gaztelumendi.eus

larrabetzu euskal herria | agit prop 2.0 | kultura | natura | Adierazpen askatasuna!

gaztelumendi.eus
Menu
hurrengo geltokia, i+g, ikusi eta ikasi, literatura, musika, teknologia berriak

Transmedia eta narratiba digital berrien munduan murgiltzen Bartzelonan

Transmedia literacy nazioarteko mintegira hurbildu gara Euskal Herritik. Mundu osoko esperientziak, ikerlariak eta sortzaileak topatu ditugu Bartzelonan. Furgonetan egin dugu bidaia Galder eta biok, eta Transbideak ikerketa taldeko kideekin elkartu…

irakurtzen jarraitu
2013-12-10
agit/prop, gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, teknologia berriak

Euskaraz bizi nahi dugunon eremua da sarea

Kanpoan nengoela, ezagutzen ez dudan kazetari batek elkarrizketa bat egiteko galdetu zidan. HABEko ikasleentzako zela gogoratzen dut. Badakit zenbat kostatzen den, eta ez diot inoiz inori elkarrizketa egiterik ukatu; eta…

irakurtzen jarraitu
2014-01-16
hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, literatura

Lorea Gernika Deustun

Lorea Gernika aurkeztu berritan, Lapikoa izeneko narrazioa irakurri eta deustuarri kontatu beharra izan nuen. Hauteskundeetako pasartea Bilboko Uriola atarian argitaratu genuen, kanpainako azken astean.   Uriola.eus 'Lorea Gernika, andrazko bat'…

irakurtzen jarraitu
2015-06-03
agit/prop, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, literatura

Edizioa etzi

Topaketa interesgarriak Katakrak liburudendan narratiba eta saiakera eta edizioari buruz Hamabost egunen buruan bi aldiz joan naiz Iruñeko Katakrak liburudendara. Solasaldi interegarriak suertatu dira narratiba eta saiakerari buruzkoak. Katakrak argitaletxe…

irakurtzen jarraitu
2017-05-17
  • hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  musika

    are you reggae?

    Prest zaudete?

    Revolutionary brothers dira, Donostiako bi anai. Abesten King Konsul, Zarautzen bizi den munduko reggae abeslari eibartar jatorrena. Talde bikaina osatzen dute. Eta hemendik eta hara ari dira etengabe. Musika, diskoak, erremixak, kantuak…. eta sekulako giroa sortzen.
    Aspalditik ezagutzen dugu elkar. Musika, irratia, konexioek ezagutarazi gaituzte. Harreman izan dugu. Baina uda honetan elkarrekin egoteko, berba egiteko, dantzatzeko, kantatzeko aukera izanik… ahaztezina egiten zait Gazte Eguneko gaua. Eguzkia atera arte aritu ziren musika jartzaile eta kantari. Eta gau bero ahaztezina izan genuen Larrabetzun.
    Revolutionary brothers + konsul + yanu
    Eta uda honetako soinu banda bilakatu dira niretzat. Eta jarraitzen ditut saretik, eta ikusten ditut bideoak…. eta reggae musikan murgiltzeko beta eskaintzen didate. Une oro.
    Prest al zaude, bidaia honetan murgiltzeko? are you reggae?

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Eskoletako jantokien ikasgaia

    2014-06-17

    Aldaketa klimatikoa, elikadura eta pandemiak

    2020-12-29

    Lorea Gernika Deustun

    2015-06-03
  • agit/prop

    zergatik adierazi?

    Adieraztea eskubide delako.
    Sortzea naturala dugulako.
    Irudikatu nahi dugulako.
    Eskubidea dagokigulako.
    Gu geu garela esateko.
    Bagoaz, bagabiz, bagara…..

    Kalean, eskubideak aldarrikatzea bidezkoa delako.

    Inposaketaren aurrean, gure mezua areagotu beharra dagoelako.

    Koloreak estali ezin direlako.
    Aniztasunak aberasten gaituelako.
    adierazi EH!

    Asko garelako. Esateko asko dugulako. Egiteko gehiago.

    Adierazi, sarean, kalean. Larunbatean. Edozein egunetan.

    Sarean ekimen partehartzaile bat abiatu da: adierazi.euskalherrian.info
    Adierazi invaders joko eta guzti.
    Parte hartu, ekin, sortu, esan, adierazi!

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    barkatu, ama

    2014-04-08

    euskal blogen aldeko manifestua – blogosfera.eus –

    2017-04-05

    #bidegorritik abiatu gara

    2015-09-17
  • agit/prop,  ikusi eta ikasi

    ikasturte interesgarria abian

    Maila askotan.
    Iaz Altsasuko adierazpenak, gauzak bere bidean kokatzen hasteko abiapuntua jarri zuen. Ulertu zuenak, ulertu bide zuen. Eta gauzak aldatzen hasi ziren. Eztabaida pizten.
    Gerora, adierazpen berriak. Altsasutik Bruselara.
    Hegoafrikako mundialetik ere berri asko heldu zaizkigu aurten. Espainolen nagusitasunak, inperioaren mezua hedatu da. Eta nabaritu da gurean. Hegoafrikak gehiago ere eman digu, ordea.
    Beste olatu bat da ordea, orain hasten dena. Hasi dena jadanik. Kontua ez da ETAk zer esan duen, baizik eta ETAk zergatik adierazi duen domekakoa.
    Jakitera eman du, aspalditik martxan dena. Apurka apurka eman du ezagutzera egoera berri honi buruzko bere jarrera, baina oraindik, murgiltzenago beharko du ETAk ere egoera berriaren baitan.
    Ikasturteak baina, agente gehiago behar ditu. Irakasleak ez ezik, ikasleak ere aktibatu beharko ditu. Eta sukaldariak. Eta ofizinistak. Txoferrak eta garbitzaileak. Eta horretan dugu, nik uste ikasgairik gogorrena.
    Hasi da kurtso berria
    Ikasturtea hasi da, eta ez luke opor osteko strees edo krisirik egon behar. Hori utzi dezagun politikari profesionalentzat, tokiz kanpo harrapatu dituelako egoerak.
    Kurtsoan, zer ikasi ugari izango dugu. Baina orain arteko irakaspenek ere balioko digute, guztiek. Argel, Lizarra, Loiola, Oslo, Zurich, denak dira baliagarri. Karrantzatik, Otsagiraino… badugu geografia lekzio ederrik. Aturritik Ebroraino ere bai. Pirineoen esangura erakutsi behar diegu orain, errektoreei.

    • Eskolarako ere, testuliburu onak behar ditugu. Idatziak, koadernoak, kaierak, estiloa. Aditzak eta ekintzak.
    • Ez zaigu faltako irakasle handi ustekorik –hizkuntza kontuetan adibidez– edo Etika leziorik -interesgarria BBC telebista kateak ETAren izendapenei buruz idatzitakoak .
    • Gurean zein nazioartean garrantzitsua denak, zelan hartu dezake garrantzia gutxiago ondoko estatuetan? Ulergaitza erromatar hauen jarrera.
    • Baina guztiak izango dira beharrezkoak.

    Ikasturte hasieraren jarraipena egiten, lan bikaina Zuzeu agerkari digitaleko erredakzioa egiten ari dena, biba zuek!

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Herri bat

    2014-05-03

    pop pilulak

    2013-11-18

    Gora!

    2015-07-04
  • gaztelumendi.eus

    Osteguna

    Kosta egin zait ohetik altxatzea.
    Gehiegi kostatzen zaigulako abuztuan oheratzea. Beti berandu, beti beste bat beste bat… espuela publica vasca maite dugulako.
    Aurrera doan herria gara, eta egunsentiak maite ditugu. Jaiak eta elkarrizketak, txoznetako altabozak, oinetako bustiak, samatik eskegita daramagun zapia, ozen eta apal entzuten diren ahotsa, belarrira esandakoak…
    Herriko jaien ostean, etorri dira kapitalekoak, itzelak, eta astelehena oste eguna.
    Baina gaur hasten dira herrian Eleizaldekoak ere… eta, eta…. eutsi egin behar erronkari.
    gora aste nagusia!
    Aste Nagusia handia da gero! nagusiek, jauntxoek nahi baino gehiago gainera. Handi dira konpartsak ere, eta bikain demostratu dute.
    Itzel pasatu dugu, egunez eta gauez, goiz eta arratsaldez, hemen eta han.
    Biba zuek! Bilboko konpartsetako kideok. Gora Kaskagorri eta Txori Barrote, inoiz baino gehiago ikusi zaituztegulako jaietan.
    Marijaia agurtu, eta Akermarirekin lokartuko gara gaur, eta bihar…. barriro osteguna.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Bizitza txakurra

    2021-01-02

    Larrabetzuko historia

    2017-01-16

    Etxahun Lekue: Txapelak poz itzela eman dit, 
heldutako mezu guztiek be bai

    2017-01-11
  • larrabetzutik

    jaietan zer?

    Abuztua, oporrak, errepidea, hondartzak, kalea, giroa…. eta herriko jaiak.
    Abuztuaren erdialdean, ospatzen dira gurean jaiak. Hirulau egun, bete beteak.
    Aurten be, atejoka dauz, gaur gaueko afariagaz sartuko garelako jai giroan, bihar txupinazoa eta odolostejana tabernetan, etzi Andramari eguna, eta umeena astelehena. Egunero 24 orduz kanpoan egoteko aitzakia mordoa.
    larrabetzu jaietan
    Nork bere herriko jaiak izaten ditu kuttunen, baina… gurean badira herriko jaiekin be, amorratzen jartzen diren adin guztietako karka batzuk.
    Pozik bizitzeko dira jaiak, urtekoak batzeko, ondo pasatzeko… aldarrikatzeko eta kantu egiteko, lagun artean jan edanak egin, eta dantza egiteko…
    Larrabetzuko jaiek, bloga ere badute aurten. larrabetzu.org/jaiak

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    korrika Euskal Herri osoan

    2013-03-23

    Erabakia

    2014-06-10

    Hori Bai 50 urte lotu barik

    2015-04-14
  • agit/prop,  hurrengo geltokia

    Brian Currin

    Argiako kazetari Lander Arbelaitz Hegoafrikan izan da, mundialaren kari.
    Han, futbolaz landa badela gauza gehiago erakutsi digu. Eta ARGIA aldizkarian argitaratu ditu zenbait elkarrizketa interesgarri.

    Besteak beste, Brian Currinen bulegoan azaldu zen. Eta Hegoafrikari buruz bezala Euskal Herriari buruz berbetan jarri zen berarekin.
    Eta irudiok jarri dizkigu orain aukeran.

    Arretaz jarraitu ditut orain arte Brian Currinek Euskal Herrian zein Madrilen eman dituen hitzaldiak. Internetetik eta bideo streamming bidez. Egin dizkioten elkarrizketak, prentsan agertutakoak eta ondo gogoan dut Iñaki Sotok GARA egunkarian egin zion elkarrizketa berezia.
    Gero Bruselako adierazpena heldu zen, eta geroztik beste giro bat somatzen da gurean.
    Arretaz ari naiz jarraitzen aspaldiko guztia. Sarritan ozen ez mintzatu arren, gauzak gertatzen jarraitzen dute. Gertaerak ez dira maiz albiste, eta albiste ezare atzean egon daiteke gertaerarik handiena. Eta hori guztia gauzatzen ari da da, apurka apurka.
    Gauza berriak datoz, ekimen ezberdinak… Currinek badaki hori guztia, eta horregatik du horrenbesteko konfiantza hemen gertatzen ari denaz. Eta guk ere izan dezakegu berak esaten duenarengan.
    Beraz, bere berbak adi eta patxadaz jarraitu beharrekoak dira, dudarik gabe.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Protesta kantak

    2015-10-28

    Euskaraz bizi nahi dugunon eremua da sarea

    2014-01-16

    irakurtzeko gogoa

    2013-02-20
  • gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi

    Zuk ere parte hartu dezakezu

    Kanaldudek klip klap lehiaketa herritarra antolatu du.

    kanaldude.org
    Lehiaketa interesgarria. Euskarazko telebista zer den, euskarazko fikzioa, ikusentzunezkoak…
    Klip klaP

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    korrika Euskal Herri osoan

    2013-03-23

    Udan ez dago etenik

    2014-07-21

    Euskal kulturgintza Bilbon

    2022-02-18
  • hurrengo geltokia

    Zuretzako hitz ederrak

    Batzuetan, hemen be, berba polit bat esatea da gauzarik zailena.
    Zelan asmatu, zelan adierazi…
    Eta orduan, pentsakor, ezer bururatu ez, eta burua asmoz beterik.
    Orduan lagunen kantak hartu, eta kantuan hasten zara ia ia…. zer esango konturatu barik.

    Berbarik politenak, kantu bilakatuta.
    Kanta eder bat, Peiremans taldearena.
    Irudiak Bonberenea gaztetxean grabatuak. Suffle oparian bilduak.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Hala Bedi komunikazio libre eta alternatiboa

    2017-06-01

    Basque to the future

    2015-10-21

    barkatu, ama

    2014-04-08
  • gaztelumendi.eus

    itxuraldatzen

    Sasoi berriak datoz. Koloretsuagoak. Kalera ateratzekoak.

    Identitate digitala astintzeko unea heldu ote da?
    aldatzen ikasten ez dago beste biderik
    Beti frogatzen, beti ikasten, beti aldatzen… aldaketa konstantea delako besteak beste sarearen logika ere.

    Horrelakoetan, norbera gogotsu egoten da, aldaketok gauzatzeko, eragiteko… baina lagunen iritzia be eskertzen da. Komunikazioa, eta Interneten areago, bat baino gehiagoaren kontua da eta. Blogak be, elkarrizketan oinarritzen direla uste duenetakoa naiz ni.

    Eta kontua ez da soilik zer idatzi, zer esan… zelan egin be garrantzitsua da. Eta horretan diseinuak, irudiak, asko lagundu dezake. Esan nahi duzun horren lagun be badelako. Hori pentsatzen duenetakoa naiz ni behintzat.

    web design / zertaz ari gara?

    • tipografiak
    • koloreak
    • diseinua
    • ikusgarritasuna
    • edukien arkitektura
    • irakurterreztasuna
    • itxura
    • esangura….
    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Eguneratzen

    2013-02-09

    Doctor Deseo Radio 3 irratiaren kontzertuetan, GARA egunkarian edo sarean | narratiba berriak

    2016-05-31

    [ leihotik mundura ] 20:20

    2020-04-15
  • agit/prop,  gaztelumendi.eus

    gaur greba orokorra

    Kapitalismoa, krisia, egoera sozioekonomikoa, lan baldintzak, ezegonkortasuna….
    #grebaorokorra
    Aldaketa, hobekuntzak, langileon baldintzak, etorkizuna, ibilbidea.

    Asko dira arrazoiak, gehiago izan daiteke, baina gaur mobilizaziorako nahikoak ditugu. Grebari buruzko informazioa zabaldu gura baduzu:

    • greba.euskalherrian.info
    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    New Orleanseko doinuak Nafarroan

    2017-06-08

    Aritmetika arazoak?

    2017-01-31

    Gazte eguna Larrabetzun

    2012-07-25
 Bidalketa zaharragoak
Bidalketa Berrienak 

gaztelumendi.eus

Mugaldeko taberna | 97 irratia

etiketa lainoa

bartzelona basque bertsoak bideoa bilbo bloga blogak egunkaria eh elkartasuna errefuxiatuak errepresioa etorkizuna eu euskal herria euskara euskaraz gara gaztelumendi gaztetxea gernika herria hizkuntza hori bai independentzia info7 Internet irratia irratiacom katalunia kultura larrabetzu libre literatura musika notimeforlove poesia politika sarea sare sozialak susa telebista twitter wordpress zinema
gaztelumendi.eus | copyleft | eduki libreak
Ashe itxura WP Royal -ren eskutik.