gaztesarea.net aurrera
Astearteroko mikrosaiora gaztesarea.net ekarri dut asteon, Madrileko Audientzia Nazionalera joan diren une berean gainera.
Teknologia berriak, Internet hartzen ditugu hizpide. Eta hara non, Madrilerako bidea egin behar izan dute gazteen atari honetako arduradunek, zer eta Kaskagorri konpartsaren webgunea zerbitzarian ostatu hartuta izateagatik.
Eta argazki hauek, delitu dira nonbait. Bilboko gazteak dira denak, kartzelan daudenak, Kaskagorri konpartsako kide izandakoak Bilboko aste nagusietan.
Eta webgunea euskaltelen izango balute? Ardanza deklaratzera?
Irrati kolaborazioa entzuteko:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Gaztesarearen afera Interneten. 
Zabaldu.com
sustatu.com
Berria.info
Gara.net
Gaztesarea.net
Ukberri.net
Eta sarean nenbilela, argazki muntaia hau topatu. Muntaia salatzeko balio beza. Irudimena galdu ez dugun seinale.






Amets gaizto bat izango da…esnatzean aurreko asteetan atxilotutako euskal herritarrak kaletik ikusi ahal izango doguz, gaztesarea.net eta kaskagorrin asuntoa ere amets gaizto horren parte da…
Gertatzen ari dena ezin da egia izan ! Zoratzekoa benetan!
(zorionak ptx webguneangatik ta gorantziak madriletik!)
Rebeldemuleko foroan ere bada zerbait…
Bideotxo bat ere egin du baten batek:
Ondo izan
Jakiteko nor den salaketa jarri duena begiratu macrojuicio.com
Bertan “ETA en internet” atalean dio nahiz eta bestelako bideoak jartzen diren disimulatzeko, ETAk eta bere inguruak baduela bideoen zabalpenerako bitarteko bat… eta hemen dator honena, horren izena http://www.youtube.com dela dio!!! ikaragarria!
Esaten du Askatasunaren weba blogari.net dela, nahiz eta webaren eta antolakundearen izenek bat egiten ez dutenez zaila den hori antzematea… ikaragarria…
eta horrelako beste mila perla