Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Martxelo Otamendi elkarrizketatzen

Saio berezia egin genuen zapatu arrastian Bilbotik. Hori jakingo duzue honezkero, entzungo zenuten agian. Irratitik ez bada, Internetetik agian, edo ziurrenik bafleetatik, Bilboko kaleetan. Manifestazioa hasi baino lehen baina, elkarrizketa sano interesgarria egin genion Martxelo Otamendi Egunkariako -gaur egun BERRIAn- zuzendariari. Madrilen epaiketa hasi da, manifestazio jendetsua Bilbon, eta urtarrilean atzera be Madrilerako bidea hartu […]

Kategoriak
musika

The Clash tontokalen

Nork ez du ezagutzen Jimmy jazz?! Baina zenbat bertsio egin dira aspaldiko The Clash taldearenak? Bart New York hirian Tom Morelloren -RATM taldeko kitarjolea- The Nightwatchman taldeak jo omen du. Besteak beste London Calling abestu dute, Bruce Springteenen laguntzarekin. Kantu mitikoa duda barik. Sarean ibili gara lotura batetik bestera pasatzen, eskuz esku. Eta facebook sarean […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

“Gurea bezalako hizkuntza minorizatu batentzat beste garrantzi bat hartzen du euskarazko irratiak”

  Jakoba Errekondoren berbak dira. Euskadi Irratian 25 urte eman ditu landarei, loreei, inusketei eta solo, jardin eta arbola kontuen ganean berbetan. Astero. Gogoeta ordea ez da bere jardunaren gainekoa, hizkuntzaren eta irratigintzaren inguruan aspaldion entzun dudan gauzarik zentsuzkoena dela iruditzen baitzait. Hego Euskal Herrian, nago garrantzia gitxiegi ematen ote zaien oraindik irratiei. Telebistaren ondoan […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

irratia.com nickdutnik telebista saioan

zer da podcast bat? galdetzen dizu telebista aurkezleak, eta wikipediako definizioari adibide pratikoa jartzen dio gero. irratia.com bota dute telebistatik. Elkarrizketa eta zuzeneko irudiak. Nickdutnik euskarazko telebistan lehenengo Interneti buruzko saioa da, eta gugana ere jo dute. Asko gustatu zaigu erreportaia-elkarrizketatua. Mila esker Sara, Garazi, Arantza eta Ruben!

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

Asisko Urmeneta mundu osoan doan! free

Asisko Urmeneta asko gustatzen zait. Egiten duena egiten duela. Badaki egiten. Sortzailea da. Napartheid sasoian ezagutu nuen, Pernanen bitartez. Artista da, marrazkilaria da, euskaltxain ona, sortzailea, euskaldun osoa, irrigarria, hizkuntzalaria (hizkuntzetan ibiltzen badaki, gurean bereziki, gureetan), hiztun oso ona, berba jario arras interesgarria dauka, berbak asmatzen dituela iruditzen zait askotan… baina iturri askotatik edaten duenez, […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi musika

Gu gira! nola aldatzen diren gauzak

Sekulako txapa ematen ari zaizkigu Radio Euskadin (eitb osoa) Gu gira diskoa dela eta ez dela. Zelan diren gauzak, hemendik 25 urtera agian, gaur jartzen ez dituzten diskoei omenaldia egiten dietenean AHT gelditu pegata jarriko diote iPod zahar bati. Botereak, radio euskadi botere administratiboaren irratia da egun, Ibarretxerena oraindik, Nuklearraren kontrako pegata batekin, a ze […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Zorionak Rainy Stanford

Kaixo, I was wondering if someone could help me… I listen to the podcast on iTunes for irratia.com because I’m learning, but I don’t understand enough to know who sings this song!!! In the 2/11 podcast there’s a really good song that starts after about 20 minutes, it’s a guy singing with a guitar. I’m […]

Kategoriak
bide gorritik | Bilbo Hiria irratia info 7 software librea

Fosdem09 besterik ez buruan, oraindik

Hegazkinak igande gauean lur hartu arren, aitor dut oraindik Bruselako kontuak ditudala buruan. Aste osoan. Bilbo Hiria irratian, Info7 irratian eta gure emankizun eta proiektu den irratia.com maitatuan ere ez dut beste hizpiderik hartu asteon. Mozilla eta abarrak aipa eta aipa, badaukat inguruan firefox kontuak utzi eta mortzilla batzuk hozkailutik ateratzea eskatu didanik. Arrazoi osoz […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

zer esan?

Zita bat daukat bihar, neska batekin. Zer esan ez dakidala nago, horrelakoetan ez baitut jakiten zelan erantzun, zer galdetu, nola moldatu. Hasiberriaren urduritasun horrek harrapatzen nau, zelan esan, zelan adierazi… Kafe Antzokian gaude zitatuta… eta, tximeletak sabelean. Izan ere bihar Anhitz elkarrizketatuko dugu, lehenengo errobot euskalduna. Neska da, eta euskaraz erantzuten ditu zientzia eta teknologiari […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

sare sozialak hizpide

Iruri Knörr eta Katixa Agirre izan dira gurekin. Berbaz. Elkarrizketa digitala izan da gaurkoa. Sareari buruz. Sare sozialak. Facebook, tuenti, twitter… sare sozialak dira. Interesgarria da fenomeno hau. Eta hor ari gara gu ere, sartuta. Eta sekulako azalpenak eman dizkigute bi neska gasteiztarrek. Badakite zertaz ari diren. Eta elkarrizketan murgildu gara… oso oso gustura. Jabik […]