Kategoriak
bide gorritik | Bilbo Hiria irratia info 7 software librea

Fosdem09 besterik ez buruan, oraindik

Hegazkinak igande gauean lur hartu arren, aitor dut oraindik Bruselako kontuak ditudala buruan. Aste osoan. Bilbo Hiria irratian, Info7 irratian eta gure emankizun eta proiektu den irratia.com maitatuan ere ez dut beste hizpiderik hartu asteon. Mozilla eta abarrak aipa eta aipa, badaukat inguruan firefox kontuak utzi eta mortzilla batzuk hozkailutik ateratzea eskatu didanik. Arrazoi osoz […]

Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

Facebook blackout, greba bat sarean

Gaur, arrastiko 18:00etarako deialdi bitxia daukagu facebook erabiltzaileok. Sare sozialean, erabiltzaileen indarra utzi gura da agerian. Asko garela, eta gurekin ez dutela nahi dutena egingo. Milioitik gora erabiltzailek esan du blackout egingo duela. Alegia, itzali egingo duela facebook. Bitxia da deialdia, baina interesgarria ere bai. Aspaldi honetan, gero eta gehiago dira facebook bezalako sare sozialak […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

gaur bezalako egun batez

abenduaren 3a zen. Baina 2004koa. Nazioarteko eguna omen euskarararentzat. Egunkariakoak Madrilera. 4 urte igaro dira eta hemen jarraitzen dut, blogeatzen. gaztelumendi.org bloga sortu eta sarean hedatu nuen; Durangoko azoka gero, eta lagun zein ezagunen artean zabaltzen hasi zen. 4 urte, zer ez den pasatu! Neure burutik bezala, inguruan ere. Gauzak ez dira asko aldatu, baina […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

Kezkaz

Maiz ematen du, blogean ez duzulako idatzi ez dela ezer gertatu. Lagunek mezua bidali ohi dute halangoetan… ea zer pasatzen dan. Eta lanpetuta zaudela ez dute sinesten, beste zeregin batzuetan be bazabiltzala. Beste blog edo webgune batzuk be elikatzen dituzula. Sarean zaudela, adi adi… eta ahal dela zerbaitetan. Ahalean. Hala ere, norberaren rss-ak martxan. Mezuak […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

Internet aldaketarako tresna

Info 7 irratirako tarte bat prestatzen egon naiz egunotan. Estatu Batuetako hauteskundeetan Internetek eta hedabideek izan duten garrantzia aztertzea eskatu didate. Gehiago ala gutxiago, guztioi eragin digute hauteskundeek. Mezuak, twitter, facebook… presente izan ditugu hauteskundeei buruzko tresnak, aipamenak edo mezuak. Paso egitea ere erraza izan da. Telebistan ordea, aspalditik ari zitzaizkigun txapa ematen. Primariak lehenbizi, […]

Kategoriak
info 7 teknologia berriak

info7 irratian teknologia berriak hizpide hartuta

Info7 irratian ere abian da ikasturte barria. Urriarekin, kolaboratzaileen txanda be heldu da dagoeneko, eta nik neuk adibidez, astero teknologia berriak hartuko ditut hizpide, Talaiatik mikroespazioan. Albistegien ostean bota ohi dute atal hori. Interneten berriz, egun berean zintzilikatu ohi dute. Hasteko, ez dut gai konkreturik izan lehen aste honetan. Entzuleak agurtu, gaiarekin jarraituko dugula ohartarazi, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Euskara sarean, mugak eta kezkak

Oso artikulu interesgarria idatzi berri du Mikel Iturbek bere blogean. Zirriborroan zeukan uda aurretik, baina udazkena etortzearekin argitaratu du. Eta eztabaidarako ohiko galderetatik haratago doala iruditzen zait. Interneten euskararen kezka dugunok, kalean euskaltzale garenok, euskaldun moduan munduan agertu gura dugunok; Mikelek idatzitakotik haratago jo beharko genuke. Irakurri, minutu pare batez pentsatu, berriro irakurri eta ostean […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

lostinbilbao.tv ere denboraldi berriagaz

Gustatu zaizu? Ni egia esan orijinaltasunak txunditu ninduen. Aurreko denboraldi ona egin badute, badirudi datorrena hobea izango dela. Beraien Deustuko estudiotik, irudimena, irudia eta sorkuntza lantzeko gogoz ikusten ditut lostintv-ko lagunak. Aurkezpena txapo!

Kategoriak
agit/prop teknologia berriak

Gaur Firefox 3, bihar ere bai

Albiste hau, arratsaldeko 19:00ak arte egon da zain. Orain, orain jarri da mundu osoan eskuragai Firefox 3. Euskaraz daukagun nabigatzailerik onena. Software libre garatzaileek, mundu osoko auzolan telematiko batean sortutako azken emaitza. Aspalditxo jeitsi genuen 3 (Beta bertsioa) eta hobetuz atara dute gaurkoa. Eta euskarazko webgune ofizialean egingo dugu klik, dowload bat egin asmoz. Eta […]

Kategoriak
agit/prop

Gora & behera

Lehen abisua jo dute Ordizian. Zelatan dabiltza. Sarean ere. Zer nork noiz non esaten dugun entzuten dute. Begira dabiltza. Asko dira, eta erne daude. Fiskaltza, polizia, audientziak, epaileak, komunikabideak alboan dituzte. Dena terrorismoa den garaiotan, adi egotea ez da aski. Idaztea, pentsatzea, jarrera adieraztea delitu bilakatu dute. Pentsamendu politiko kritikoa, jarrera militantea, desadostasuna agertzeko gai […]