-
ARGIA aldizkariko lagunekin elkartasuna
Mozal legeari jarraituta, atxiloketa baten berri emateagatik zigortu gura izan dituzte ARGIA eta bere lantaldeko Axier Lopez kazetaria.
Adierazpen askatasunaren kontrako neurri honek, informatzeko eskubidea ez ezik, informatua izatekoa ere urratzen du.
Euskal Telebistako Egunon Euskadi saioan, horretaz mintzatu eta gure elkartasuna adierazi diogu mahaikideoak Axier Lopez laguna eta ARGIA aldizkariko lantaldeari.
ARGIA Mozalik gabe gune berezia.
-
Arnaldo Otegi
Pozik. Itzel. Bide berriak abiatzeko prest ikusi ditut egunotan Arnaldo Otegi bera, eta bere ondoan, atzetik, alboan, elkarrekin milaka herritar. Aste intentsoa izaten ari da. Tentsio komunikatiboa. Diskurtsoa. Dialektika berriak. Burruka ideologikoaren esparru ase ezina. Gaitasuna pertsona batean islatua. Gaitasun dialektikoa, ideologikoa, komunikatiboa, estrategikoa. Iraultzailea bezain humanoa. Euskalduna bezain ezkertiarra. Oso osoa.
Free Otegi kanpainaren defendatzaile sutsua izan naiz. Kalean, sarean, batzarretan, jendaurrean, lagun artean, etxean, familian… eta ezagutzen nauzuenok hori badakizue. Azken 6-7 urteotan estrategia aldaketarekin bat etortzeaz ez ezik, beste gauza askorekin kritiko ere izan naiz. Eta bai, ni ere Otegista nauzue. Eta bide horretan, nire harremana asko sendotu da bide horretan bat egiten duen askorekin. Eta gauzak argi eta garbi esan zale garenez… hemen be botatzen ditugu.
Gordetzeko mezu eta uneak
Zorionak @ArnaldoOtegi
biba zuek!#FreeOtegi pic.twitter.com/duy0e84kbg— gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko martxoak 1
Logroñon zegoen aktualitatea. Berria. Notizia. Gertaera. Eta pantailari begira milaka herritar. Eta poza. Eta mezuak. Eta besarkadak. Bakoitzak bere erara bizi izan du une hori. Han hemen eta harago.La libertad de Otegi es una buena noticia para los demócratas. Nadie deberÃa ir a la cárcel por sus ideas
— Pablo Iglesias (@Pablo_Iglesias_) 2016(e)ko martxoak 1
#OtegiFree #FreeThemAll
Une hunkigarriak Logroñoko espetxe atarian. @ArnaldoOtegi: "Lehendakaririk onena, herria" https://t.co/6cG5wDxHjv— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2016(e)ko martxoak 1
Etxean
#OtegiFree pic.twitter.com/MoEw11rQEJ
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2016(e)ko martxoak 1
Munduak #OtegiFree esan du
Twitterren mundu mailako joera nagusien artean #OtegiFree (Informazio guztia: https://t.co/alfIuwsj3X) pic.twitter.com/IHvrQq7uFI
— naiz: (@naiz_info) 2016(e)ko martxoak 1
#OtegiFree Elgoibar pic.twitter.com/okzv6euuRU
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2016(e)ko martxoak 1
Kataluniatik Euskal Herrira Antoni Batista
"@ArnaldoOtegi és un polÃtic d'Estat" @antonibatista1 https://t.co/WrUBUK925l
— 8aldia (@8aldia) 2016(e)ko martxoak 1
-
Beltza naiz eta harro nago!
Atlantiko beltza Iruñean.
Musika, beltzak, erresistentzia eta beste gauza askoz gehiago @katakrak54 #AtlantikoBELTZA https://t.co/UjLUPBdLQ8 pic.twitter.com/dpiE6OhBnx
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) December 22, 2015
Angela Davis Bilbon.Angela Davis Euskal Herrian, otsailaren 4tik 8ra https://t.co/Rx5JeRPqZz pic.twitter.com/IAh95JXHow
— Topatu (@topatu_eus) January 27, 2016

Zebrabidea beltzez marraztu dugu gaurkoan, komunikazioa soinu artean, formazioa, aktibismoa, eztabaida eta feminismoa. Iruñeko Atlantiko beltza ikastaroa, eta Angela Davis aktibista afroamerikarraren bisita Euskal Herrira. Eta musika apur bat nahasketa mahaitik, gure solasaldia girotzeko.

[ #AtlantikoBeltza + #AngelaDavis ] @zebrabidea @iPatxi-k berbagai. Mila esker bikote! #IdeiaZabaldu #FreeThemAll https://t.co/QWfG1nXUNV
— katakrak · liburuak (@katakrak54) January 27, 2016
Free Angela Davis and all political prisoners
-
Ashraf Fayadh
Poeta palestinarra preso daukate, heriotzera kondenatua idatzi dituen poemengatik.
Eta nazioartean haren testuak irakurtzeko deialdia dago gaurko, 2016ko urtarrilaren 14a den honetan.
#bidegorritik irrati emankizuna berari eta Palestinari eskainia izan da horregatik.

Bereziki hunkigarria egin zait Ignazio Aiestaran elkarrizketatzean, berak goizaldean beste erbesteratu palestinar batek berari igorritako gutuna irakurtzea, irratian bertan.
Izan ere, Aiestaranek euskarara itzuliak dira gaur Iruñean eta Donostian irakurri beharreko Ashraf Fayadh poeta palestinarraren olerkiak.
-
josemigel etxeandia LIBRE
1994ko azaroan Larrabetzutik ihes egin zuenetik urte asko pasatu dira. Mexikon atxilotu eta Espainian gartzelaratu zutenetik be igaro da denbora.
Urrun eta ezlekuetan lehenengo, espetxean eta bisititetan gero.. 21 urteotan hutsune handia itxi digu Josemigelek herrian, inguruan.

Azken bidaia
Gaur goizean azkenik bere bila abiatu gara Salamankarantz. Azken bidaia izan da, urteotako bisiten ostean. Pozik itzuli gara handik, herritar bat gehiago gure artean izango dugula jakinik.
Josemigel Etxeandia #libre #larrabetzu eta herritarrak poz pozik pic.twitter.com/XDS0oVKP8c
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) December 28, 2015
Eta gaur Larrabetzun ongietorria egingo diogu, herritarrok, lagunek, etxekoek… guztiek. Bateko eta besteko izango da, besarkada, agur, kantu eta malkoen artean.
Nik neuk, urte hauetako kantu zerrenda bat jarriko dut Hori Bai gaztetxean; izan be, Josemi gure musika aditu eta aholkularia izan zen urteetan. Gazte eguna asmatu eta herria kontzertuen mapan jartzea bideratu zuen, gaztetxea okupatzeko giroa sortu zuen herrian, eta musikazale amorratua izan da urtetoan.
Urteotan Euskal Herrian eta Larrabetzuko gaztetxean entzun eta ikusi ditugun taldeetako kantu bildumatxoa prestatu dut, zuek ere entzun eta gozatu dezakezuena.
-
Egunkaria
Idazten ikasten hasteko izan genuen aukera.
Mundua irakurtzeko.
Euskal Herria eguraldi mapatik, eguneroko errealitatera.
25 urte sortu zela, herri ekimenez. 25 urte ezagutu genuela. Eta hogeitik gora bertan lanean lehenengo eta idazten gero hasi nintzela.
Joxemi Zumalabek gidatuta, Zorion, Felix, Ramon, Gorane eta Montse gogoan. Ataxi eta Miriam. Xouse, Iñigo, Ines, Jabi eta beste asko…. zenbat izango ete gara?!
Lasarte, gero Andoain. Baiona. Gasteiz. Iruñea. Bilbo. Guk beti Bilbo.
Barkatu, ama! 1995. urtean Jon Eskisabelen ardurapean. Idatzi eta idatzi. Zabaldu. Gozatu. Landu. Gehiago ikasi. Gozatu.


Idatzi nuen kulturaz, politikaz, nazioarteaz, ekonomiaz, bertsolaritzaz, musikaz asko, eguraldiari buruz inoiz, futbolaren gainean Athleticek -gutxiago galtzen zuen orduan- azken orriak, eskaner berriak ezagutu, zuribeltzetik kolorera pasatu ziren argazkiak, nire portatilarekin batetik bestera be ibili nintzen batzutan -erredakzioan oraindik ez zegoelako horrelakorik, besteak beste-.
Irrati kronikak egin izan nituen egin irratirako Egunkariako bulegoetatik, eta konplizitate harreman eta sare maitagarria sortu genuen. Besteak beste.
Eztabaidatu ere egin genuen, eta iritzia eman, eta ordaindu. Eta kobratu. Eta pozik eta triste. Eta tristeago. Eta gero pozik. Eta orain gogoratzeagaz batera…. mundu oso bat datorkit burura. Hori guztiori be bagarelako.
Zorionak EGUNKARIA!
BiBA ZUEK!loturak:
Euskarazko egunkaria aldarrikatzetik egitera
Ni Mikel Elorza naiz. Eta zu ez. https://t.co/PF8Wn0braQ Paparrean ez dakit, bihotzean bai. BiBA ZUEK! @berria @armiarma @durangokoazoka
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) December 8, 2015
-
Libre idazteko
Duela hamaika urte ekin nion gaztelumendi izeneko proiektu komunikatibo honi.
Asko idatzi, pentsatu, esan, adierazi, eztabaidatu eta ikasi dut tarte guzti honetan.
Batipat bat, libre izateko gogoa piztu zait aspaldian. Adierazteko, pentsatzeko, garatzeko eta bizitzeko.
Ez da gutxi, baina irakaspen ederra da.

Duela 11 urte, nazioarteko euskararen egun honetan -horrenbeste ospatzen ez zena portzierto- Madrilera bidean zeuden Egunkariako auzipetuak. Oraindik.
Gaur ere epaimahaiaren aurrean izango dira hainbat euskaldun. Oraindik.
Tartean euri asko egin du. Eta horretaz aritu naiz zuekin. Eskerrik asko.

-
kontatu kontatzen dugu?
Gaurkoa ez da hitz jolasa. Baina hitz egiteko parada ematen du.
Zer kontatzen dugu? Zenbat kontatzen dugu? Kontatzen ote dute gurekin?istorioa
Twitter bidez arreta jartzen duzu ekitaldi batean. Eta etiketari erreparatu. Eta TL osoa mezuz betetzen hasten da. Kontaketa.
Eta oharkabean konturatzen zara, erabiltzen duzun hizkuntzan, mintzo zaren horretan, idazten duzunean… ez duela inork deus kontatzen. Alegia ez gaituztela kontatu. Ez dugula kontatu. Norena da errua? Gurea? Gu gara kontatzaileak? Guri? Nork kontatu behar digu baina?adibide zehatza #sherpaKeynote
Sherpa keynote burutu da gaur Bilbon. Hiruzpalau mezutan, gogoeta egiteko aski duzuelakoan.
Ez dut #SherpaKeynote mezu bakarra euskaraz irakurri Beraz euskaldunok ez dugu kontatzen
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) November 9, 2015
los vascos NO contamos sigo sin leer ningun tweet en euskara sobre #SherpaKeynote EZ dugulako kontatzen pic.twitter.com/A4v6VyGpr6
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) November 9, 2015
Me he traÃdo a un par de bertsolaris a #SherpaKeynote y me están tirando una indirecta para que aprenda euskera pic.twitter.com/qMgjy3fszo
— SHERPA (@SherpaES) November 9, 2015
Y ahora bertzolaria, joder esto parece Etb1 #SherpaKeynote
— Javier Palacios (@javipal) November 9, 2015
#SherpaKeynote-n bertsotan 😉😉😉 pic.twitter.com/RfMkWyBfB6
— Innobasque (@Innobasque) November 9, 2015
"Gaur egun, egunero munduan, 10.000 milioi bilaketa egiten dira, horretatik 6.000 milioi Googlen" @BernieHernie #SherpaKeynote
— Egoitz Goikoetxea (@egocast) November 9, 2015
Bertsolariek esnatu dute euskara. Beraiek badute zer kontatua, zer kantatua. Nori ere bai. Eta gero, modu ia automatikoan, mezu gehiago agertu da ene Time Line honetara.
Jarraitzen dut irakurtzen, kontatzen, zenbatzen, ikasten…
#sherpakeynote(r)i buruzko Txioak
Guk, euskaldunok alegia, nahiago dugu beste kontu hauetaz aritzea nonbait.

Eta nago ni, batzutan aspergarri ere suertatu daitezkela gure joerak eta kontuak. -
10 urte Euskal Herriko laborantza sustengatzen. LURRAMA
Asteburuan Miarritzen Lurrama burutu da. 2006ko udazkenetik antolatzen da Ipar Euskal Herriko laborantza sustengatu, erakutsi eta dastatzeko gune hau. Erakustazoka handia da Lurrama. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako laborariak, gazteak asko ezagutzeko parada ederra. Oraingoan ere milaka lagunek bisitatu eta bizi dute laborantza zuzenean.

Les enfants a Lurrama 2015 a Biarritz, Vendredi 6 Novembre 2015. (Photo Bob Edme)
Bertatik bertara ezagutzea izaten da onena horrelakoetan, baina Iparraldearen Orena telebista saioan biziki ondo egin dute lan hori.
Euskal Herriko laborantza ezagutu, erakutsi, dastatu eta bizitzeko parada ederra. BiBA ZUEK Euskal Herriko Laborantza Ganbara, euskal laborariak (ELB) eta inguruan lanean ari zareten guztioi.

www.ehlgbai.org Euskal Herriko Laborantza Ganbara. -
Peiremans+
joan ziren baina gehiago espero genuen oraindik
Bart kontzertua Bilbon, musikaren katedralean.
Duela 10 urte baino jende gehiago. Ezagunago. Izarrago.
Sarrerak agortu dira eta ilada dago sartu aurretik.
Jende gutxi Izaki Gardenak taldearekin gozatzen, areto ezin beteagoan. Berbotsa da nagusi, doinu atseginen atzetik. Onak dira hala ere. Minority. Gutxiengo musikazalearentzat.
Lehen kontzertua bukatu eta tarteko musikaren ostean eskenatoki gainean lau rockero zahar. Urteak geroago. Gazte oraindik.

Azkarra edo arina?
Kontzertu oso azkarra izan da. Arina. Dauzkaten kantu apur hoiei zukurik gehien ateratzeko pentsatua. Disko txiki batekin taularatu ziren, eta zenbait kantu gehiago sortu dituzte orain. Oso azkar beharbada. Eta bira itzela montatu dute. Eta deabruak teilatuetan taldearen beste bi kantu -hit ederrak- eta jendea gozatzen, eta Weezer bertsio eder bat, eta beste soul bat…. eta ezer gutxi gehiago.
Laburra egin zait, baina batez ere arina.
Horretaz mintzatu gara elkartu garen musikazaleak. Eta gazi gozoa geratu zaigu kontzertua. Normalean, eta Antzokitik sarritan, aseago ateratzen gara. Dena emanda. Dena eman izanaren sentsazioarekin. Goian eta behean. Baina ezberdina da gaur. Eta komentatzen jardun dugu.biharamuneko pilula
Goizean esnatzean, musika jartzen duzu berriro. Beste zerbait. Baina gaueko akordeak, parapapapapa hoiek oraindik gogoan. Eta kantu gehiagoren bila jo arren, ez duzu berriagorik kausituko.
Eta galdera hori. Bart zer?Zer iruditu zitzaizuen @Peiremansband kontzertua bart?
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) November 6, 2015
Agian gu izan gara sentsazio horrekin pipertuta atera garen bakarrak. Eta badazpada, azalpenak emateari ekiten diozu. Galderak baino, erantzun posibleak mugatzen dutelako inkesta. Gehiago nahi zenuela aldarrikatzeko modua. Behar genuela beharbada.Agian gehiago espero nuen bart, @Peiremansband ikustera joan nintzenean Duela 10 urte – izanda, + suertatu zen pic.twitter.com/r0HTkX8M2n
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) November 6, 2015
Eta besterik ezean, enegarrenez play teklari eman diozu. Zortziak bat. Rock azkarra. 80. hamarkadakoa. Gurea. Eta Evaristoren koroak euskaraz… parapapapapapaPA!






























