Skip to content
ira 20 / iPtx

Tumatxa hi!

Elhuyar hiztegiaEarra hizkuntzak jakitea! bota digu Alkainek. Eta joan gara megadendara, eta han, aurre aurrean, apala bete hiztegi. Mordoa. A lot. Hartu duzu bat, eta boltsikoan sartuta eroan. Boltsikoan eskua sartu, 20 euro baino gehiago atara… eta etxera poz pozik. Happy!

Asteon hasi naiz ingelesarekin berriro, Larrabetzuko Ikasgela akademian. Atariko froga pasatu edo, eta goiko mailan jarri naute -bi maila baino ez dagoz eta!-. Gaur hiztegi barriagaz pozik joango naz ariketak egitera.

Ea laster, ea ingelesezko blog bat be egiteko astia hartu eta aurrera ataratzeko gai naizen. About Larrabetzu, Basque Country, our music, literature and other subjets.

Spota ere
, elegantea egin dute. Flash lotura bat da. Norbaitek EuskalTubera igo duenez, hona ekarri dut.

3 Comments

leave a comment
  1. Benito / ira 20 2007

    Ez da Euskaltube, baina hamen dekozu: http://www.youtube.com/watch?v=JuRv1DqLzng

  2. haritz / ira 20 2007

    Kaixo Patxi!
    Elhuyarrek duela astebete inguru igo zuen Euskaltubera!

    WordPressen erabiltzeko kode enboratua hau da.

    (gero ezabatu)

Trackbacks and Pingbacks

  1. Enbotatua: Bideoak zure webgune edo blogean txertatzeko : bloga
Leave a Comment