Bazterretik idazten ari natzaizue. Bide Ertzean taldearen kontzertu bat ezohiko egun eta orduetan entzutearen ondorioz. Aretoko bazter batetik entzundako kantu elektrikoen gainean zeozer esateko gogoz. Bazterreko musika egiten dutenen alde, erdiguneak erakartzen ez gaituelako. Izarrak, top zerrendak, esemese bidez deskartatu daitezkeen kantuak eta aparra maite ez dutenen bazter horretatik. Kantuen berbei harreta jarri eta ezkerreko […]
