Kategoriak
18/98+ hurrengo geltokia teknologia berriak

zenbat da asko euskaraz?

Gaur, batetik eta bestetik euskarazko hiru webgune -nire ustez garrantzitsu- ezberdinen bisita datuak jaso ditugu. Kazeta.info agerkari digitalak albiste bat egin du goizean horren inguruan. Twitter saretxoan horretaz mintzatu garenean, Sustatuko datuak erakutsi dizkigute -berez publikoak dira- mezu batean. Eguerdian edo Berria.info guneak Zinemaldi sasoian izan duen hazkundearen berri izan dugu. Eta nire kezka, ondo […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

irratia.com nickdutnik telebista saioan

zer da podcast bat? galdetzen dizu telebista aurkezleak, eta wikipediako definizioari adibide pratikoa jartzen dio gero. irratia.com bota dute telebistatik. Elkarrizketa eta zuzeneko irudiak. Nickdutnik euskarazko telebistan lehenengo Interneti buruzko saioa da, eta gugana ere jo dute. Asko gustatu zaigu erreportaia-elkarrizketatua. Mila esker Sara, Garazi, Arantza eta Ruben!

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

zu zeu

Gaur aurkeztu dute, gaur sareratu da. Eta dagoeneko albiste asko bertan. Euskarazko beste albistegi bat. Partehartzaileagoa. Interesgarria. Zuzeu.com GuGeu delako ekimen batek sortua. Hasier Etxeberria kazetari eta idazlea ere tartean dabil, esperientzia du Interneten. Aspaldi honetan blog eraginkorra, sukaldean.com gune aberatsa eta soitu.es hipergunean izandako esperientzia profesionala. Oso denbora gutxian, gu guztiok baino net esperientzia […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi larrabetzutik

Euskarazko film laburrak, eta gurean?

Urtero bezala Topaguneak iragarri du Film laburren zirkuitua. Aurten Euskal Herrian ez ezik, Bartzelonan, Erroman, Londonen, Parisen eta Shangain ere ikusgai izango dira euskarazko laburmetraiak. Seigarrenez emango dituzte pelikulok. Eta gurean, barriro be filmerik ikusi barik. Euskara elkartea eta gu Ez dakit, baina uste dut gurean euskara elkarteak edo ez duela jasotzen Topagunearen berri, edo […]

Kategoriak
teknologia berriak

Euskarazko splitweet tresnak oso emaitza onak

Gero eta gehiago gara euskaraz tweeteatzen dugunak, hori argi dago. Egunero, elkarrizketa digital laburrak ohikoak dira. Egunean zehar luzatzen dira. Proposamenak, loturak, deialdiak, galderak, erantzunak, umorea, arazoak tartekatzen dira gure joan etorriko mezuotan. Laburrak baina ez ezdeusak. Horretarako euskaratu genuen hain zuzen, splitweet.com tresna. Eta hilea pasatu denean, emaitzak eskatu eta atoan bialdu dizkigu garatzaileetako […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

splitweet euskaraz #splitweet

Badakizue, txikian ari gara. Laburrean. Luzerako ez digu ematen, hor ari gara… esan, konta eta irakurtzen. Emozioak azkar zabaltzen dira. Gogoetak, fast think baino gehiago dira hala ere. Asteon gertatutakoa orain, labur labur. Galdetu zuen Igorrek. -Inork ezagutzen du twitter kontu bat baingo gehiago kudeatzeko tresnarik? Erantzun zioten azkar -Splitweet sortu dute katalan batzuek… Esan […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

yes we kan

yes we kan. bai, guk kan gaur irratsaio berezia -gaur ere- egingo dugu Bilboko kafe antzokitik. kan: kafe antzokia, euskara, bilbo, kontzertuak, birrak, farrak, euskaraz, gaua, goiza, zenbat gara, lau, bat, hiru, bost, zazpi, musika, djak, antzerkia, umeak, gintonic, jose anjel irigaray, kantuak, bertsoak, bazkariak, egibar, goirizelaia, zu, ni, guk, euskaraz… zuk zergaitik ez? Ikusi […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

wordpress 2.7 eguneratu eta frogatzen

Blogintzarako tresnarik onena dugu euskaldunok. WordPress. Itzela da, eta aspaldian maiz eguneratzen ari garen arren, merezi du ahaleginak. Klik eta klik eta azken bertsioa daukagu. Une honetan, azken bertsioarekin ari natzaizue idazten, mundu guztian ari gara wordpress eguneratzen. Eta euskaldunok eu.wordpress.org gunetik deskargatu ahal izango dugu azken bertsio euskaratua. Munduan bezala hemen ere.  Eta horretan […]

Kategoriak
i+g teknologia berriak

podcastingaz bi hitz eta zenbait irudi

Ulertzeko moduan, ingelesezko berbak eta euskaraz azpititulatuta. Podcasting-a zer den, ondo ulertzeko moduan. Interesgarri egin zitzaidan Benitoren rss laburra jaso nuenean, eta uste dut podcastingzale naizen heinean, irakurleei eskaintzea. Entzule bilakatuko badira. Podcasting euskara errazean Euskaraz podcast gutxi daukagu oraindik, lehenago blog gutti genuen bezala. Espero dezagun, denboraren orratzak ugertu aurretik, gure mp3 entzungailuak euskal […]

Kategoriak
teknologia berriak

irratia.com frogak egiten

Podcasting garaia bizi dugu. Euskaraz gutxi dago, eta promozionatzea ere ez da txarra izango. Euskara eta mp3 formatua ez zaizkigu arrotzak, baina hala ere emaitza gutxi ikusten da. Frogatxo hau egin dut, sarean ikusi dudan gune bati erreparatuta. Saiatu naiz, egin ditut klik batzuk, eta hona hemen emaitza: