Kategoriak
agit/prop ongi etorri errefuxiatuak

Aritmetika arazoak?

Logistika ezagutu dut gaur gertutik. Ziur berba grekeratik datorrela. Logika ere baliatu dela ezagutu dut. Matematikak, aritmetika, geometria apur bat… eta batez ere baloredun ekimen eta jende ugari. Aspaldi utzitako Miribilla batean egon naiz. Saski baloi pabeloi izugarri handi bat, Bertsolari txapelketa nagusi batean beste jende sartzen den eraikintzarra. Eta inguru guztia kutxaz beterik. Nazioartetik […]

Kategoriak
agit/prop ongi etorri errefuxiatuak

Afghanistan emakumeen eta zinemaren begiradatik

افغانستان🌍#Afghanistan zinema eta emakumeen begiradatik 🎞 Una mirada #feminista y cinematografica 📽A feminist and cinematographic look pic.twitter.com/xcNiMNWuI3 — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urtarrilak 29 Emakume afganistandar batzuekin bi film ikustera joan gara gaur City Plaza hoteletik. Gizonezkoak eta umeak ere hurbildu dira. Eta gune okupatu boluntario aktibistak izan gaituzte ondoan. Roya film house ekoiztetxeko bi lan […]

Kategoriak
agit/prop ongi etorri errefuxiatuak

Errefuxiatuek ere futbola maite dute

Arratsaleko 4ak dira. Hotel atarian hitzordua. Hotel barruan, errefuxiatu gazteei asko kostatzen zaie hitzordua betetzea. Eta azkenerako, Carles kataluniarrak ekipoa osatu du. Ozta ozta. Bidean goaz, eta menditxo baten magalean, goi goian dagoen Atenaseko auzo batean, anarkisten eremuan futbolean ari dira beste errefuxiatu batzuk. Squat ezberdinen arteko txapelketa antolatu nahi dute boluntario batzuk. Izan ere, […]

Kategoriak
agit/prop ongi etorri errefuxiatuak

Zizek, errefuxiatuak eta gu

Gogoeta politikoa | Reflexiones politicas desde Grecia |  Political reflections from Greece eus es en | audio y texto en castellano (más abajo)  | further dow in english  Elkartasuna oso ondo dago, baina zer gehiago egin dezakegu? Horrelako gogoetak otu zaizkit egunotan errefuxiatuen krisia delako honen inguruko erantzunaz pentsatzen jartzean. Esan eta esan ari naiz, […]

Kategoriak
agit/prop ongi etorri errefuxiatuak

#cityPlaza hotel okupatuan

Lehen kronika Greziatik| Primera crónica desde Grecia |  First chronicle from Greece eus es en | audio y texto en castellano (más abajo)  | further dow in english  Athenas Greziako hiriburura iritsi, eta bere kale zaharretan murgildu naiz. Aireportuan lur hartzean 8ºko tenperatura zegoela esan ziguten, eta euria edo zirimiria ari zuen. Metro urdinean Sintagma […]

Kategoriak
agit/prop ongi etorri errefuxiatuak

Bartzelona Catalunya

Bartzelona 2017-01-24 Bona tarda! Acabo de aterrizar en Barcelona y dentro de poco volaré sobre el Mediterráneo para tomar tierra en Grecia. Soy una persona afortunada, porque con sólo un documento que dice DNI puedo moverme de un lado para otro por Europa… o eso creo. Muchas veces he pensado que haber nacido vasco me […]

Kategoriak
agit/prop ongi etorri errefuxiatuak

Gernika

Gernika. Astelehena. Merkatu eguna da gaur, astelehenero bezala. 1937ko bonbardaketa gogoan, asteroko azoka erresistentzia ekintza be bada. Ordukoak akorduan, nazioartera joan aurretik, derrigorrezko bisita zen Gernikakoa. From #Gernika (Basque Country) solidarity with Greece & refugees#welcomerefugees #OngiEtorriErrefuxiatuak pic.twitter.com/t6g0INZqFv — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urtarrilak 23 Kronika Graffiti irratsaioan, Radio Euskadin

Kategoriak
agit/prop ongi etorri errefuxiatuak

Ongi etorri errefuxiatuak

Aste honetan elkartasun bidaia abiatu dut Euskal Herritik Greziara, bertan dauden errefuxiatuei laguntzeko asmoagaz. Nazioarteko elkartasun sareetan murgildu, errefuxiatuekin eskutik eskura aritu, bertatik informatu, eta Europaren ankerkeria salatu, bere ordez elkartasuna eta babesa eskainiz. Ibilbidearen mapa, irudiak eta bestelakoak eskainiko dizkizuet storymap honetan. 📌 #Gernika​tik Greziara, mundu bat A solidarity #storymap to tell the reality […]

Kategoriak
agit/prop literatura

Literatura eta memoria historikoaz

GARA egunkarirako elkarrizketatu nuen aurrekoan Josi Basterretxea unibertsitateko irakaslea eta idazlea. Bere hirugarren nobela plazaratu berri, gerrosteko giroaz berba egiteko aukera ona izan nuen beragaz. Argazkiak Gaztelumendin egiteko proposatu eta Jaltzo argazkilariarekin txango polita egin genuen. Herriko hainbat leku eta kontu gogoratzeko baliatu genuen. Ordukoak dira argazkiok eta GARAn argitaratutako elkarrizketa hau. Jose Inazio Basterretxea: […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi literatura musika

Udagoieneko kultur eskaintza oparoa

Liburuak, diskoak, opariak, bildumak, bitxikeriak, kontzertuak, aretoak, emanaldiak, erosketak…. udagoienarekin hasi dira negu aurreko lanak plazaratzen. Pozik nago. Kulturaren inguruan aritzen garenontzako sasoi emankorra delako hau. Hasi gara saltzen, eskaintzen, aurkezten, prestatzen, erakusten…. eta batez ere gehiago irakurtzen, entzuten, gozatzen. Susa Franco sasoian Susa literatura argitaletxearen udazkeneko liburu ekoizpenak gerra osteko sasoia eta Franco hil […]