Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

El Drogas

Hunkituta. Dokumentala ikustean, eta are gehiago bukatzean. Rockumentala. Txantrea, Barricada, rocka eta beste borroka batzuk. Lekukotasunak, memoria,kantuak eta bizitza. Adiskideak, maitasuna, heriotzak eta haserreak. Bizitza, rocka. Kontatzeko modua. Hunkigarria egin zait bart El Drogas dokumentala ikustea. Beti atsegin izan ditut Enrike Villarreal El Drogas eta bere hainbat proiektu musikal. Barricada zalea izan naiz beti. Amaiera […]

Kategoriak
agit/prop musika

New Orleanseko doinuak Nafarroan

Nafarroa berezia da. Ez dago esan beharrik. Punk mugimendua sortu zenean, Tijuana in Blue beste banda guztietatik ezberdina zen. Heavy banda kañeroena izan zen Txantrean sortutako Barricada, eta barrikadaren alde berean jarri ziren heavyak eta punkiak. Urte batzuk beranduagoa Mexikoko doinuak kantatzeari ekin zioten Huajaloteek, euskaraz Napartheid eta Intsumisioaren doinuak egin zituzten. Bizardunak taldearekin irish […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura

Edizioa etzi

Topaketa interesgarriak Katakrak liburudendan narratiba eta saiakera eta edizioari buruz Hamabost egunen buruan bi aldiz joan naiz Iruñeko Katakrak liburudendara. Solasaldi interegarriak suertatu dira narratiba eta saiakerari buruzkoak. Katakrak argitaletxe ere baden ezkero, arretaz ari dira so egiten literatura eta pentsamenduaren inguruan gurean egosten dena. GARA egunkarirako kronika pare bat egin ditut ia zuzenean liburudendatik […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Beltza naiz eta harro nago!

Atlantiko beltza Iruñean. Musika, beltzak, erresistentzia eta beste gauza askoz gehiago @katakrak54 #AtlantikoBELTZA https://t.co/UjLUPBdLQ8 pic.twitter.com/dpiE6OhBnx — gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) December 22, 2015 Angela Davis Bilbon. Angela Davis Euskal Herrian, otsailaren 4tik 8ra https://t.co/Rx5JeRPqZz pic.twitter.com/IAh95JXHow — Topatu (@topatu_eus) January 27, 2016 Zebrabidea beltzez marraztu dugu gaurkoan, komunikazioa soinu artean, formazioa, aktibismoa, eztabaida eta feminismoa. Iruñeko Atlantiko beltza […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Gora!

Pentsatze hutsarekin…. Bereziak izango dira Euskal Herriko jairik onenak. Une gutxi batzuk falta dira txupinazorako, eta guztiak eztanda egingo du. Aldaketaren Nafarroan, hiriburu historikoan…. Iruñea eta jaia, zuri gorriz. Etengabe. Gora Iruñea! Egitarau indartsua peñek eta herri mugimenduek ere antolatu dutena. Aurkezteko moduan ere nabari da egiten ari diren jauzia ze tamainakoa den. *Hiruzpalau gune […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura

Zazpi galdera subjetibitate iraultzailearen gainean

Elkarrizketa Hedoi Etxarte liburu saltzaile, idazle eta adiskideari Elkarrizketa prestatzen ari gara @hedoi_etxarte eta biok #subjetibitateIraultzailea literatura eta sorkuntzaz — gaztelumendi ||*|| (@iPtx) November 19, 2013   Michael Hardt elkarrizketatu berri duzu ARGIA aldizkarirako, zelan joan zen La Hormiga Atomica liburudendak antolatutako solasaldia eta osteko elkarrizketa? Eguerditik egon ginen Michael Hardt-ekin. Berandu iritsi ginen batzuk […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Enric Duran ekintzailearekin berbetan

Iruñean gosaldu, egunkaria irakurri eta alde zaharretik mugitzea, dena bat. Karriketatik oinez, lagun bat, ezagun hori, norako, harako. Eta Eguzki irratiaren estudio berrietara. Zuzenean ari da Fertxu Izquierdo, Pasealeku bere magazine interesgarrian. Eguzki irratiak gogotsu ekin dio denboraldi berriari, eta goizeko apustua da magazinea. Ordu beteko Iruñerriko edukiak eskaini ostean Hala Bedi irratiaren Suelta la […]

Kategoriak
agit/prop musika

San Ferminetan oroimena ez da galtzen, kantatu egiten da

Gu ere Iruñean izan gara, Euskal Herriko jairik handienean, mundua zapi gorri baten azpian kabitzen den hiriburuan. Eta bertatik baino hobeto jarraitu daitezke jaiak gaur egun Interneten. Saretik. Zezenak, arropa zuria, edana, karrikak, ikurriñak, Iruñea jai handi bat da. Sanferminak gure herriaren lekuko dira. Historia egiten dute, egin dute, egingo dute oraindik… lehen bezala orain. […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi info 7 musika

euskal pop gizarteaz

Josu Larrinaga musikazale moduan ezagutu nuen, soziologoa da, irakasle unibertsitatean, erdi familiakoa dudala ohartu nintzen gero eta batez be kontzertuetan egiten dut berarekin topo. Proposatu zidan udako ikastaro batean zebilela burubelarri eta ea zeozertan laguntzerik neukanez. Baietz, gaia jakin ostean. Euskal pop musika, euskal pop gizartearen isla? galderari erantzun asmo diogu, soziologiatik. Ikasiko dugu musika […]