Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

iPodaren arriskuak

Musika entzuten doa gaztea. Adi adi doa. Musikari adi. Ez besterik. Argazkiak ikusten joan daiteke bera. Adi adi omen. Argazkiei so. Agian bideoarekin lelotuta zetorren. Filme bat ikusten, youtubetik ekarritakoei erreparatuz…. agian Kontua da, arriskutsua dela iPoda. Arriskutsua zaigu. Horregatik agian, gustatzen zaigu erabiltzea. Autoan, kalean, etxean… iPod kontuetan, marketing sailekoek ere, asmakuntza ederrak sortu […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Urtea amaitzeko modu ugari dago

Afariaren bueltan amaituko dugu gutako askok, erlojuari so beharbada. Gogoan dut, urte askotan Tas Tas irrati librean amaitzen genuela, Basauriko presoei zorion agurrak, programa berezi bat burutzen. Dispertsio basatiak hori ere eragozten digu, egun. Petardo, tiro hots eta su artean amaitzen duenik ere badago, gurean franko. Bilboko gazte batzuek, okupatu berri duten etxe eta eraikinean […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Blogen eragina

Aspaldi idatzi zuen Mikelek bere itsasertzeko zubian post bat blogaren eraginaren inguruan. Orduan ez nintzen jabetu, eta berandu bada be, ohartu naiz bere idatziaz. Ba al dute eraginik gure blogek? Askok uste duena baino handiagoa. Gauza txikiek beti dute erauntsi handiei aurre egiteko gaitasuna. Horretan sinetsita nago. Baina blogek, bere horretan, beste barik ez dute […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Arrasaten Abiadura Handiko Trenaren kontra

Gaur ere ez gara geldirik egongo, ez horixe. Egunero daukagu zeozer gure herri honetan. Herri hau kudeatzen dutenek atsedena hartuko dute asteburuan, soldatak igo berri dituzte eta pozik egongo dira bere atsedenlekuetan, skiatzen, paseatzen, hipermerkatuetan dirua gastatzen… Apalagooi, Udalaitz defendatzea tokatzen zaigu, mendira joaten jarraitu ahal izateko. Abiadura bizikletaz neurtzen dugun arren, trena sarriago erabili […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Paris berriro sutan

Sutan esnatzen ari da goizero maitasunaren hiria. Paris sutan. Eta berba berri bat ikasi dugu, banlieues, auzoak omen. Gatazka omen. Biolentzia omen. Paris riots etiketa nabarmendu zen, aurreko liskarraldietan. Orain ere, bi gazte hil dira. Motoaren kontra egin zuen poliziaren autoak. Bi gazte hilik. Eta erantzuna karriketan da orain. Sua eta amorrua. Zer espero zuten […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

A ze astea!

Info7 irratian wikipediari buruz mintzatu nintzen aurreko asteko martitzenean. Asteleheneko Jimmy Walesen hitzaldia aitzaki hartuta. Wikipedia sozializatu asmoz entzuleen artean. Horrarte ondo. Berba onak Estatu Batuetatik zetorren Jimboren eskutik. Entzuleen artean Juanjose Ibarretxe eta Paulino Luesma. Ez da gutxi. Eduki libreak.. hau eta beste. Eta asteak aurrea egiten du. Eta hortik aurrerakoa… desastre. Wall Street […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

ZU genheim?

10 urte bete ditu Bilbon kokatuta dagoen museoak. 10 urte joan dira, erreka ondoak itxura barria hartu zuenetik. 10 urte kultura edo artea, edo modernitatea edo nik zer dakit zerk Bilbo zipriztindu zuenetik. Titanioak kolore berria ekarri zion Bilbori. Itxuraldatu zaigu hiriburua, erakarri ditu turistak, artistak, bankeroak eta kongresu nazioartekoak. Bilbo ez da berdina. MCDk […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Behiak, bertsoak eta abar

Ferian izan naiz gaur, urriko astelehenez. Gernikara joan gara etxeko hiru belaunaldi. 64-35-01. Azokara lehenengo, eta Santanapeko feriara gero. Pirenaika arrazako behi, txahal eta zekorrak. Ederrak benetan. Garbi garbi, handiagoak ezin eta itxura oso onekoak. Basoan baino denbora gehiago kortan egiten dutenak ziurrenik. Eguerdia izango zen, Egaña eta Lizaso, Lujanbio eta Enbeita kantuan hasi direnean. […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

biba zuek!

Eta bueltatu naiz normaltasunera. Bizitza normala, egunkariak kioskoan erosi, erosketak egin, paseatu, bazkaria prestatu, autoa hartu eta lanera. Lana, alta. Seguruak. atestatuak. Oraindik ahaleginak egiten ditut gertatutakoa burutik kentzeko, baina egunero erantzun beharrean naiz, azalpenak eman beharrean, gogoratzen edo akordatzen. Baina bizitzak aurrera darrai. Eta guk berarekin. Aurrera goazen seinale. Ez dago lotuterik, ez dago […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

A8 …eta bizirik nago!

Hondarribira nihoan, lan kontuak tarteko, egun osoko bilera batera bertako Gazte aterpera. Itziarren gasoila bota, egunkariak erosi, eta lasai nihoan. Euria ari zuen, zarra zarra, eta arretaz gidatzen nihoan. Bereziki zaindu ditut Itziarko bihurguneak, Zumaiara heldu aurretik dagoen aldapa beherako bihurgunea ere mantso hartu dut, Donostian Amaratik atera beharrean aurrera jarraitu dut, eskuinerantza. Irungo norabidean. […]