Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

are you reggae?

Prest zaudete? Revolutionary brothers dira, Donostiako bi anai. Abesten King Konsul, Zarautzen bizi den munduko reggae abeslari eibartar jatorrena. Talde bikaina osatzen dute. Eta hemendik eta hara ari dira etengabe. Musika, diskoak, erremixak, kantuak…. eta sekulako giroa sortzen. Aspalditik ezagutzen dugu elkar. Musika, irratia, konexioek ezagutarazi gaituzte. Harreman izan dugu. Baina uda honetan elkarrekin egoteko, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Zuretzako hitz ederrak

Batzuetan, hemen be, berba polit bat esatea da gauzarik zailena. Zelan asmatu, zelan adierazi… Eta orduan, pentsakor, ezer bururatu ez, eta burua asmoz beterik. Orduan lagunen kantak hartu, eta kantuan hasten zara ia ia…. zer esango konturatu barik. Berbarik politenak, kantu bilakatuta. Kanta eder bat, Peiremans taldearena. Irudiak Bonberenea gaztetxean grabatuak. Suffle oparian bilduak.

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

Delorean musika eta musikari atseginak

Asteon Delorean taldeko Ekhi Lopetegi elkarrizketatu dugu irratia.com saioan. DLRN taldea gustukoa dut, Mikel Elortzarekin Donostiako Bilintxen lehen diskoa erosi nuenetik -Mikelek oparitu zidan, han bertan- B-core disketxeak plazaratutakoa. Gerora, lan guztiak eta taldearen bilakaera jarraitu dut. In to Plateau bikaina iruditu zitzaidan, eta handik honako dantzagarritasunak, areagotu egin du nire zaletasuna. Zuzenean ere maiz […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi musika teknologia berriak

Bi hitz

Letrak dantzan jartzeko asmoagaz asmatu genuen hitz joko hau. Iazko Literaturia ekitaldietan, letrak eta musika elektronikoa uztartzearren, mezu laburrek osatutako giroa sortu gura izan genuen gaztetxean. Dantzan aritu ginen, bideoak ikusten, japonieraz errezitatzen batzuk, twitter bidezko mezuak pantailan ikusten, Gasteiztik bialdutako bidoekin dantzan gaztetxean… denetarik. Aurten pausu bat gehiago. Musikari zuzeneko bideo irudiak gehituko dizkiogu, […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus musika

zaindu maite duzuen hori

Iritzi helduak, uste haundikoak, Gure herriaz. Goiz eta arrats berriketan Gure herriaz. Ez dago irratia piztu beharrik, telebistan ikusi edo egunkarietan irakurri barik be, dagoneeko badakizu zertan ari zaizkigun, gizon jakintsuak. Gu hau eta bestea. Zertan ari garen, zertan dihardugun… dena harrapatu dute, dena da garrantzitsua, dena muntaia, sarea. Errealeko futbolaria, unibertsitateko irakaslea den artista […]

Kategoriak
literatura musika

Prest! aldizkariko 100. zenbakian

Ruper Ordorika: “Nolabaiteko beharra sentitu behar da, kantuak sortzeko” patxi gaztelumendi | Prest! aldizkaria 100. zenbakia Aspaldian, oso aspaldian hurbildu zen Ruper Ordorika Deustu aldera. Filosofia ikasketa egin behar zituen unibertsitatean, eta bizi be San Inazio eta Deustun bizi izan zen. Aspaldian, Deustun bertan sortu zuten Pott literatur aldizkaria eta banda Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, […]

Kategoriak
musika

deabruak teilatuetan eta colemans+ zuzenean

Kontzertu bikaina izango dugu asteon Bilboko kafe antzokian. Gustuko bi talde, lagun atseginak denak. Azkena eta abiapuntua egun berean. Deabruak Teilatuetan 1973 diskoaren bira agurtzen, Colemans+ berriz hasi baino ez, eta ematen du gogotsu daudela maizago joteko. COLEMANS+ PEIREMANS+ playing “Send flowers” from Unai Hot on Vimeo. Colemans+ Peiremans sortu zuten aspaldi Imanol eta Gorkak. […]

Kategoriak
musika

Japonen ere GOSE dira

6053 in japan Jateko modukoa dago beraien hirugarren disko gorria. Baltza lehenengo, zuria gero… eta gorria atara zaie azkena. Ardoa izan zitekeen, baina musika da. Jangarria hau. Eta esportatzeko modukoa. Innobasque bezalakoek, hobe lukete beraien korbatak eta berbajarioa eten, eta berrikuntza zer den, zuzenekoetan dastatzea. Mikel Clemente errealizadoreak, Japoneko kontzertuekin bideo interesgarri hau egin du. […]

Kategoriak
literatura musika

bide ertzean bazterretik egindako kronika

Bazterretik idazten ari natzaizue. Bide Ertzean taldearen kontzertu bat ezohiko egun eta orduetan entzutearen ondorioz. Aretoko bazter batetik entzundako kantu elektrikoen gainean zeozer esateko gogoz. Bazterreko musika egiten dutenen alde, erdiguneak erakartzen ez gaituelako. Izarrak, top zerrendak, esemese bidez deskartatu daitezkeen kantuak eta aparra maite ez dutenen bazter horretatik. Kantuen berbei harreta jarri eta ezkerreko […]

Kategoriak
musika

Do the reggae

hiztegia Sare sozialak ikasteko be balio dute. Lagunen esanei so, beti ikasten da zeozer, neuk bai behinik behin. Badut Zarautzen lagun bat, reggaezale amorratu izateaz gain, sukaldari ona be ba omen dena, abesten aritzen da 12 Tribu taldearekin, eta Revolutionary Brothers anai iraultzaileekin ere reggae sound system sesioak egiten ditu. Esan dizuet, laguntzat dut facebook […]