Kategoriak
hurrengo geltokia literatura

Literatura eta futbola

Gaur sentsazio arraroa daukat. Literaturzalea naiz, baina jabetzen ari naiz sariketen arabera gorabehera gehiegi dituela fikzioan oinarritzen den kultura, edo arteak. Literatura, euskarazkoa bereziki, apala da, intimoa, norberak bere bakardadean bultzatzeko modukoa. Ez da masa akontezimendua, ez du izan beharrik gainera… baina hara non, zozketaren bonbotik zenbaki bat, titulu bat ateratzen dute, loteria nazionala bailitzan, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi software librea teknologia berriak

Pragatik bueltan #eumozcamp09 itzel baten ostean

Mozillaren Europako bilkuratik etorri berria naiz. Garatzaile, lokalizatzaile, garapen eta marketing arduradun, kolaboratzaile eta beste askok bat egin dugu asteburu batez Txekiar errepublikako hiriburuan. Mozilla Camp 09. Asko ikasi, gauza interesgarriak ezagutu, eztabaidatu eta ekimen berriak proposatu ostean, orain nork bere komunitatean jarraitu beharko du lanean. Nik neuk hainbat gogoeta dakartzat handik, eta apurka apurka […]

Kategoriak
18/98+ hurrengo geltokia teknologia berriak

zenbat da asko euskaraz?

Gaur, batetik eta bestetik euskarazko hiru webgune -nire ustez garrantzitsu- ezberdinen bisita datuak jaso ditugu. Kazeta.info agerkari digitalak albiste bat egin du goizean horren inguruan. Twitter saretxoan horretaz mintzatu garenean, Sustatuko datuak erakutsi dizkigute -berez publikoak dira- mezu batean. Eguerdian edo Berria.info guneak Zinemaldi sasoian izan duen hazkundearen berri izan dugu. Eta nire kezka, ondo […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Trena gelditzeko zuhaitzetan eskegita

Goierrin -Itsasondoko baso baten- zuhaitz gainera igo eta bertan ematen dituzte egunak eta gauak Abiadura Handiko Trenaren kontrako ekintzaile batzuk. Goierrin, telebistak eman du albistea, AHTaren kontrako komunikatua oso osorik eta irudiekin eskainiz. Goierrin, hainbat herritan galdeketak egin eta herritarrek trenaren kontrako jarrera argia azladu dute. Goierrin, zuhaitz gainetik esango diote orain ezetz basoak, azkar, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Udazkenean murgilduta

Eroriko dira hostoak, paisaia berriak parez pare. Ikasturteak normaltasunean murgilduta. Telebistak eta ikusleak futbol ligak zelan ordaindu pentsatzen. Ziklo politiko berria hasi nahi dute batzuek eta egurra zelan eta non banatu petsatzen besteak. Udako eztabaida bukatu du ETAk eta udagoienean besteek zer egingo/esango begira. Ikurriña batekin estali du burua alderdi jeltzaleak, eta Ibarretxe urrutitik mintzo […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Kanpainak eta kanpainak

Sarean egiten diren kanpainei so ematen ditugu orain egunaren zenbait tarte. Iragarkiak, kanpainak, mezuak jaso eta irensten ditugu. Gustatu ezkero gainera, lagunei ere igortzen edo aholkatzen dizkiegu. Nolabait sinpatiko zaiguna hedatzen laguntzen dugu. Modu biralean. Eta hartzaileak, kontsumitzaile, edo sikiera partehartzaile izan gaitezkenez, zenbakiak baino gehiago bilakatzen gara horrelakoetan. Nork zer zelan sortu ere interesgarri […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

irratia.com nickdutnik telebista saioan

zer da podcast bat? galdetzen dizu telebista aurkezleak, eta wikipediako definizioari adibide pratikoa jartzen dio gero. irratia.com bota dute telebistatik. Elkarrizketa eta zuzeneko irudiak. Nickdutnik euskarazko telebistan lehenengo Interneti buruzko saioa da, eta gugana ere jo dute. Asko gustatu zaigu erreportaia-elkarrizketatua. Mila esker Sara, Garazi, Arantza eta Ruben!

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

gaztetxeen marketing estrategiak

fotokopietatik sare sozialetara Sare sozialen garaia bizi dugu, Internet esatea gitxi da. Irudi animatuak, logotipoak, bideoak, musika uztartzen dira gure eguneroko konexioetan. Mezuak bidali, jaso eta errepikatzen ditugu. Agenda bete deialdi ditugu, eta sarritan zeinera joan ez dakigula aritzen gara. Gaztetxeetan, zuri beltzeko fotokopiekin jokatu izan da sarritan. Baina ari da aldatzen hori ere. Ikasi […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi

webtv

ez da besterik entzuten aspaldion. telebistaren aurrean ordu gitxi pasatakoa naiz. txikitan bezala geroagokoetan. ez naiz inoiz oso ikusentzunezkoa izan. aitor dut hori aurretik. prentsa ta irratia maite izan ditut beti gehiago, sortzeko zein jasortzeko. kontsumitu esaten da? kontua da baina, aspaldion sarean bideo irudiak ari direla etengabe nagusitzen. Internet kontsumo azkarra. eta irudiak lilura […]

Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

checkpoint rock irratia zuzenean Donostiatik

Ikusten duzun hau, irratia.com emankizunean egin asmo dugun froga berri bat da. Urrats bat ikusentzunezkoen alorrean. Irratia eta webtv-a uztartuko duen esperimentu digitala. Fermin Muguruzak Checkpoint rock film dokumentala aurkeztuko du. Bertan izango dira palestinarrak, filmeko errealizadore ezagun Javier Corcuera eta beste. Guk emankizuna bertatik egingo dugu zuzenean, baina gainera bideo formatuan eskainiko dugu. Zuzenean […]