Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

ARGIA aldizkariko lagunekin elkartasuna

Mozal legeari jarraituta, atxiloketa baten berri emateagatik zigortu gura izan dituzte ARGIA eta bere lantaldeko Axier Lopez kazetaria. Adierazpen askatasunaren kontrako neurri honek, informatzeko eskubidea ez ezik, informatua izatekoa ere urratzen du. Euskal Telebistako Egunon Euskadi saioan, horretaz mintzatu eta gure elkartasuna adierazi diogu mahaikideoak Axier Lopez laguna eta ARGIA aldizkariko lantaldeari. ARGIA Mozalik gabe […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Pride pelikula ikusi ostean, erabat harrapatuta

Aspaldiko partez zinemara joan ginen aspaldiko hiru lagun. Badira 20 urte baino gehiago astero batzen ginela… bizitzak urrundu gaitu, barraren alde banatan gaude orain barrikadaren alde berdinean egondakoak. Bilboko Alhondigan hitzordua egin, elkarrekin afaldu eta pelikularako txartelak erosi genituen. Futbolaz, politikaz eta bizitzaz berba egin genuen artean… Pride pelikula ikusi genuen. Txundituta hirurok. 80. hamarkadan […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Lasterbidean

Sare sozialetan, espetxeetan, errepidean, etxean, herrian… “lasterbidean”(r)i buruzko Txioak Lasterbidean Larrabetzun.

Kategoriak
larrabetzutik

Inoiz herrian egin den mendi martxa handiena

Elkartasuna eta herrigintza Pozik gaude, asteburua itzela izan zelako. Hasi barikuan, jarraitu zapatuan eta domekan bertan be ekitaldi mordoa herrian. Eta asteon gainera, ezin albiste hobea: Eider Zuriarrain libre! Kontua da, Garmitxaren aldeko ekitaldiak oso oso arrakastatsuak izan dirala. 80 ume inguru antzerki saioan eskolako jantokian, 120 lagun dokumentala eta Gaztelumendi abesbatza ikusten, 220 lagun […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

visca zuek!

#viacatalana Harridura eta miresmenenez gaude Kataluniara begira. Badira urte batzuk hango mugimenduak (hizkuntza eta kulturaren aldekoa, CAT dominioaren lorpena, mugimendu independentista eraberritua) jarraitzen ditudala. Beti izan ditugu loturak, eta azken 7 urteotan areagotu egin dira. Irailaren 11a data historikoa da bertan, Diada eguna. Eta iaz eztanda egindako mugimenduak, oraingoan are gorago joko du. Horren prestaketan […]

Kategoriak
18/98+

Ordu beteko etena | 18/98+ elkartasuna eta gehiago

Gaur, abenduak 13 ostegunez. Ordu beteko lanuzte, geldialdi, mobilizazioa egingo da Euskal Herrian. Nik ere, blogean horren berri utzi nahi nuke. Ordubetez, afitxa egongo da ikusgai. Eguneraketa: Larrabetzuko plazan hainbat jende batu da ordubetez. Etorri dira langileak, tabernariak, antzerkigileak, eskolako irakasleak, udaletxeko langileren bat,  auzokideak, etxekoandreak,  bazkaltzeko ordua aprobetxatu duen umetxoren bat,  ama batzuk,  bertsolariak, […]