Kategoriak
musika

Iron & Maider

Xiberuako tradizioa metal ukituekin. Zinez gustagarria. Iaz EHZ festibalean ezagutu genituen, eta Kanaldude Baxe Nafarroakoa herri telebistan topatu dugu bideo hau. Xiberuako dantzak, hango jantziak, heavy metal musikarekin, rockarekilan uztartzen dute. Maisu dira langintza horretan. Ezagutu gura badituzue: hemen Iron eta Maider.

Kategoriak
literatura musika

Itoiz zenbat urte

Egunotan Itoiz dabil inguruan. Atzo artikulu polita idatzi zuen Anartzek GARA egunkarian Itoizen lehenengo diskoaren inguruan, 30 urte joan dira Donibane Lohitzuneko estudioan grabatzera sartu zirenetik. Asteon bukatu dut Zulo bat uretan nobela be, Itoizko urtegiak urez estali behar dituen herrietan kokatzen den liburu irakurgarria. Zenbait egunez, erabat harrapatuta izan nauen Inigo Aranbarriren lana. Itoizen […]

Kategoriak
info 7 musika teknologia berriak

kerobia

Info7 irratiko Talaiatik tartean Kerobiaren doinuak entzun ditugu. Libre banatzeko kantuak dira, beraien Materia organikoa eta gainerakoak azken diskokoak. Egia esan, aspaldi honetan oso Kerobiazalea bilakatu naiz. Lehen ere gustuko nituen, baina gutxiago entzungo nituen ziurrenik. Jarrera argia erakutsi dute, harremana euki dugu azken asteotan, eta asko gustatzen ari zaizkit. I like it. laket ditut. […]

Kategoriak
agit/prop musika

Gelditu AHT!

AHT gelditu ez dago geldi egoteko. GeldiTour abiatzekotan den honetan, Fermin Muguruzaren kantu bat ere aurkeztu berri dute. Orain Facebook eta twitter sare sozialetatik kantuaren maketa banatzeari ekin diogu. Uste dut modu guztiak direla zilegi, kantua, mezua hedatu beharra dagoelako. Musikazaletasunagatik ez bada, abiadura handiko trenaren kontra egoteko bestelako arrazoiak ere badirelako. Egunero egunero egiten […]

Kategoriak
musika

josetxo anitua joan zaigu

Bilbo ilunago esnatu da gaur. musikazale, rockero, antzokiko lagunak, loreak mendian dendako erosleak, disko jartzailearen doinuetara dantzan egindako horrenbeste belaunaldi… triste gaude. josetxo anituak agur esan digu. musikari handi bat galdu dugu. musikazale petoa joan da. ez adiorik josetxo. Bitartean, cancer moon taldearen kantuak entzun, athom rumbarekin grabatutako disko hori berriro jarri eta kafe antzokian […]

Kategoriak
info 7 larrabetzutik musika pasahitza

gora gtg eta beste asko

Badira zenbait egun, Gu ta gutarrak taldea gurean egon zela. Gaztetxean. Jende mordoa ikusten. Gozatzen. Bertsolaritzaren bide berrietan Unai Elortza eta Igor Iturriagak zeresan asko daukate, zer kantatu gehiago. Disko polita plazaratu zuten iaz, eta urte borobila egin dute eskenatokietatik zehar. Urte hauetan -Korrika kulturaleko proiektu izan ziren, besteak beste- gaztetxe oso gutxitan egon direla […]

Kategoriak
musika

Zerura begira Fermin Muguruzarekin

Mirant al cel filmea ikusten izan naiz goizean. Astearte goiza, Capitol zinemetan, pase berezia. 1938ko martxoaren 17an Bartzelona bonbardatu zuten Francoren agindupeko hegazkin faxista italiarrek. Hiru egun etengabe izan ziren, zerutik bonbak jaurtitzen hegazkin faxistak, eta hiria setiatuta zerura begira. Gernika ondo gogoan dugu euskaldunok, baina Bartzelonakoa hiri haundi bat bonbardatzen zuten lehen aldia zen […]

Kategoriak
agit/prop musika

Sorkun abeslariaren kantu berriak zentsuratuta

Ematen du ezetz, baina zentsurak oraindik gurean dirau. Gaztea deitzen diote, baina kontserbadore jokatzen du. Musikari buruzko irrati monografikotzat du bere burua, baina gazteenak anestesiatzeko moduko teknikak baliatzen ditu Ibarretxeren gobernuaren morrontzapean den irrati publikoak. Musikoak maiz kexu ageri dira, baina gero single guztiak, zoroan pare igortzen dizkiete. Kalitaterik ez du, musikaz gutxien dakitenak geratu […]

Kategoriak
info 7 literatura musika

herrikultura.org

Aktualitateari so, Durangoko azokak ekarri duen eztabaida iragarri gura izan dut aste honetako Infozazpi irratiko kronikan. Internet lekuko baino ez da izango, posta zerrenda bat delako finean herrikultura.org guneko egitasmo nagusia. Posta zerrendan jende asko ari da izena ematen, eta alde horretatik eztabaida interesgarria suertatuko dela atzeman daiteke. Baina hori, egunerokoak esango du. Kultura, merkantilizazioa, […]

Kategoriak
literatura musika

Azokak EZtaBAIda piztu du Durangon, ez da gitxi

Sarritan mintzatu gara horretaz. Lagunartean, idazleekin, musikariekin, kolektibo ezberdinetako jendearekin. Orain eztabaidak funtsa hartu du, eztabaidatzeko marko bat –posta zerrenda bat hasieran- sortu da. Ez da gutxi. Eztabaida beharrezkoa da. Kulturaren merkantilizazioa nabarmena da. Azokaren kolore bakarrerako joera honek -ia dena da ELKAR– kezka ere sortu du askorengan. Euskara eta beste hizkuntzen arteko aferak bere […]