Do you know Aurreskillers? Sarean ari da hau bideoau zabalduten, eta beharbada ondiño eztozue ikusi ezta? Aurreskillers, badazpada be dantzan hasi behako!
Do you know Aurreskillers? Sarean ari da hau bideoau zabalduten, eta beharbada ondiño eztozue ikusi ezta? Aurreskillers, badazpada be dantzan hasi behako!
ez da besterik entzuten aspaldion. telebistaren aurrean ordu gitxi pasatakoa naiz. txikitan bezala geroagokoetan. ez naiz inoiz oso ikusentzunezkoa izan. aitor dut hori aurretik. prentsa ta irratia maite izan ditut beti gehiago, sortzeko zein jasortzeko. kontsumitu esaten da? kontua da baina, aspaldion sarean bideo irudiak ari direla etengabe nagusitzen. Internet kontsumo azkarra. eta irudiak lilura […]
Gero eta gutxiago Euskal Herria Zuzenean jaialdirako. Azken urteotan Idauze Mendin (Zuberoa) ospatu ostean, Heletan izango da aurtengoa, hamairugarrena jada. Arrosako oihal etxe erraldoian ospatzen hasi zenetik, urteak igaro diren arren, beti eskaini digu zerbait berezia eta emankorra festibalak. Zenbat une. Zenbat gau ahaztezin. Zenbat talde on. Zenbat oroitzapen. Aurtengoan, talde oso interesgarriak egongo dira. […]
Gaizka Garitano, Mikel Labaka, Joseba Garmendia eta Patxi Gaztelumendi jokalari hautatuak Bilbon kontzentratuta. Euskal Herriko selekzioaren alde nago, badakite hori hautatzaileek, eta horregatik Mundo deportivo kirol kazetak atera du esklusiba.
Eta dena laburbilduko bagenu?Zeintzuk dira zehazki sezesio eskubidea bermatu eta orohar herrien autodeterminazio eskubidea arautzeko erregelak? Komunikabide handiak sinetsita, zaila dirudi: Asian tibetarrek eskubidea dute. Irakiarrek, afganiarrek ez ordea. Ekialdi hurbilean, israeldarrek eskubidea dute. Palestinarrek eta kurduek ez ordea. Afrikan Kongo ekialdeko koronel mafiosoek eskubidea badute, ez ordea Mendebaldeko sahararrek. Hego Amerikan herrialde aberatsek (eskumakoek) […]
Ordubeteko lanuztea zegoen deitua. Gu Bilbora joan ginen, han zerbait egin asmo genuelako. Egunkaria itxi zutela aste batzuk, eta gizartean eragin zuen ezustekoak, mobiliazioak, elkartasuna eta bestelakoak eragin zituen. Bilbon, eguerdiz. Ordubeteko lanuztea. Kalderapeko kultur gunean aulkiak eskatu eta hartu genituen. Eta Gran Viara joan ginen, zenbait irakurle. Eta han, pasozebrak berdez jartzen ziren bakoitzean, […]
Astelehena da gaur. Aspaldi, gazteagotan, astelehena atzera begira ematen nuen. Asteburukoak kontatzea gustatu ohi zitzaigun. Non, zer, zelan, zenbat galderak erantzuten genituen, hitz jarioan. Gogoan ditut ikasle garaiko astelehenak. Pozaren pozez. Astelehenean zer kontatu eukitzea zen gure asteburuko kezka. Eta asteburuak inbertsio gune ziren. Hobeak txarragoak beteak hutsak osoak etengabeak zoriontsuak grinatsuak tristeak lainotuak gogoratzen […]
Montenegrotik ekarritako katilua baliatzen dut goizero gosaltzeko, egunkariek Kosovori buruzko albisteak eskaintzen dizkidaten bitartean. Irratian berriz, ez dute txintik esaten Igor Porturen argazkietaz, eta nik gosaria eztarritik barrura sartu ezinda, letra txikiei erreparatzen diet. Azken egunak mobilizazioz mobilizazio eman ditugu. Ez dago treguarik. Egun batean bai, eta bestean be bai… bada zerbait. Herri bizia gurea. […]
2008ko otsailaren 20an, bost urte atzera. Guk ere, irratia.com emankizunean zeozer berezia egin gura genuen. Egin gura eta egin. Andoain, Bartzelona eta Bilbo lotu ditugu irrati bidez, eta gure uhinak zabaldu eta gure irratsaioa mundura zabaldu dugu. Emankizu berezia izan da. Andoaingo ekitaldiari buruz berba egin digu Juan Luis Zabala Pipi kazetari eta idazleak; Bartzelonako […]