Kategoriak
albisteak 2.0 gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi software librea su-etena | ceasefire | tregua teknologia berriak

zelan urtea badoan

Milurtekoa izan zen, hamarkada, eta hau ere badoa. 10 urte 2000an, XXI. mendeon… eta hau ere badoa. 2011 dator, bihar, edo etzi. Eta urtea badoa, negua joaten den bezala. Egunak datozenlez. Ez gara zaharragoak, bizkorragoak, jakintsuagoak… atzokoak gara, bihar. Ere. Tokatzen da esatea, gogoratzea, oroitzea, agurtzea, eta ondo ondo geratzea. Urteak askorako eman du, beste […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Eskubide guztien aldeko kaleak

Atzo, Bilbon burura etorri zitzaidan lehen ideia irailaren 11koa izan zen. Egun horretan urduri eta temati jarri ziren guztiek, ea lasaiago egin duten lo. Manifestazioa egin egin behar zela ziotenek, ea manifestazio handiagoa -hagitzez luzeagoa eta jendetsuagoa gainera- egitearekin pozik diren. Urduri zeuden ere Ares, Rubalcaba eta ultraeskuindarrak ere, ez zuten asteon atsedenik hartuko. Irailaren […]

Kategoriak
agit/prop albisteak 2.0 hurrengo geltokia

munduko herri bat

Denboraldi berriari ekin diogu albisteak 2.0 saioan ere. Hasi… Lost edo beste horrelako telesailen bat eman dezakeen fikzioarekin hasi dugu… aurreko denboraldietako irudi edo eszenak izango balira bezala. Gero, programak bere ohiko bidea hartzen du. Interneteko nabigazioak eskaini beharrean, bideoak dira nagusi oraingoan. Hasi gara, eta pozik gaude horrekin.

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi teknologia berriak

Euskal Herria eta Japoniaren arteko linkak

Link munduan bizi gara. Loturak. Harremanak. Bidaiak. Globala eta lokala uztartzen diren sasoia. Eta horregatik Ekialderen dauden herriek eta gurea bezalako kultura txiki batek harremana izan dezakete. Gora Japon deitu daiteke hemengo musika talde bat, eta gizon probak egingo dituzte Tokyoko kale batean bitamina iragarki baterako. Alaitz eta Maiderren doinu batek sukaldaritza progama baten sintoniarako […]

Kategoriak
agit/prop

Etorkizun abertzalea

Udaberria heldu da Euskal Herrira. Eguzkitsu loratu dira asteburu osteko egunak. Loretsu esnatu dira gure bazterrak. Udaberriko egunak bizi ditugu idatzietan, entzuten diren elkarrizketetan, susmo politikoan eta tabernako solasaldietan. Neguko eguraldian tematuta daude oraindik albistegi ofizialetan, politikari profesionalen ahoetan…. komunikatu eta agiri zaharkituetan. Etorkizuna gaur Eta ni, ikusitakoak ikusita, esperantzari leihoak ireki eta etorkizuna abertzalea […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

kirolariak ez daude geldi egoteko

Hasi dira mugitzen. Abenduaren 29koak historiko izateko zantzu guztiak ditu. Partida Euskal Herriaren izenean jokatuko du selekzioak -Urkullu bera be hasi da marmarka..- eta gainera Bartzelonan egiten duten antzera Nazio bat selekzio bat manifestazioa egingo da Bilbon. Argazki hau esanguratsua da. Futbolari, txirrindulari, herri kiroletako partehartzaileak, arraunlariak, gizonak, emakumeak… zer ez den batu Donostian kamaren […]