Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi info 7 musika teknologia berriak

Hatortxu rock: elkartasuna, musika eta Internet

Bat baino gehiago harrituta geratuko zen asteburuan, Lakuntzara hurbildu ostean. Gazteak izan dira bertara hurbildutako gehienak, musika jarraitzaile sutsuak… baina igande bueltan adin guztietako euskaldunek egin zuten topo Beriain mendiaren magalean, elkartasun jaialdi koloretsu honetan. Hatortxu jaialdia, presoen dispertsioaren gastuei diruz aurre egiteko ez ezik, elkartasun festibala ere izan da. Eredugarria, antolakuntza aldetik bezala jendearen […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi musika

Euskarazko RAP mugimendua abian

Errima gorriz datoz kume berriak Erreportaia itzela, interesgarria egin dute Lander Arbelaitz eta Gorka Bereziartua kazetariek ARGIAn. Idatzizkoa argitaratu zuten lehenbizi, baina oraindik interesgarriagoa egin zait montatu duten ikusentzunezkoa. Twitter bidez adierazi zuten horretan zirela, eta gaur argitaratu dutenean, ezusteko polita hartu dugu. Hernaniko Molotoff irratian Aritz sound system (Selektah kolektiboko kidea), Baionako ostatu batean […]

Kategoriak
literatura musika

Literaturia | hasi gara pilak kargatzen

Asteburu honetan da Literaturia. Euskarazko literatura; idazleak, argitaletxeak, irakurleak, blogariak, editoreak, antzerkia, musika, twitter… Azoka bat, merkatua, jatekoak, hitzaldiak, antzerki saioak… kontzertuak gaztetxean. Herritarren artean, laguntza askorekin antolatu den ekimena. Literatura Eskola sortu genuen herrian duela 5 urte, eta orain urrats barri bat, ausartagoa agian, baina iraunkorra hau be. Euskarazko liburuen inguruko azoka eta asteburua. […]

Kategoriak
musika

musikabaltzapurbat jode!

play it again! Aurreko astea oso gorria izan danez, hau baltzago hastea pentsatzen. facebook bidez kontzertu baterako gonbidapena jaso (sarrera ordainduta noski) ta bideoa ikusten hastea, dana bat. ikusi eta flipatu, ia ia dantzan hasteraino. Datorren barikuan, Durangoko Plateruenean Cherry Boopers eta Revolutionary brothers, ta King konsul be handik izango da, reggae apur bat jartzeko […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi musika

Kerobiaren hurrengoaren zain

Nondik irtetzen da barrura Kerobiak trilogiaren bigarrena prest du dagoeneko, datorren astean, gaur zortzi plazaratuko du. Aurretik baina single bat eta bideoklipa sareratu dituzte. Oraingoan ere, arrakastatsua suertatuko delakoan nago. Bideoa baina, artistikoagoa da -oraindik- lehen ikustaldian gehiago gustatu zitzaidan aurrekoa, baina honek be maila ona du. Kantua bai, kantua sakona da, melodikoa. Kerobiak estilo […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi info 7 musika

euskal pop gizarteaz

Josu Larrinaga musikazale moduan ezagutu nuen, soziologoa da, irakasle unibertsitatean, erdi familiakoa dudala ohartu nintzen gero eta batez be kontzertuetan egiten dut berarekin topo. Proposatu zidan udako ikastaro batean zebilela burubelarri eta ea zeozertan laguntzerik neukanez. Baietz, gaia jakin ostean. Euskal pop musika, euskal pop gizartearen isla? galderari erantzun asmo diogu, soziologiatik. Ikasiko dugu musika […]

Kategoriak
musika

EHZ festibala laister

Gero eta gutxiago Euskal Herria Zuzenean jaialdirako. Azken urteotan Idauze Mendin (Zuberoa) ospatu ostean, Heletan izango da aurtengoa, hamairugarrena jada. Arrosako oihal etxe erraldoian ospatzen hasi zenetik, urteak igaro diren arren, beti eskaini digu zerbait berezia eta emankorra festibalak. Zenbat une. Zenbat gau ahaztezin. Zenbat talde on. Zenbat oroitzapen. Aurtengoan, talde oso interesgarriak egongo dira. […]

Kategoriak
musika pasahitza

Bermeoko portuan, kittanuak kantari

Lagun batek mezua bidali, klik egin eta ezin sinestu. Ona! Kitarra lehenengo, mutikoa gero. Kantua. Artea. Ze handiak, gure txikiak. Eskerrik asko juanjo. Etxahunen ikasleak etorri zaizkit niri gogora. Bertsotan erakutsi gura, eta kantuan hasten zaizkionean. Arterik onena erakusten, gure euskaldun gatzbakoak baino zatie hobeto.

Kategoriak
ikusi eta ikasi musika

we are standard – on the floor

Aspaldian asko entzuten eta jarraitzen dudan taldea da WAS. Erakargarriak egin zaizkit hasieratik, eta zuzenean ikusteko aukera izan dudanean, ikusi eta damurik ez. Geroztik gehiago jarraitzen ditut, facebook bidez dakit beraien berri. Beraien kontzertuak, jendearen iritzia, hurrengo boloak… nondik nora dabiltzan. Egia esan, egun ezenan dagoen talde interesgarrienetakoa da gurean. Getxokoak dira, Deu Txakartegi baxujole […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi musika

Gu gira! nola aldatzen diren gauzak

Sekulako txapa ematen ari zaizkigu Radio Euskadin (eitb osoa) Gu gira diskoa dela eta ez dela. Zelan diren gauzak, hemendik 25 urtera agian, gaur jartzen ez dituzten diskoei omenaldia egiten dietenean AHT gelditu pegata jarriko diote iPod zahar bati. Botereak, radio euskadi botere administratiboaren irratia da egun, Ibarretxerena oraindik, Nuklearraren kontrako pegata batekin, a ze […]