-
Idatzi, sortu, ibili, zabaldu… eta erantzun
Pantaila aurreko orduak emankorrak izaten dira. Irakurtzeko, esateko, erantzuteko, ikasteko… edozertarako.
Batzutan, isiluneak luze joaten dira. Eta ematen du ez gaudela, ez daukagula zer esan… zer eskaini.
Bestetan, eduki arren, gogotsu ibili arren denbora barik ibiltzen gara, eta ezin bota, ezin esan, ezin adierazi.
Bestetan gogorik ez agian, edo lotsa, edo begirunea… auskalo.
Baina, idazteko gogoagaz nabil asteon. Badaukat zer esan, zer kontatu, zer idatzi…Literaturia
Aurreko astean, Literaturiaren osteko shockarekin nenbilen. Eta ez nekin zer idatzi be… ikusten nueulako, ikustarazi zigutelako… historikoa izango zela azoka hori, elkarretaratze eta literaturaren inguruko asteburua.
Asko ikasi, gozatu, ikusi, entzun, dantzatu eta parrandatu genuen, eta etorriko dira berriak.HautEZkundeak
ekainaren 7a noiz izan zen? Europa, zer da hori? Ondo zenbatu al zituzten ordukoak. Lapikoak sutan daude geroztik, eta #pucherazo etiketa erabiliena izan da twitter eta sare sozialetan. egianahidugu.org sinaduraz estaltzen ari da dagoeneko… Europak entzun beza, espainiarrek entzun gura ez dutena.Blogalizazioa
Eta tarteka, blogen inguruan berba egiteko gonbidatu naute Gasteizko Hala Bedi irrati librean. Euskal Herrian dugun irrati libre txukunena da Hala Bedi, eta pozik hartu nuen gonbitea. Iraide izaten da mikrofonoan, eta solasaldi atseginak izan dira orain arteko biak. Zebrabidea euskarazko magazinea da arratsaldero eta pentsatu lokalki / eragin globalki filosofia edo goiburuarekin ari gara ostegun arratsaldero.euskal pop gizartea
Baina ilusionatuago nabil oraindik UEUrako lagun musikazale batzuen artean montatu dugunarekin. Nik egia esan, saio pratikoetan lagundu, irrati txiki bat montatu eta Interneteko kontuekin lagunduko dut… euskal pop musika, euskal pop gizartearen isla? galderari erantzun gura diogu hiruzpalau egunetan. Udako ikastaro bat da.
Iruñean hasiko da, UEUren hiriburua nolabait, Mikel Laboak ikasketak egin zituen hiria… eta Lekeition jarraituko du. Hondartza, txankletak, lekeitioak, musika, uda… ulertuko duzue ezta. euskalpop.mundua.com horretan ari gara, eta zuretzat ere badago lekua. erdu gugaz eta egin dzanga musika popularraren gaineko ikastaro teoriko/pratiko honetan.pottdata
Uda etorri behar da, atea jotzen ari da… eguraldia lagun, bideak, errepideak, lana, pantailak, izerdia… gehiago edo gutxiago idatzi, irakurri eta entzun, sortu, zabaldu… zeozer egingo dogu, ez gara geldi egongo… ez gara ahaztuko. Zuek be, lantzean behin kontatu zeozer. emailez, twitter bidez, facebooken edo blogeko erantzunetan. Txoznetako zaratak ez badizue uzten, belarrira esan….
-
Literaturia | hasi gara pilak kargatzen
Asteburu honetan da Literaturia. Euskarazko literatura; idazleak, argitaletxeak, irakurleak, blogariak, editoreak, antzerkia, musika, twitter…
Azoka bat, merkatua, jatekoak, hitzaldiak, antzerki saioak… kontzertuak gaztetxean.
Herritarren artean, laguntza askorekin antolatu den ekimena. Literatura Eskola sortu genuen herrian duela 5 urte, eta orain urrats barri bat, ausartagoa agian, baina iraunkorra hau be. Euskarazko liburuen inguruko azoka eta asteburua. Idazleak bere liburu berrienak aurkezten, argitaletxeak bere liburuak irakurleekin partekatzen… eta bitartean blogarik, txoko batean Interneten idazteari buruz berbetan. Lizentzia libreak aipatuz, liburu elektronikoak esku artean jasotzen…
Antolaketa eta egitaraua: Literatura Eskola
Zuzeneko emisioak, argazkiak, eztabaida eta beste: blogak & letrakEkitaldiak iragartzeko irratietarako prestatutako kuña:
[audio:http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2009/06/literaturia.mp3]Podcast: Play in new window | Download
-
Hizkuntza eta futbola
Espainia galtzaile euskararen erruz
Aitortzen dizuet, futbola youtubetik baino ez dut jarraitzen aspaldion. Barca, Athletic eta bestelako betekadak gogoaituta naukate, egia esan. Euskal Herriko jokalarien jarrera txalotu izan dut, euskal selekzioen aldeko jarregatik eta. Eta orain pentsatuta, beharbada partida ez jokatzea izan zen egin zuten onena… betekada bera arintzeko edo. Pentsa bat batean, Euskal Herriko selekzioaren partidak ere, modan jartzen direnean… uffa!
Tira, futbola orain Libertad Digitaletik ikusten dut, aizuek. Iniziatiba Internazionalistarentzat botoa eskatu geroztik, Jimenez Losantosen telebistan egiten dut zapping guztia. Eta hara non, deskubritu ahal izan dudan zergatik galtzen duen Espainiak Italiaren kontra. Euskaldunek, galegoek eta katalanek errua, hizkuntzagatik galdu du Espainiak. izorrai!
Bageneki!
Kontua hori da, horrenbeste euskara, galiziera eta katalan entzunda, nahastuta… espainiarrek ezin dutela futbolean patxadaz jokatu. Ven y cuentalo, Rosa!
-
Libertad Digital Iniziatiba Internazionalistarentzat bozka eskatzen
Hauteskunde giroa nabaritzen den ez dakit, baina sarea bero bero dago. Iniziatiba Internazionalistaren gola batetik, Rubalcaba eta PPren lehia, abstentzioaren gorakada balizkoa… eta Alfonso Sastre buru duen ekimenak beldurra sortu die demokratei.
Libertad Digital ikustea besterik ez, klik egin, sinesten ez baduzu.
pott data: barre nahikoa egin duzue? hack polita izan da hau ere. Zabaldu dezagun orain, beldurtzen ari dira eta… Europan antzerkigile bat ikusiko dugulakoan, hemengo egiak kontatzeko.
-
Pirritx eta Mari Mototsek agurtu gaituzte sare sozialetan
kutxi kutxi
Polita izan da play teklari eman eta Pirritxek facebook-erako beren beregi egindako bideoa ikustea. Pailazoek sare sozialetan ere, arrakastarako bidea urratzen dihardute…. umorea ez da faltako. Torkemadaren zentsoreak ere, laister izango dituzte atzetik.
Euskal irria berriz, barre egiteko prest. Nagusi eta txiki, zahar eta gazte… katxiporreta. -
musikabaltzapurbat jode!
play it again!
Aurreko astea oso gorria izan danez, hau baltzago hastea pentsatzen. facebook bidez kontzertu baterako gonbidapena jaso (sarrera ordainduta noski) ta bideoa ikusten hastea, dana bat. ikusi eta flipatu, ia ia dantzan hasteraino.
Datorren barikuan, Durangoko Plateruenean Cherry Boopers eta Revolutionary brothers, ta King konsul be handik izango da, reggae apur bat jartzeko funky gauari.pottdata: bideoa Iker Trebiñorena da, pasa da bat!
-
gaur greba orokorra
Gaur lanera ez, baina kalera joango gara GOerreportari lana egitera. Kamara eskuan, jendearen iritziak bilduz, telebistarako irudiak grabatuz, langileei ahotsa eskainiz Greba Orokorreko erreportari bilakatuko gara.
Greba Orokorrari buruz informatuz, twitter baliatu eta #grebaorokorra etiketa lau haizetara hedatuz.
Telebista herrikoi eta partehartzailean edukiak zabalduz. -
greba orokorrari gogoz heltzeko
Grebari buruz gogotsu ari gara egunotan, grebaren alde dagoenak badu lana franko.
Greba bera zelan izkutatzen duten batzuek ere sinestezina da. Guai asko ibiltzen dira ia gehienetan, snobismoak kutsatzen ditu, baina horrelako kontu solidario eta konprometituetan isiltasun iheskor bat. Tira, nabarmena da. Demokratak dira, hori bai. Sasi enpresariak, aberats berriak edo pijo totalak! Eta harritzekoa ere, euskal instituzioetako funtzionari modelo D guztiak. Ondo daudenez, daudela besteak…
Uste nuen greba honek bazuela LAB/ELA, baina keba… sindikatu abertzaleetan ere transfugo gehiegi ez ote dagoen. Athletic ikusteko jai hartu eta greba egiteko gogorik ez! hori da hori.Ni neu, gogotsu nago grebaren kontuarekin. Pentsatzen nuena baino motelago dago gizarte mailan, uste bainuen egoera politikoak, abertzaleen bide berriek, egoera sozioekonomikoak eta baldintza objetibo onak zirela grebaren aldarrikapenetarako. Baina ostia! uste baino hobeto bizi da jendea oraindik, antza.
Hala ere, belaunaldi berrietan gogoa ikusi dut, ilusioa, kemena. Gauzak aldatzeko irmotasuna. Gudari zaharrek ere bere horretan jarraitzen dute, sekulakoak eta bi pasa dituzte, eta gogoz eusten diote oraindik aldarrikapen sozioekonomikoei. Eragile sozialak berriz, bulegoetako politika ikusten ditut, zoritxarrez.
Kalean bada giroa. Eta sarean, zer esanik ez.
Sareko grebak motibatzen nau gehien. Jende konprometitua, teknikoki prestatua, berrikuntza eta garapenean sinesten duen jendea topatu dut bidean aspaldi honetan. Asko ikasten ari gara elkarrekin, elkar komunikatuz, wiki bidezko antolaketan, posta zerrendetako erabakietan, twitter bidezko kordinazioan. Sarea mundu bat da, eta mundua aldatzeko dago.Bereziki gustatu zait Nafarroan.com gunekoak egiten ari diren lana. Greba egunerako grebaorokorra.info bultzatzeaz gain, gune propioa ere sortu dute. Eta dagoeneko telefono mugikorretarako bideoak eta sarean zabaltzeko bideo labur eta luzeagoak ekoiztu dituzte.
nafarroan.com bideo interesgarri bat:
-
Kerobiaren hurrengoaren zain
Nondik irtetzen da barrura
Kerobiak trilogiaren bigarrena prest du dagoeneko, datorren astean, gaur zortzi plazaratuko du. Aurretik baina single bat eta bideoklipa sareratu dituzte. Oraingoan ere, arrakastatsua suertatuko delakoan nago. Bideoa baina, artistikoagoa da -oraindik- lehen ikustaldian gehiago gustatu zitzaidan aurrekoa, baina honek be maila ona du. Kantua bai, kantua sakona da, melodikoa. Kerobiak estilo propioa duenik ezin uka. Edo gustatzen zaizu edo ez. Ez dago erdibiderik, guzurra badirudi ere.
Kerobiaren blogean ikusi eta ekarri dut. Bigarren sorta honen webgunea oraindik aurkeztu barik daukate. Ez dago agerian bederen. -
gurasoen kezka: sare sozialak
Ezagutzen duzue guraso.com?
Arrasaten Txatxilipurdi elkarteak eta Goiena kooperatibak elkarrekin abiatu duten proiektua da. Sareko proiektua da, baina ez da Internetera mugatuko. Hasieratik nabil beraien ondoan, eta batez be teknologia berrien gainean idazteko hurbildu naiz.
Argazkiak.org | guraso.com atari parte hartzailea © cc-by-sa: gaztelumendi
Hainbat kolaboratzaile dago, hamaika gairen inguruan. Kontua da mutilezko bakarra naizela. Antza gurasoentzako gaietaz, andrazkoek baino ez bide dute berba egiten. Nik klaro, mekanikoarena egingo dut. Tresneria hizpide.Ekipoa funtsezkoa
Lantzean behin artikulu bat landuko dugu bakoitzak. Txandaka. Eta beste horrenbeste gai eta eremu jorratzen ditu atariak. Informazioa eskaintzen du, euskara hutsez. Eta hasiera hasieratik oso arrakastatsua ari da suertatzen. Horretan zeresan handia daukate bi kudeatzaileek ere. Oihana ari da Goienatik, eta Egoitz Txatxilitik. Biak onak dira nor bere eremuan. Oihana kazetaria da, ama da. Egoitz oso dinamizatzaile ona, gaztea izan arren.Sare sozialak hizpide
Gurasoei zuzenduta izanik, kezkak eta argibideak eman baino, eztabaida bultzatzea izan da hasieratik nire asmoa. Hautatutako lehen gaiak, eman du zeresana. Nik ez nuen dotrinarik egin nahi. Hau ona, hori txarra kontsigna ez zait gustatzen. Eta eztabaidarako ateak zabalik uztea izan da nire kezka. Hori bai, gu baino gazteagoei entzun egin behar zaiela aldarrikatuz.Gaur egun, blogek eta horretarako aukera ematen digutenez, erantzunak modu onean joan direnez, gogotsu nago hurrengo artikulua idazteko. Debekuen gizartean, sorkuntza eta irudimena aldarrikatuz. Frogatzea, dastatzea eta gozatzea, alegia.
Umeen arteko balizko elkarrizketa bat ozen aldarrikatu gura izan dut. Eta gure kontraesanak agerian ipini gero. Eta uste dut, tono onean joan dela gero eztabaida. Ia konturatu barik, dozena erditik gora erantzun sortarazi dituelako. Orain hurrengo gaia zein izan daitekeen pentsatzen nago, pantailari begirik kendu ezinik. Proposamenik?

























