Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia teknologia berriak

Asmo berri(tu)ak sarean

Soziologia digitala aldarrikatzen Urteak joan, urteak etorri, ari gara sare bat osatzen. Edukiak, informazioa, denborapasa, bideoak, irakurgaiak… denetarik daukagu, baita euskaraz ere. Baina soziologia digitalaren aroan ere murgildu beharko gara. Zuzeun marka berriak dituzte helburu. Azken urteko datuak jarri dituzte agerian, lehenago ere datuak elkarren aurrean erakusten aritu ginen. Baina afera edo kontua ez da […]

Kategoriak
albisteak 2.0 gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi software librea su-etena | ceasefire | tregua teknologia berriak

zelan urtea badoan

Milurtekoa izan zen, hamarkada, eta hau ere badoa. 10 urte 2000an, XXI. mendeon… eta hau ere badoa. 2011 dator, bihar, edo etzi. Eta urtea badoa, negua joaten den bezala. Egunak datozenlez. Ez gara zaharragoak, bizkorragoak, jakintsuagoak… atzokoak gara, bihar. Ere. Tokatzen da esatea, gogoratzea, oroitzea, agurtzea, eta ondo ondo geratzea. Urteak askorako eman du, beste […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia musika

Arnaldo Otegi aske. 8719600510 free!

Ederra Bad Sound System eta Fermin Muguruzak osatu duten kantua, reggae basea, hizkuntza ezberdinak, mezu bakarra. Bi bide…. zein da aterabidea? Arnaldo Otegiren alde, gero eta ozenago entzuten den eskaera. Euskal Herriaren aldeko eskaera azken baten. Youtubeko orrialdean, one week ago… esaten du, eta aste bakarrean ia 15.000 ikustaldi izan ditu kantu bideo honek. Presoen […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

wwww

wikileaks world wide war Gerra hasi da, eta asko ez da ohartu oraindik. Munduko nagusiak baina, hasi dira erasoan. Informazioa, askatasuna, sarea dago jokoan. Eta duintasunez hasi da gizarte zibil Internauta, eta munduaren jabe direnen (Estatuak, banketxeak, botere erraldoiak…) arteko lehia. Gerra bizi izan gabeko belaunaldia gara. Gerra beti albistegietan, nobeletan eta gure arbasoen kontakizunetan […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

#Azkuefacts

Waka waka! ari gara aste honetan sarean. Ezin errazago jarri digute Azkue fundaziokoek. Egia esan, ez dakigu zertan ari diren… baina barregura ematen digu batzutan, pena bestetan, amorrua be bai, lantzean behin. Milioiak eta milioiak ari dira eskuratzen instituzio publikoetatik euskara sarea josteko, eta azkenean besteok ari gara euren kontura, sarea euskara, umorez eta alegrantziaz […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia larrabetzutik

Kode etikoa

Oiartzungo udalak, ezker abertzalea eta EAren sustenguarekin adostu berri duena. Larrabetzun be, eta zoritxarrez, beste leku askotan horrelakoak planteatu beharko genituzke. Larrabetzun, gaur pleno berezi bat dago, Alkatearen dimisioa azken puntu moduan jorratuko duena. Kontuan izan, egungo alkatea Tomas Ordeñana (PNV) minorian ari dela gobernatzen 4 zinegotzigaz. Ezker abertzaleak beste 4 zinegotzi ditu eta bakarra […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Normalite!

Badut lagun bat, nire izen berekoa. Gero eta gehiago maite dudana. Berak ere, badu pertsonaia bat, gure izen berekoa, nahiz eta Napoleon deitzen dion. Ze eragin izango du gure giroak, kulturgintzaren trasmisioak, euskal….. aurrizkia duen jario osoak, Napoleon bera ere bertsotan jarri duela gure lagun honek. Eta gu, zelan ez, bibaka eta txaloka. [audio:http://zaldieroa.com/BLOGA/normalitatea.mp3] Napoleoni? […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Zaharrak berri

Gustatzen zait, domeketan egunkariak erostea. Kafea hartu, etxeko gosarirako okindegitik pasatzea, gauzak komentatzea, jendearen planak zein diren ikustea. Domeka euritsuetan Internetetik jendeak zer dioen irakurtzea. Eta astelehenean, Mikel Elorzak domekarako idatzitakoak irakurri ohi ditut, kioskoetako futbol agerkariak ez ditudalako atsegin astelehenez. Joan naiz gaur ere kioskora, estankora. Hartu dut bat, bilatu dut bestea. Eta berriarik […]

Kategoriak
albisteak 2.0 hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Bideojokoak aitite amonen kontuak direla?

Zur eta lur geratu nintzen, Aiora Kintana adiskideak esandakoak entzuterakoan. Belaunaldi berriekin jokoan, gusturen karta joko, bingo eta bestelako jolasetan ibilitako aiton/amonak direla ez digu esan ba?! Bideojokoen ikuspegi hezitzailea, kolaboratiboa, gorputza lantzen duten joera berriak (wii eta horrelakoak), interakzioa, pentsamendua lantzekoak… mundu bat dago eremu horretan. Eta ni, barka, ezjakina naiz. [ Txikitan horrelakoekin […]

Kategoriak
albisteak 2.0 gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

Lanez lepo

work in progress Gertatzen da, eta batez ere ikasturte hasiera hauetan. Ekin beharra dago, zeregin ezberdinei eutsi, eta berrietarako gogoa be pizten da sasihasiera hauetan. Eta horrela gabiltza. Batean eta bestean. Neurria eman nahi, baina pasatu barik. Ikasturtearen hasierak baditu gauza onak, planak burutzea, egitasmoak fintzea, eginbeharrak zehaztea…. baina hasiera fasean, denak batera abiatu behar […]