#Egunkaria libre saio berezia irratia.com emankizunean
02008, Otsaila 20 nork: iPtx
2008ko otsailaren 20an, bost urte atzera.
Guk ere, irratia.com emankizunean zeozer berezia egin gura genuen. Egin gura eta egin. Andoain, Bartzelona eta Bilbo lotu ditugu irrati bidez, eta gure uhinak zabaldu eta gure irratsaioa mundura zabaldu dugu.

Emankizu berezia izan da. Andoaingo ekitaldiari buruz berba egin digu Juan Luis Zabala Pipi kazetari eta idazleak; Bartzelonako ekitaldiak eta elkartasuna izan ditu hizpide Jon Elordik, eta Bizkaian antolatu direnei buruz berba egin digu Gotzon Hermosillak.
Sarean Egunkariaren aldeko elkartasunak izan duen oihartzunaz be mintzatu gara.
Kauta, Conxita, Ruper Ordorika, Hertzainak… izan ditugu entzuteko. Kantu hautatuak. Horretan ere fin ibili da Ibon gure teknikari eta argazkilaria.
107. saioa entzun gura baduzu:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
atalak agit/prop, teknologia berriak | eTiketaK: andoain, bartzelona, bilbo, egunkaria, eh, euskalherria, irratia, irratiacom, libre, ruper, zaindumaiteduzunhori
Copyleft © 2013 | gaztelumendi.org software librearekin garatua