Kategoriak
agit/prop larrabetzutik musika

Gazte eguna Larrabetzun

Asteburu honetan, 1985etik ospatzen dugun eguna dugu herrian, gazte eguna. Hori Bai gaztetxearen egun nagusia, urteko egunik neketsuena, zoragarriena… ederrena. gauez, gainera kontzertu ederrekin batera, gau elektronikoa ere izaten da gaztetxean, dantzan egiteko aproposa…. joango gara, informazio eta irudi gehiago eskaintzen, apurka apurka. bitartean, gaztelumendi.org gune honen look berriarekin utziko zaituegu…. apropos> 🙂

Kategoriak
agit/prop Elikadura burujabetza

Elikadura burujabetzaren alde, Ez irentsi

48 orduko baraualdian (bizitza normala eginez, lana, batzarrak, etxea…) Elikadura burujabetzaren alde, edozer Ez Irentsi! Baserri bizi eta iraunkor baten alde. Elikadura, herritarron eskubide bat delako….ezin dezakegu edozer irentsi Azken 30 urteotan, baserria desagertzeko politika bultzatu da gurean Elikadura burujabetza bideratuko duten politika publikoak behar ditugu….herri mailatik hasita…baserri mundua eta nekazaritza benetan bultzatuko dutenak Jantoki […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

Kazetaritza berria, kazetaritza ona da @gara_isoto

Iñaki Soto entzuteko parada izan dut, saretik. Ordu laurden inguruko elkarrizketatxoa da, xumea, baina eduki interesgarriz hornitua. Ezagutzen duenak, badaki mutil argia dela Soto. Azalpenetan bezala, lantzean behin botatzen dituen txinparta hoietan. Azkue fundazioak antolatutako mahaingurua jarraitzeko modurik ez dut izan. Lan ordutegia izateaz gain, ez dute zuzenean eskaini, edonondik entzuteko moduan. @filmatu egiten duen […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Gernika

Gaur egun osoa eman dut Gernika buruan. Eskuetan, ahoan. Idazten aritu naiz. Pentsatzen. Ametsetan. Irakurri egin dut. Entzun. Ikusi. Gogoan  izan ditugu ordukoak, gertatutakoak eta hildakoak. Herri oso baten samina, mina. Ahalegina. Oroitzen ditugu oraindik, akorduan ditugu…. ez da gutxi. Ahalegin horrek mantentzen gaitu bizirik, herri bezala, euskaldun gisan. Memoria ariketak politak eta beharrezkoak dira. […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Ezkerreko ezkontzak

Gaindegiari eskatu beharko diogu, azken urteotako datu soziologikoak -Euskal Herri osokoak, hori bai- eskainiz ikerketa bat eskatu diezaiokegu; baina bitartean, ene begiek, aspaldi honetan ikusi eta bizi izan dutenari erreparatuta, joera bat badago, azken asteotan areagotu egin dena -neure inguruan, behinik behin- euskal ezkontza zibilen -ezkerreko, abertzale, euskaltzale….- bikoteen artean. Ezkontzak areagotzen ari ez ote […]

Kategoriak
agit/prop

Zakurrak epaile

Mikel Elorza Halaxe dabiltza Espainia aldeko bere izena sekula ahaztuko ez zaidan Mantxako paraje batzuetan. Zakurrak epaile, haien usaimen guruinek erabakitzen dute, eta kito, ez dago errekurtsorako aitzakiarik, zaunka apelaezinak dira. Lau hankako zakurrez ari naiz, Canis lupus familiaris deitutako horiei buruz (familiaris norberarena izango dela, arraioa, ezin erantsi gabe utzi!). Gatozen harira: Jose Luis […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Paperik gabeko eguna gure egutegian

Egunkaria libre! Paperik gabeko eguna, gure egutegian. Paperik gabekoon eskubideak, gure agendan. Paperontzira botatako autoak, gure oroimenean. Paper birziklatua, agian. Paper garrantzitsua, euskaldunona. Euskaldunon EGUNKARIA, gure papera.

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus teknologia berriak

██████████████████████ #sopa STOP

@ekulturanet ██████████████████████ #libre ██████████████████████ #SOPA EZ! ██████████████████████ ██████████████████████ Internet zer da? Zer gura dugu izatea? Zer nahi dute? Zigorra zigorraren atzetik inposatu nahi dute, munduaren jabe direnek. Munduan agintzen dutelako, nahi lukete beraien irizpidea inposatu sarean ere. Eta ez dute lortuko, ezezkoan gaude gu. Gaur salaketa eguna izan da munduan toki askotan, saretik ikusita. SOPA […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g

Ziztadak edo euskalgintzaren pintxazoa?

Eredu ekonomiko berri bat euskalgintzarako EZtaBAIdarako apunteak Ziztada eske ari zaizkigu hemendik eta handik. Hiru egoeraren berri izan dugu oso denbora gutxian. Berria taldearena Nabarra aldizkaria UEU …eta honek guztiak, gogoeta egitera narama. Hala beharrez. Eta uste dut, egoeraren azterketa egiteko puntu asko jarri behar direla. Eta asko apropos ezkutatzen direla, beste asko gainditutzat ematen […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus pasahitza su-etena | ceasefire | tregua

Kutxa eta txistuak

Arretaz eta harriduraz irakurri ditut Kutxako arduradun honen hitzak gaurko egunkarian. erakunde jakin bati emandako txistukadak eta beste erakunde jakinei emandako txalo zaparradek bertsolaritzaren kultur jarduerari berari zein mesede edo kalte egiten dioten hausnartzera gonbidatu nahi ditu bertaratu zirenak Bertsolaritzaren kultur jarduerari zein mesede egiten dioten ez dakit, eta kalterik bai? Bertan batutako 9.000 entzuleek, […]