irratia.com gogotsu abiatu dugu 2.3 bertsioan

irratia.comUdazkena, euria hiriburuan. Estudiotik Bilboko zeru grisa ikusten da. Jimmy Arrabiten sintonia hasten da, eta teknikariek argi gorria pizten digute. Gure txanda da, Jabi eta biok prest gaude, nork bere ordenadorea parez pare duela. Argi gorriak, saioa hasi behar dugula diosku, eta musika, hitzak, elkarrizketak, loturak, pantailak, twitter, linkak…. hasi dugu urteroko martxa. Hasi dugu denboraldi berri bat Bilbo Hiria irratiko (FM 96.0) estudioetatik.

Eta Interneten, podcast moduan zein Euskal Herriko beste irrati askotan ere errepikatuko dira gure saioak. Hala Bedi irratian, Eguzki irratian, Info7 irratian, Uhinak irratian, eta beste batzutan.

irratia.com 2.3 / basque digital radio

[audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom071010.mp3]

Gaur, saioa bukatzean, teknikariak eta hirurok keinu baikor bat egin diogu elkarri. Ondo atera zaigulakoan gaude, eta entzungai duzue. Zuen iritziaren zain gaude.

One thought on “irratia.com gogotsu abiatu dugu 2.3 bertsioan

  1. Kaixo Lagunok:
    Lagun bat gomendatu diot skype instalatzea Messenger moduan erabiltzeko. Nire login da jaimedocal edo jaimedocal@gmail.com .
    Beste gauza bat Noiz hasiko zarete Irratia.com
    Segi horrela eta espero dut euskaltegian ikusiko dugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude