Kategoriak
ikusi eta ikasi musika teknologia berriak

Astelehena irakurri eta musika entzuten…

Etxeko lanak egin, prentsa irakurri, musika entzun, sare sozialei begiratua eman… eta pentsamendutan joan zait eguna. Astelehen buruzuri baterako, enuen beste ardurarik gura. Astea mantso, lasaiago, emankorragoa izango delakoan… aurreko egunetako erritmo, ardura, kezka eta antolaketa zeregin guztiak gaindituta. Goizean, hau eta beste irakurtzen ari nintzela… duela 15 urteko kontuak, duela aste batzuetakoak, oraingoak…. gauza […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

Erabakia

Etxean txikienek argi esan digute: #gureEskudago Beraiek erabakiko dutela badakite. pic.twitter.com/pQHNHDIBkk — gaztelumendi ||*|| (@iPtx) June 10, 2014 #100km Sakanan Jende zoriontsua herri libre batean!

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia teknologia berriak

Euskal Herriko mapa #libre bat

Herriz herriz, auzoz auzo… egunez egun, azken hilabeteotan itzela izan da sortu den herri dinamika, bideogintza, sare sozialetako oihartzuna, ekimenak… eta domeka honetan isladatuko da Euskal Herria zeharkatuko duen kate koloretsuan…. milaka lagun, jende zoriontsua, herri #libre batean Oso interesgarria naiz+ gunean egin duten bideoen mapa interaktiboa. #GureEskubidea herriz herriko bideoen mapa eta soinu banda […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Larrabetzuko emaitzak Europar hauteskundeetan

Inoizko kanpaina sosoenaren ostean, %62ko parte hartzea gure herrian. Ezker abertzalea nagusi -beste behin ere- eta jeltzaleen jeitsiera barri bat. Podemos hirugarren indarra da gure herrian, 30 bototxorekin. Bilbon 8.000 lortu ditu! iturria: naiz.info Balorazio gehiago egiteko, oraindik goizegi da -edo beranduegi gauez- Asko dago esateko, hala ere.

Kategoriak
gaztelumendi.eus larrabetzutik

Duintasuna 1 – Kutxabank 0

Norbaitek, gure baimen barik BBK-ko kontu batetik bestera 417,01 € aldatu dituela konturatu gara etxean. Apirilaren 30ean egin ziguten traspaso hori. Eta egun batzuk geroago, gure kontuan dirurik ez zegoela konturatu ginen -eskolako jantokiko erreziboak atzera bota zituztenean-. Maiatzean diru gehiago sartu dugu etxeko gastuak ordaintzeko -kiroldegia, gasa, argia, telefonoa, eskolako bazkidetza, jantokiko kuotak…- 350 […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Lasterbidean

Sare sozialetan, espetxeetan, errepidean, etxean, herrian… “lasterbidean”(r)i buruzko Txioak Lasterbidean Larrabetzun.

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Herri bat

txikia bizia alaia gogorra euskalduna eta kementsua. Atzo, gaur eta beti. 2014ko maiatzaren 3a bereziki gogoratuko dogu larrabetzuarrok, inposaketaren kontra eta gure nortasunaren alde garen moduan agertu garelako, ez besterik. Herri giroa, alaia eta kementsua. Herritar guztiok. Ezkerreko eskumako handi eta txiki, kolore guztietakoak, adin guztietakoak plaza baten batuta. Argazkiak ikusi eta txunditzeko modukoa. Herrigintzan […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

Maiatzaren lehena eta biharamuna

atzo maiatzaren lehena. gaur zubia batzuentzat, lan eguna besteentzat, eta lanik gabeko eguna gehiegirentzat. Eta agian, gogoeta eguna ere bai. Atzoko manifestazio, adierazpen, oihu, pankarta, pegatina eta aldarri guztiak gogoan izanda ere, gaur, bihar, etzi.. etorkizunaz aritu beharra dago, ekin, jarraitu, landu eta ahal dela hoberako eraldatu. Nik bizpahiru gogoeta eta proposamen. Gazte kezka. Etorkizuna […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Gernika

1937ko astelehen hura, azoka eguna, apirila….. gaur. Gaur, egun osoan zehar sortutako gogoetak ekarriko ditut hona, berbak, irudiak, ideiak, ametsak, amorruz betetako negar malko eta oihuak, etorkizunari begiradak… Aurten #Gernika eta 1937ko gertaerak gogoan izateko izango diren ekitaldi guztiak http://t.co/2UceDaQmrt eta @AstraGernika — Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014 Gaur 77 urte, faxistek Gernika suntsitu […]

Kategoriak
agit/prop

grandola vila morena

Apirilaren 25ean izan zen… doinu batek krabelinen iraultza ekarri zuen. Grandola Vila Morena kantuak eman zuen seinalea irratitik, eta iraultza abiatu zen… duela 40 urte. Kantua mundu osoan zabaltzen da apirilaren 25ean. Estetika ariketak Sare sozialetan gaur, kartel eta afitxa digital ugari ikusi daitezke. Orduko argazkiak eta gaurko mezuak. Antzekotasuna darie Galizia, Katalunia eta Euskal […]