Kategoriak
gaztelumendi.eus

etenik ez

jaiak, oporrak, lana, mendia, erreka, hondartza, bidean, errepideak, nekea, gauak, ametsak, ikastaroak, pop, musika, olatuak, nagia, siesta… eta bloga? blogari eragin gurean, zer zelan non nondik zergatik… eta erantzuteko gaitasunik ez. copyleft argazkia GViciano bloga ez da eten, gogoa amaitu ez eta idazten hasteagaz bat, sortzen dira ideia barriak, asmo barrituak, berrikuntza gogoak…

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

EHZ herri bat zuzenean, mila bizipen

Heletatik idazten ari, kanpoan pilotari eta bertsolariak, bi gau, 30 kontzertutik goiti, giro paregabea, gau ederrak, lagun asko, lagun berri gehiago…. Batzutan zaila egiten zaigu azken 14 urte hauetan EHZ festibalean bizitakoa azaltzea. Amets bat da EHZ. Gauzapen pratiko eta militante bat. Euskal Herrian ez da besterik holakorik. Konpromezua, lana, hizkuntza, kultura eta… herri bat […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Idatzi, sortu, ibili, zabaldu… eta erantzun

Pantaila aurreko orduak emankorrak izaten dira. Irakurtzeko, esateko, erantzuteko, ikasteko… edozertarako. Batzutan, isiluneak luze joaten dira. Eta ematen du ez gaudela, ez daukagula zer esan… zer eskaini. Bestetan, eduki arren, gogotsu ibili arren denbora barik ibiltzen gara, eta ezin bota, ezin esan, ezin adierazi. Bestetan gogorik ez agian, edo lotsa, edo begirunea… auskalo. Baina, idazteko […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus info 7 teknologia berriak

gaur eta bihar

Teknologia berriak gaur eta bihar. Bihar Donostian. Gaur munduan. Informatikari euskaldunen bilkura. IEB09 zita bat da, bi urtean behin. Ez du oihartzun berezirik izan blogosferan, harritu nau. Baina badirudi jendetsua izango dela. Ziurrenik informatika fakultateko ikasleek beteko dute aretoa. Ni neu be, joan ez joan batean nago. Joan gura dut, baina lanorduetan da. Eta beti […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus larrabetzutik teknologia berriak

Gure herrian

zer ez den antolatzen. Bertso eskola, gaztetxea, literatur irakurleen kluba, hirugarren adineko gimnasia, txirrindulari frogak, mendi karrera herrikoi bat, afari eta bazkari ugari, jaiak franko… eta aspaldion gazteenak skate gainean dabiltza. Ikasten ari dira, eta lau txirrinka eta egur baten gainean zer egiteko gai diren erakusten digute, kalean bertan. Libre. Ikasi bakarrik ez, herritarrontzat bestelako […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Endikaren gola

Egunotan gogoratu dute. Behin eta berriro ari dira aipatzen, eta ia mende laurden igaro da. Denok gogoratzen dugu Endikaren gol hura. Bartzelonari sartutakoa. Gure ume garaiko jokalaria zen Endika. Gu zapatu domeketan joaten ginen Lezamara, bizikletan. Gure herrian futbol zelairik ez, eta herriko taldeak han jokatu ohi zuen. Eta gu, Hori Baiek antolatuta bizikletan joaten […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia teknologia berriak

Abiapuntua

Martxan da puntueus elkartea. Abian da euskara eta euskal kulturaren eremua sarean ordezkatuko duen dominioaren aldeko lana. Asko idatzi da bart, gaur, bihar… honetaz, baina gehiago da egiteko dagoena. Bistan da lantalde ederra osatu dela. Eitb bezalako komunikazio talde bat, Inaki Goirizelaia telematika injeniaria eta UPVko errektorea, Hey_neken bezalako hacker euskaltzale baten ondoan orpoz orpo […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

yes we kan

yes we kan. bai, guk kan gaur irratsaio berezia -gaur ere- egingo dugu Bilboko kafe antzokitik. kan: kafe antzokia, euskara, bilbo, kontzertuak, birrak, farrak, euskaraz, gaua, goiza, zenbat gara, lau, bat, hiru, bost, zazpi, musika, djak, antzerkia, umeak, gintonic, jose anjel irigaray, kantuak, bertsoak, bazkariak, egibar, goirizelaia, zu, ni, guk, euskaraz… zuk zergaitik ez? Ikusi […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Arnaldo Otegi jendaurrean elkarrizketatzen

GARA egunkarikoek, sortu zeneko 10. urteurrena ospatzeko, ekitaldi sortari hasiera eman diote. Lehenengo hau, bere berri eman zutenetik ona begitandu zitzaidan. Eta baita joateko gogoa piztu be. Arnaldo Otegi hiru kazetariren aurrean, milaka begiren lekukotasunarekin. Nazioarteko bi kazetari eta GARA egunkariako politika berriemailea. Data jakitearekin, adostu nuen nire buruarekin Donostiarakoa. A8 autopistak zelango sustuak ematen […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Selekziorako deitu naute

Gaizka Garitano, Mikel Labaka, Joseba Garmendia eta Patxi Gaztelumendi jokalari hautatuak Bilbon kontzentratuta. Euskal Herriko selekzioaren alde nago, badakite hori hautatzaileek, eta horregatik Mundo deportivo kirol kazetak atera du esklusiba.