Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Suizidio informatiboa

eitb puntu com-entatzearren lortuarte cc Domeka egurdia Euskaldunan. Astelehena Euskal Herrian. Aje kontuak izango dira agian. Bateko eta besteko irakurtzeko aukera izan dut. Batzuen pozak, besteen etsipena. Tartean, informazioa. Des-informazioa, edo manipulazioa. Adibide txiki bat, baina errealitatea bere handitasunean jasotzen duena. twitter.com/ eitbcomNoticias Los partidos hablan de ‘suicidio político’ y ‘paranoia’ tras el acuerdo EA-Izquierda […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

11amaika ikusteko, 11 minutu eta 11 segundutan

11amaika telebistara joaten gara astero. Eta bertan webtv apal bat egiten saiatzen. Eta sarean eskaini. Eta elkarrizketa sortzen ahalegindu. Eta horrela aste bat eta beste bat, bat eta bat magazinean. Gureak dira ideiak eta gidoiak, gure zuzendaritzapean egiten dugu. Errealizazioan jo ta su aritzen da Lander, Oskarrek aholkuak eman ohi dizkigu, eta Anek hasieratik lagundu […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Intxortatik Euskal Herrira

Elgetako Espaloia kafe antzokia 2010ko maiatzaren 23an – egunon Iban… zelan doaz gauzak? – Ez dok asteburu lasaixa izan. Atzo goizeko 03:00ak arte bideuaren formatua zala-eta burrukan. Gaur goizian 09:00etatik idatzi batzuk egitten, harreraguneko kontrol guztia daroian ordenagailua izorratuta… baiña denboraz larri bagabiz be etarako juau. Donostiatik jatok informatikarixa, laster helduko dok. -Aste osoa holango […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

Delorean musika eta musikari atseginak

Asteon Delorean taldeko Ekhi Lopetegi elkarrizketatu dugu irratia.com saioan. DLRN taldea gustukoa dut, Mikel Elortzarekin Donostiako Bilintxen lehen diskoa erosi nuenetik -Mikelek oparitu zidan, han bertan- B-core disketxeak plazaratutakoa. Gerora, lan guztiak eta taldearen bilakaera jarraitu dut. In to Plateau bikaina iruditu zitzaidan, eta handik honako dantzagarritasunak, areagotu egin du nire zaletasuna. Zuzenean ere maiz […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Geometria eta matematika, sarea eta euskarari buruz berba egiteko

Zuzeu.com agerkari digitalak urtea bete duela eta, mahai biribil batetara deitu gintuzten Lasartera. Digitalak ekoiztetxearen egoitzara joan, eta hamaika kamera txikik grabatu zuten gure solasaldia. Emaitza, norberak kudeatu dezakeen irudi sorta da. Soinua entzutearekin batera, ezker eskuin eta goitik behera, teklatuko gezitxoekin maneiatu daitezke irudiok. Euskara eta Internet genuen mintzagai bertan batutakook. Eta sei zatitan […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

zer ari da gertatzen Euskal Herrian?

euskalherrian.info Zer ari da gertatzen Euskal Herrian? galdetu dugu asteon, eta sareak damaigu erantzuna. Sarean ari da jendea idazten, sortzen, erakusten gure herrietako berri. Gure herri mugimenduetako albisteak -hedabideetan aipatzen ez diren hoiek berak- eta sareak eskaintzen digu sarelarien, blogarien, hacktibisten barri. Sarean sortzen dena erakustea du xede EuskalHerrian.info ekimen xume honek. Sareko proiektu herritar […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik literatura

liburuak eta egunak

Gaur ez da liburuaren eguna. Gaur ez dizu inork literaturaz berba egingo, gaur agian ez da irakurri ere egin behar. Telebista irrati egunkari eta egitarau ofizialetan, gauza garrantzitsuagoak dauz, gurean bederen. Barikuan bai, barikua oso egun garrantzitsua zen, barikuan denok agertu ginen eskuan liburu bat genuela… cool_tura! you know! Liburuak izan be, bere eguna dauka, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Bisiten bizitza

Bisibilitatearen erronkak gure webguneetan | sareko hauspoa Interneten proiekturen bat duen edonork hainbat buruhauste eta kezka ditu, bisiten gainean, bisibilitatearen inguruan. zelan lortu bisita gehiago? zer egin behar da jendearen arreta erakartzeko? zer da zilegi egitea? Etikoa? euskaldunok zelan jokatzen dugu sarean….horrelakoetan? Friki izatetik, euskara Japonen entzutera Aurreko astean, froga moduko bat egin genuen sarean. […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Telebista eta Internet

Egunotan gai hauek ekarri ditugu hizpidera. Apropos? Kontestuagatik? Esango nuke, gaiak hor daudela, eta arretaz begiratzen diegula aspaldion. Kezka sortzen dute, irrika ere bai, gogoa, ardura… Videoweb10 burutu zen duela ez asko Bilboko eitb-ren egoitzan. Han izan ginen. Komunikaldiak dira gaur, eta lan kontuengatik bertan izango gara. Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten © […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia teknologia berriak

gora Ramonzin!

Probokazioa gustatzen zaigu, baina edukiekin. Esaten duguna, zergatik esaten dugun badakigu. RamonEZ! saio berezia egin genuen aurrekoan irratia.com emankizunean. Irratia.com egiten ondo pasatzen dugula erakutsi nahi dugu, inongo mediok egiten ez duena egiten ausartzen gara… Sgae eta enparauek zer esango pentsatu barik, -pentsatu arren, badakigu gutaz paso egingo dutela, guk haietaz egingo dugun arren…-. Ramoncinek […]