Kategoriak
albisteak 2.0 hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Bideojokoak aitite amonen kontuak direla?

Zur eta lur geratu nintzen, Aiora Kintana adiskideak esandakoak entzuterakoan. Belaunaldi berriekin jokoan, gusturen karta joko, bingo eta bestelako jolasetan ibilitako aiton/amonak direla ez digu esan ba?! Bideojokoen ikuspegi hezitzailea, kolaboratiboa, gorputza lantzen duten joera berriak (wii eta horrelakoak), interakzioa, pentsamendua lantzekoak… mundu bat dago eremu horretan. Eta ni, barka, ezjakina naiz. [ Txikitan horrelakoekin […]

Kategoriak
albisteak 2.0 gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

Lanez lepo

work in progress Gertatzen da, eta batez ere ikasturte hasiera hauetan. Ekin beharra dago, zeregin ezberdinei eutsi, eta berrietarako gogoa be pizten da sasihasiera hauetan. Eta horrela gabiltza. Batean eta bestean. Neurria eman nahi, baina pasatu barik. Ikasturtearen hasierak baditu gauza onak, planak burutzea, egitasmoak fintzea, eginbeharrak zehaztea…. baina hasiera fasean, denak batera abiatu behar […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Eskubide guztien aldeko kaleak

Atzo, Bilbon burura etorri zitzaidan lehen ideia irailaren 11koa izan zen. Egun horretan urduri eta temati jarri ziren guztiek, ea lasaiago egin duten lo. Manifestazioa egin egin behar zela ziotenek, ea manifestazio handiagoa -hagitzez luzeagoa eta jendetsuagoa gainera- egitearekin pozik diren. Urduri zeuden ere Ares, Rubalcaba eta ultraeskuindarrak ere, ez zuten asteon atsedenik hartuko. Irailaren […]

Kategoriak
agit/prop albisteak 2.0 hurrengo geltokia

munduko herri bat

Denboraldi berriari ekin diogu albisteak 2.0 saioan ere. Hasi… Lost edo beste horrelako telesailen bat eman dezakeen fikzioarekin hasi dugu… aurreko denboraldietako irudi edo eszenak izango balira bezala. Gero, programak bere ohiko bidea hartzen du. Interneteko nabigazioak eskaini beharrean, bideoak dira nagusi oraingoan. Hasi gara, eta pozik gaude horrekin.

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Gernika

Altsasu, Brusela, Gernika Gaur arratsaldean aurkeztuko da Gernikan beste dokumentu garrantzitsu bat. Euskal Herriko hainbat eragile sozial, politiko, sindikalek egingo dute aurkezpena. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. ETAri sueten iraunkorra eskatzeaz gaina, Espainiar gobernuari ere eskaera zehatzak eta egingarriak luzatzen zaizkio. Bi folio eta hainbat puntutako testua da. Eta gaur bertatik arreta piztuko du. Pausu berri […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

ttan ttakun

eta errena. Guardia Zibilak, Donostian Egiako gazte lokala prezintatu du. Ttan Ttakun irrati libreari emisioa eten dio, ordenadore berriak eroan. Adierazpen askatasunari eraso egin diote beste behin. Nork? Guardia Zibilak. Elkartasuna Donostiako irrati libre eta euskaldunarekin. irratia.com [ #basque digital radio ]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

are you reggae?

Prest zaudete? Revolutionary brothers dira, Donostiako bi anai. Abesten King Konsul, Zarautzen bizi den munduko reggae abeslari eibartar jatorrena. Talde bikaina osatzen dute. Eta hemendik eta hara ari dira etengabe. Musika, diskoak, erremixak, kantuak…. eta sekulako giroa sortzen. Aspalditik ezagutzen dugu elkar. Musika, irratia, konexioek ezagutarazi gaituzte. Harreman izan dugu. Baina uda honetan elkarrekin egoteko, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Brian Currin

Argiako kazetari Lander Arbelaitz Hegoafrikan izan da, mundialaren kari. Han, futbolaz landa badela gauza gehiago erakutsi digu. Eta ARGIA aldizkarian argitaratu ditu zenbait elkarrizketa interesgarri. Besteak beste, Brian Currinen bulegoan azaldu zen. Eta Hegoafrikari buruz bezala Euskal Herriari buruz berbetan jarri zen berarekin. Eta irudiok jarri dizkigu orain aukeran. Arretaz jarraitu ditut orain arte Brian […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Zuk ere parte hartu dezakezu

Kanaldudek klip klap lehiaketa herritarra antolatu du. kanaldude.org Lehiaketa interesgarria. Euskarazko telebista zer den, euskarazko fikzioa, ikusentzunezkoak…

Kategoriak
hurrengo geltokia

Zuretzako hitz ederrak

Batzuetan, hemen be, berba polit bat esatea da gauzarik zailena. Zelan asmatu, zelan adierazi… Eta orduan, pentsakor, ezer bururatu ez, eta burua asmoz beterik. Orduan lagunen kantak hartu, eta kantuan hasten zara ia ia…. zer esango konturatu barik. Berbarik politenak, kantu bilakatuta. Kanta eder bat, Peiremans taldearena. Irudiak Bonberenea gaztetxean grabatuak. Suffle oparian bilduak.