• agit/prop,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi

    gure esku dago #bidea

    Apurka apurka Euskal Herrian ari gara gure bidea marrazten.
    Aurreko baten, Gure esku dago ekimenak… berriz ere asmatu du, jakin du jendearen partehartze zuzen eta zabalarekin gogoa pizten.

    gure esku dago

    Bidea marrazten ari garen honetan…. Eskozia zein Kataluniako adibideak oso egokiak dira.

  • agit/prop,  hurrengo geltokia

    nazio arteko bidea

    Altsasutik abiatu nintzen trenez duela hilabete inguru, han hasi zen nazio arteko bidai hau. Iruñeatik Bartzelonara heldu eta berriz Kataluniako giro independentista dastatzen.

    Katalunia bizi bizi

    Egun batzuk lehenago bisitako Diada historikoa oraindik gogoan, arretaz jarraitzekoa da Kataluniak abiatu duen #viacatalana eta inguruko guztia. Euskaldunontzat hurbil dago Katalunia, Espainiatik askatu nahi duen eremua. Kulturalki, ekonomikoki, teknologikoki beti aurreratua ibili den nazioa. Erreferentzia izan da hainbat arlotan, eta aspalditik so egiten diogu bertan gertatzen den gauza askori.

    #iParlanda

    Irlandarako hegazkina Bartzelonan hartu eta Belfasten (Irlanda iparraldean) kokatuta nago, hemendik munduari begiratzeko tokia hartuta. Etengabe Euskal Herrira egon naizen arren, hemengo prozesua ere zinez interesgarria egiten da. Badira 15 urte bake akordioak abiatu eta IRAk betirako armak isildu zituela…. eta geroztik aurrerapausuak nabari dira, arlo askotan: ekonomikoa, soziala, kulturala, instituzionala eta batez ere bake giroan, Britaniar ejerzitoa eta RUC poliziarik ez da ageri hemengo karriketan, presoak aske dira eta bide propioa garatzen ari dira Irlanda batu eta osorako bidean.

    Hurrengo geltokia: Eskozia

    2014ko irailean autodeterminazio ariketa egingo dute eskoziarrek, eta beraiekin batera asmo bera dute Katalunian ere.
    Eskoziako prozesua gertutik ezagutzea ere badu helburu nazio arteko bidai honek.

    Une historiko honetan, Euskal Herritik arretaz jarraitu behar ditugu Europako beste nazio batzuen bideak eta ibilbideak, guk geuk ere gurea garatu ahal izateko.