Kategoriak
gaztelumendi.eus

Osteguna

Kosta egin zait ohetik altxatzea. Gehiegi kostatzen zaigulako abuztuan oheratzea. Beti berandu, beti beste bat beste bat… espuela publica vasca maite dugulako. Aurrera doan herria gara, eta egunsentiak maite ditugu. Jaiak eta elkarrizketak, txoznetako altabozak, oinetako bustiak, samatik eskegita daramagun zapia, ozen eta apal entzuten diren ahotsa, belarrira esandakoak… Herriko jaien ostean, etorri dira kapitalekoak, […]

Kategoriak
larrabetzutik

jaietan zer?

Abuztua, oporrak, errepidea, hondartzak, kalea, giroa…. eta herriko jaiak. Abuztuaren erdialdean, ospatzen dira gurean jaiak. Hirulau egun, bete beteak. Aurten be, atejoka dauz, gaur gaueko afariagaz sartuko garelako jai giroan, bihar txupinazoa eta odolostejana tabernetan, etzi Andramari eguna, eta umeena astelehena. Egunero 24 orduz kanpoan egoteko aitzakia mordoa. Nork bere herriko jaiak izaten ditu kuttunen, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik literatura

liburuak eta egunak

Gaur ez da liburuaren eguna. Gaur ez dizu inork literaturaz berba egingo, gaur agian ez da irakurri ere egin behar. Telebista irrati egunkari eta egitarau ofizialetan, gauza garrantzitsuagoak dauz, gurean bederen. Barikuan bai, barikua oso egun garrantzitsua zen, barikuan denok agertu ginen eskuan liburu bat genuela… cool_tura! you know! Liburuak izan be, bere eguna dauka, […]

Kategoriak
larrabetzutik

Txorierri asmakuntza barria dala eta…

Heldu da Aikorrefur gure atarira. Asteon be, lurrean topatu dot, beste propaganda orri batzuekaz batera. Azalari erreparatu eta Sabin Arana bertan, eta aitortu behar dot nahiko aranista naizela…. holangoetan. Eta irakurtzeari ekin diot. Ez zait gatxa egin azaletik mamira joatea, tartean galtzua kenduta…tartean diñot.. askotxo dalakoan. Eta Sabin Arana historiazalearen kontuak irakurri ditut. Onartu behar […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi larrabetzutik

Lucio dokumentala gurean

badok>eztok dokumentalak eta eztabaidak Gaur Lucio dokumentala ikusiko dugu herrian. Anarkista, albañil, faltsifikadore, banku ebazle… ideia batzuen alde, bere modura burrukatu den gizon nafarraren historia. Hilero dokumentala ikusten hasi gara 2010. urtean. To shoot an elephant, urtarrilean Brad Will beste gau bat barrikadetan, otsailean Lucio, martxoan Euskal Herria helmuga, apirilean Patri Muñoz zuzendaria etorriko da. […]

Kategoriak
maitatasunetik

Porrotxekin berbetan

Telefonoak jotzen du, iluntzean. Ez duzu zenbakia ezagutzen, baina ahotsa gertukoa zaizu. Ikusi duzulako telebistan, egon zarelako ekitaldiren batean, kantatu duzulako beragaz, barre egiteko gogoa pizten zaizu… Ohikoan baino serioago dator ordea, telefonoaren beste aldetik. Joxe Mari Agirretxe Porrotx da. Bloga irakurri duela, eta erantzun aurretik berba egin nahi duela. Hori da komunikazioa esan diot. […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

nor zen Brad Will?

* badok>eztok dokumentalak eta eztabaidak Larrabetzun Brad Will, beste gau bat barrikadetan. Dokumental horixe ikusiko dugu gaur iluntzean Larrabetzuko Aretxabalan. Brad Will New Yorkeko bideoaktibistaren bizitza laburbiltzen duen lana. Brad Will Oaxacan, Mexikon hil zuten, manifestazio eta mobilizazio herritar batzuen inguruko lanak grabatzen ari zela. Dokumentalaren hasieran, bere bizitzako azken uneak ikusten ahal ditugu, berak […]

Kategoriak
larrabetzutik

baDOK>EZtok Dokumentalak eta Eztabaidak gurean

To shoot an Elephant dokumentala ikusteagaz batera, gure herrian eztabaidarako txoko barri bat eukiko dogu aurrerantzean baDOK>EZtok. Urtarrilaren 18an hasita, hilero dokumental bat ikusi eta berba egiteko aukera, herriko Aretxabala kultur elkarteak bultzatuta. Eztabaida, ikusentzunezko produkzioak, munduko zein bertoko lanak, zinema dokumentala, euskaraz zein azpititulatuta. Berba egin edo eztabaidatzeko, ikusteko eta ikasteko. Zinema aitzakia ona […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus larrabetzutik pasahitza

Gaztetxetik bertso saioa zuzenean Internet bidez

Urtero gabonetan bertso saioa egiten da gure herrian, Andoni Egañak txapela irabazi zuen urtetik. Orduan Anoetako belodromoan aritutakoak egon ziren gure herriko frontoian. Hurrengo urtean ere bertso saioa egin genuen berriz ere, eta hotz ikaragarria egiten zuen 1995eko abenduaren 25ean. Handik aurrera gaztetxean egiten hasi ginen, Xabier Amurizak halan proposatu eta aholkatuta. Xabier Amuriza, Andoni […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi pasahitza

BECetik zuzenean: entzun, ikusi eta idatzi

Bai, ni ere BECen nago. Eta beste horrenbeste mila lagun. Eta saretik ari gara, eta twitter bidez beste horrenbeste, eta Telebistatik, edo saretik munduko txokoren batetik…. Asko gara, ez dakit herri oso bat garen, baina herria izan egin bizi duenik badago hemen. Sentitzen da. Sarean ere bizi dugu. Gu herriko hiru lagun ari gara larrabetzu.org […]