoetan, Zaramak kantatzen zuenez, “egunkarietan gaude, mapetan ez“. Eta hor, beste aukera bat ematen digute sareko mapek, sareko bilatzaileek.
Aspaldi egina nuen froga txiki bat. Gure herrian den jatetxerik ezagunena, berria da, baina mundu mailako saria eman diotenez, Michelin izarra, mapetan -erran nahi baita albistegietan- agertzen hasi gara.
Zer diren kontuak, Michelin mapetan be ez da ondo agertzen hori jatetxeori.
Azurmendi jatetxeak berak be, lokalizazioa dioen tokian, Google mapa bat agertzen du, eta dagoen lekutik gitxienez kilometro batetara agertzen du.
11870.com guneak ere, ez digu toki zehatza ondo ematen. Larrabetzuko beste auzo bat agertzen du. Legina auzotik, tokitan dago Sarrikola.Larrabetzu.org ekimeneko lagunok, Tagzania baliatu dugu, Azurmendi jatetxea bere tokian jartzeko.
Azurmendi jatetxea map




























