Kategoriak
ikusi eta ikasi musika

Musika sormena da batez ere

Negozioa, jarrera, itxura… denetarik pentsatzen dugu musikaz ari garenean. Harrokeria, apaltasuna. Ireki edo itxia. Fama eta aparra. Dirua eta jukutria. Baina niretzat, musika sormena da batez ere. Eta horregatik dakit jakin, musika onak, musikak zeozer esan gura duenean, aurrera egingo dela. Negozioaren, jarreraren, itxuraren, harrokeriaren, apaltasunaren, famaren, aparraren, diruaren eta jukutriaren gainetik. Sormena da behar […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

videoweb09 Bilbon

Asteburuan burutu da. Bilbon burutu da. Handik eta hemendik hurbildutakoak batu dira. Bideogintza, Internet, blogak, vlogak, sarea, Telebista… eztabaida, mahainguru, elkar ezagutze eta kezka ezberdinen batuketa. Aurkezpen eta hitzaldietatik landa sortzen den harremana. Denetarako tartea izan dute Bilboratuek. Eta joan da bakoitza berriz ere, bere sorlekura, sortzeko tokira… eta orain videoweb09 etiketa eta oroitzapena baizik […]

Kategoriak
musika

Karramarruen dantza arrakastatsua

Bermeo rock portua Bermeo rock portu bat da. Ez dago itsasotik Getxotik hain urrun, baina ez du bertako Getxo Sound ezagunaren aparrik. Hondarribi ere gertu dago itsasoz, eta han Underribi famatu zen, Basati disketxearen garaietan. Argi dago itsasertzean sekulako taldeak sortu ez ezik, musika mugimendua ere badela gurean. Bermeo da portu garrantzitsu hoietako bat. Bermeorako […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Hurrengo geltokia, ezin surrealistagoa

Ezagutuko duzue Niko Vazquez, MCD taldeko sortzailea, diseinugile aparta (Eitbko txoria be egin zuen), sortzailea,infografista, artista multimedia…. eta bistan denez, bideogile itzela. Bere lanak oro imbecil.com eta grafismo.com guneetan batuta daude.  Guggemheim museoak YouTuberekin batera antolatutako lehiaketa irabazi du Hurrengo geltokia izeneko lanagaz. Txalogarria lana, ezin surrealistagoa. Ikusi gura baduzue: Aurki, Nikorekin egindako elkarrizketa argitaratuko […]

Kategoriak
teknologia berriak

lost in bilbao

Dagoeneko euskal munduan, behin baino gehiago aipatu dugu lostinbilbao.tv proiektua. Ruben, Libe, Garazi, Cristina eta Aiora horretan ari dira buru belarri, astero. Hiri bat eta kultura bideoblog batean bilduak. Bilbon ez galtzeko. Bilbok eskaintzen dituen aukerak baliatzeko, ikusteko, entzuteko. ARGIAk ere erreportaia egin du, hiru orri oso koloretan. Bideoa ere egin dute. Eta eskaini. Eta […]

Kategoriak
larrabetzutik teknologia berriak

Ardiak, artzainak, musika, Bilbon

Spot bat egiten pasa genuen zapatu goiza. Bideo kamara, tripodeak, atrezzo apur bat. Ardi, ahuntz eta astoak landa batetik bestera eroan, lokalizazio egokia aurkitu eta han ibili ginen, grabatzen. Jolasten. Saiakera egiten. Ekaitzek (split 77, Bilbo Hiria) kamara ia profesional bat eskuratu du. Eta guk irratia.com emankizunerako zeozer berezia egin gura genuen. Ideia aspalditik geneukan […]

Kategoriak
agit/prop literatura

Ez dizu onik egingo

Susa argitaletxean ezpotak egiten hasi gara. Telebista medio garestia da, baina ikusentzunezkoak egitea beti amestu dugu. Eta Susako idazle eta egile, eta lagun, eta ezagunen artean mezua pasa genuen. Egingo zenuke spot labur bat? Eta horrela hainbat sortu dira, eta astero Emailuetan pasako ditugu. Eta literaturaren kalteetaz mintzatuko gara. Lehen bideo hau Eider Rodriguezen ideia […]