Kategoriak
hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi literatura musika teknologia berriak

Transmedia eta narratiba digital berrien munduan murgiltzen Bartzelonan

Transmedia literacy nazioarteko mintegira hurbildu gara Euskal Herritik. Mundu osoko esperientziak, ikerlariak eta sortzaileak topatu ditugu Bartzelonan. Furgonetan egin dugu bidaia Galder eta biok, eta Transbideak ikerketa taldeko kideekin elkartu gara IN3 ikerketa gunean. Korrika aurkeztera eta hemen gehiago ikastera etorri dira. Ez da hasiera txarra, nazioartean murgiltzeko. #korrika like a non stop celebration korrika […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura musika

pop pilulak

Julen Azpitarte: euskalgintzarekin loturarik ez duten kultura gaiak bildu nahi ditu POP PILULAK fantzineak, pop ikuspuntu batetik abiatuta -zer dira POP PILULAK? “Pop Pilulak” pop-kulturari buruzko euskaraz egindako fanzinea da. Bertan, kultura horrekin lotutako hamaika adierazpide, artikulu, pilula, jorratuko dira; tartean, artea, musika, fikzioa, diseinua… euskalgintzarekin loturarik ez duten kultura-gaiak bildu nahi ditu; betiere, pop […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik musika

Herri bat martxan (larrabetzu / hori bai gaztetxea )

Gazte eguna Larrabetzu Herri bat martxan Gaur ‪#‎gaztegune‬ 1985etik ospatzen den Larrabetzuko Gazte Eguna. Giro ona, ekitaldiak, kontzertua, djak, parranda, dantza, harremanak, gazte mugimendu bizi baten aldarrikapen gau eta eguna. Herri bat martxan, duda barik. Herri bat dantzan, lotu barik. eta urtero bezala…. egunsentiak ez gaitu ikaratuko. Gaur gaueko kontzertuan: Itziarren Semeak (Mungia, txozna rock) […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

supernova aroan bizi gara atzo geroztik

Etzanda zaude eta postariarena izan daitekeen txirrin hotsa. Paketea dakar mezulariak. Eta jadanik ahantzia duzu crowfunding ekarpena egin zenuenetik Liburua dela diotsu berak, eta bada liburua. Bada filme bat ere, eta diskoa, eta sorpresa ugari gehiago. Kerobia taldearen azken

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik musika

zertarako amestu?

izarrik ametsetan, Hori Bai

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik musika

Gazte eguna Larrabetzun

Asteburu honetan, 1985etik ospatzen dugun eguna dugu herrian, gazte eguna. Hori Bai gaztetxearen egun nagusia, urteko egunik neketsuena, zoragarriena… ederrena. gauez, gainera kontzertu ederrekin batera, gau elektronikoa ere izaten da gaztetxean, dantzan egiteko aproposa…. joango gara, informazio eta irudi gehiago eskaintzen, apurka apurka. bitartean, gaztelumendi.org gune honen look berriarekin utziko zaituegu…. apropos> 🙂

Kategoriak
agit/prop literatura maitatasunetik musika

Durango ugari

Aurrekoan lagun batek, Durangorako joan etorriak urteetara ekartzen zituen. Mende laurdena urteroko zitan. Eta gogoetan jarri ninduen. Noiztik? Eta txikitako oroitzapena datorkit. Ikastolatik autobusean, atentatua Erletxetan. Liburu eta diskoak. 80. harmakadako Andramari elizpeko diskoak eta estetika gogoan dut, Tijuan in Blue eta Potatoren diskoaren inguruan Soinuakoen estand hura, Kortaturen aizkolariaren posterrak, Hertzainaken kartel marroi handia, […]

Kategoriak
agit/prop musika

biba Gartxot! aupa Kerobia

Bart izan da. Kerobia Plateruenean. Gartxo filmeko irudiak. Jende pilo bat. 300 lagunetik gora igande gauez, Euskal Herrian. Izugarria izan da kontzertua. Aspalditxo ikusi dudan onena. Akustikoan hasi dira, xume, sendo. Banda osoa (perkusioa, kontrabaxua, pianoa eta Bandiniren ahotsa). Eta tartean marrazkiak tartekatu zaizkigu goian paratutako pantailan. Halako batean, isiltasuna, irudiak… eta zenbait kanturen ostean, […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus musika

90. hamarkada

Ondo gogoan dugu oraindik. Kantu asko burura datozkigu lantzean behin, baina gehiago dira nostalgiaren eraginez, aurrekoak, 80. hamarkadako erdialdekoak. Martxa zebilen gurean, kontzertuak ugaritu ziren. Antolatzeko modu berriei atea ireki zitzaien. Gehiegizko profesionalizazioa ere bai, katxetaren logika bakarra. Hala ere, eremu alternatiboak jarraitu du esistitzen, funtsezkoa izan da. Orain, katalagoa digitalizatu eta merke antzean dago […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia literatura musika

Herria eta hizkuntza 1220 eurotan

Berriki Hasier Etxeberriak bere bizipozak eta bizipenak kontatu dizkigu blogean. Liburu elektronikoen salmentatxoak sortutako mezuen berri jasotzeak eta abar.. Tristeagoa iruditu zait, triste eta batez ere haserre jarri nau, Herria eta hizkuntza kantuaren ahapaldi batzuk dokumental batean jartzeko asmoagatik, 1220 euro kobratu nahi izan dizkiotela jakiteak. Eta erantzunak ere arretaz irakurri ditut. Eta euskal kulturaren […]