gaztelumendi.eus

larrabetzu euskal herria | agit prop 2.0 | kultura | natura | Adierazpen askatasuna!

gaztelumendi.eus
Menu
agit/prop, Elikadura Burujabeta, Elikadura burujabetza, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, teknologia berriak

Ondasun komunen tradizio berritzailea

Baserritar eta nekazari gazteen nazioarteko topaketa bat burutu da ez oso aspaldi Gernikako Astran. Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduko kide eta partaide ugarik bertan ikasi eta eztabaidatzeko aukera eta parada polita…

irakurtzen jarraitu
2014-11-20
agit/prop, hurrengo geltokia, larrabetzutik, teknologia berriak

Zuzenean

Sare sozialak eta gaur egungo hedabideak | aukera berriak eta parte hartzea Mezu bat edo beste sare sozialetan. 12 mutil ginen 1990ko #santageda bezperan kantatu genuenak, #kintoak. Ez dakit inor…

irakurtzen jarraitu
2014-02-06
gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, musika

Euskal kulturgintza Bilbon

Euskaratik eta euskaraz Otsaila. Pandemia osteko bigarren negua. Apurka apurka debekuak eta ezintasunak altxatzen ari dira. Kostako da oraindik. Kafe Antzokia zabaldu dute. Zabalik da, martxan. Martxan den bezala, aspaldian…

irakurtzen jarraitu
2022-02-18
agit/prop, baserritik mundua, Elikadura burujabetza, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi

Elikadura burujabetza lantzen

Aurreko asteburuan EHNE Bizkaiak VIII. kongresua burutu zuen Gernikan. Eta azken hilabetean buru belarri aritu gara zeregin horretan. Ponentzia erredaktatu, zuzendu, itzuli, pasatu, landu, eztabaidatu, azaldu, komentatu, hobetu, zorroztu, laburtu,…

irakurtzen jarraitu
2012-11-29
  • agit/prop,  gaztelumendi.eus,  ikusi eta ikasi

    irakurtzeko gogoa

    gaur, orduan kendu zizkiguten berbak irakurtzeko gogoa daukat.
    gogoratzeko gogorik eduki ez arren, ez genuke ahazterik nahi.
    oroituz, akordatuz idatzi ahal izan genituenak.
    ikasitakoa.
    eta gaur, oraindik, idazten jarraitzen dugu. irakurtzen. esaten. ikusten.
    erresistentzia ariketa da oraindik, euskaraz idatzi, irakurri, ikusi eta esatea.
    bizi garela adieraztea. bagarela.
    Herria eta hizkuntza lotzen dituen hau da gure eremua.
    Euskal Herria.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Eskoletako jantokien ikasgaia

    2014-06-17

    Gazte eguna Larrabetzun

    2012-07-25

    Hunkituta 47ak -azkenean bai- Herrian

    2019-09-16
  • gaztelumendi.eus,  ikusi eta ikasi

    hipoKrisiaz

    Egia esan, gezurra da nagusi.

    Egunkariak piztu, sare sozialak sintonizatu edo auzoan berbetan hastea besterik ez dago, bizi dugun giro kutsatuaz jabetzeko. Hiru lau nota, gainditu-ta gaudela ohartzeko. Sinatuta bueltatu, arren.

    Sobresaliente

    Barcenas delako horren sobreek mezu asko zalapartatu dute. Dimisio hots hitz ezinezko hori gauzatzea lortzen ez duten arren. Baina Rajoy -edo Raxoi?- eroriko da, eta hori dute helburu, berak baino gehiago agintzen/ordaintzen dutenek.

    No tablet

    Gertuago, angulak eta kutsatutako interes tipoak nahasten zaizkigu, erotutako arraultze batzuekin. Eta GARA egunkariko pdf-ak wikileaks gogorarazten digu, gure eremuan, sukaldaritza elitezko batean, to elikadura burujabetza! #ondoegina

    Bien

    Bien bitartean zintzotasuna neurtzeko, Gerediaga elkarteak gida berezia aterako du, aplikazio bat mugikorretarako, Azkue fundazioak finantzatua. Eta fundazioan bertan, kudeatzaile berria behar dute, baten batek alderdian jauzi handiagoa -oraindik- egin duelako. Bere burua hor aurkez dezake, agian, Durangoko azokari beste toke bat ematen saiatu denak, oraingoan baina tokea berari eman diote, eta deskolokatuta geratu da mundu guztia. Denak? Gerediaga eta azoka azken 30 urteotan ezagutu duenak ez du arrangura askorik hartu, ondo finkatutako estiloa da hau. Nirekin edo nire kontra. –Ez du zintzo jokatu. Harrapazank txiribiton! Egiptokoak baino mezu kriptografikoagorik… poker aurpegia somatu dut gaur goizeko kafe orduan, inguruko egunkari guztietako titularrak gosaltzean.

    Ondo egina lagunok, pantaila itzaltzeko gogoa piztu zait. Off!
    hipokrisiari stop!
    http://youtu.be/pMYdaFcUgQU
     

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Euskararen ezagutza eta erabilera Larrabetzun

    2022-11-14

    Fermin Muguruzarekin berbetan

    2006-06-07

    Twitter? Ez eskerrik asko

    2021-09-09
  • agit/prop,  gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  i+g,  teknologia berriak

    Eguneratzen

    aztertzen, ikasten.

    Bloga beharrezko tresna izan da azken urteotan teknologia berrien olatuotan murgilduta ibili garen bidaiariontzat. Kultura librea, software eta hardawareari buruzko ikasketa prozesu etengabea, informazioaren inguruko komunikazio ekintzak, sare sozialak, komunitatea… asko ikasi dugu. Asko eman dugu. Asko ezagutu dugu.

    oztopen gainetik irudimena lau haizetara
    oztopen gainetik irudimena lau haizetara

    Eta bide horretan jarraitu behar dugu. Sareak askorako ematen du, eta bakoitzak bere lubakian, bere trintxeran jarraitzen dugun arren, kalean maiz batzen garen arren, gure ikasketa eta garapen prozesuek jarraitu behar dute martxan.

    Ikasi dugun guztia hedatzen saiatu gara. Eta asko daukagu oraindik ikasteko. Garenaren zati garrantzitsu bat hemen dago. Hemendik sortu dugu. Hemen adierazi. Baina izaten jarraitzen dugunez, asmatu beharko dugu ere sorkuntza telematikoan irauten, gehiago sortzen, dinamika berriak pizten.

    Laburrera eta azkarrera jo dugu maiz. Mikromezu intelegienteenetan murgilduta daude gure eguneko ordurik emankorrenak. Eta pentsamendu azkarrari, gogoeta gehitu behar diogu. Irudi gehiago, irudimen loriatsuagoa.

    Behin eta berriro saiatzen garen arren, askotan ez dugu tabernarako astirik, iritzi artikulurik sakonenak aztertzen hasteko betarik, lagunekaz berba egiteko denbora hartzen, bisitatzeke daukagun toki horretarako tarte lortzen… baina saiatu beharra dago.

    gaztelumendi.org proiektuak adar asko ditu, eta ikusgarriena hau izan da luzaz. Orain nagiak astindu, eta berrosatzen abiatzea egokitzen da.

    Honetan jarraitzeko arrazoi asko dago, eta egin egingo dugu.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    #ZaldibarARGITU

    2020-02-11

    noraBIDEA argi daukagu: #INdependentzia

    2015-09-09

    pop pilulak

    2013-11-18
  • agit/prop,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  musika

    supernova aroan bizi gara atzo geroztik

    Etzanda zaude eta postariarena izan daitekeen txirrin hotsa. Paketea dakar mezulariak. Eta jadanik ahantzia duzu crowfunding ekarpena egin zenuenetik
    Liburua dela diotsu berak, eta bada liburua. Bada filme bat ere, eta diskoa, eta sorpresa ugari gehiago.
    Kerobia taldearen azken Kerobia
    talde ausarta izan da beti, talde interesgarria. Bide berriak urratu ditu azken diskoetan, kopiak modu librean banatu, sarean zabaldu, bideklip interesgarriak egin, zuzenean jo, emankizun bereziak eskaini… eta aitortu behar dut, asko atsegin dudala. Asko.
    Orain irakurtzeari ekin diot, ikusteari, entzuteari… gero gerokoak, aro berri honetan gusturago egongo garelakoan.

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Hemen hasi zen dena

    2023-12-06

    Zizek, errefuxiatuak eta gu

    2017-01-27
    #olatutalka #eraldalab

    Elikadura burujabetza eta tokiko garapena Euskal Herrian

    2013-05-26
  • Elikadura burujabetza lantzen
    agit/prop,  baserritik mundua,  Elikadura burujabetza,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi

    Elikadura burujabetza lantzen


    Aurreko asteburuan EHNE Bizkaiak VIII. kongresua burutu zuen Gernikan. Eta azken hilabetean buru belarri aritu gara zeregin horretan. Ponentzia erredaktatu, zuzendu, itzuli, pasatu, landu, eztabaidatu, azaldu, komentatu, hobetu, zorroztu, laburtu, argitu, ulertu eta ulertarazten.
    Talde lanean, Abadiñoko egoitzan. Eskualdeka azaltzen batzuk, gomendioak jasotzen.
    Kongresurako baina, ponentziaz gain, beste mila gauza txiki be prestatu behar izaten dira. Erakunde txikiotan, bizkar gainera etorri ohi dira, ordurarte inoiz planteatu gabeko lan batzuk ere. Eta asko ikasten da horretan. Gehiago, ondo, edo oso ondo urtetzen direnean.
    Eta egia esan, zeregin barriotan asko gozatu dut aspaldion. Bideoak egin ditugu, ponentziak azaldu, eztabaidak zuzendu, emendakinak jaso, dekorazioaz arduratu, argiak piztu eta amatatu, mikroak banatu… eta batez ere lantzen jarraitzeko gogoa hedatu, gazteagoen artean, zaharragoen inguruan.
    EHNE Bizkaia Gernikan
    Elikadura burujabetza lantzen

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Hori Bai 50 urte lotu barik

    2015-04-14

    Gernika

    2014-04-26

    #sfk14 Txupinazotik zuzenean

    2014-07-05
  • agit/prop,  gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  i+g,  ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

    neurri ttikiagoan, smart blogetan

    Horrela ei gabiltza. Laburrean, puntuari erantzuten, neurri ttikiagoetan.
    Sare sozialetako mezu laburrek, telefonoetatik heltzen zaizkigun albiste arinek, azkar irakurtzen diren berrietan murgiltzen gara orain.
    Sakontasuna zuloa da, zorigaitzez.
    Eta gure gogoetak azkar botatzen ditugulakoan… jarraitzen dugu gero mar marrean.
    Ez gaude kalaka edo eztabaida jantzietarako… eta hori da gero gure patua.

    Hona heldu bazara, jakizu beste hauetan dagoela egon gure jardunik loratsuena.
    gaztelumendi.org | ekultura.net | @iptx | facebook/gaztelumendi …

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Telebistan

    2014-12-05

    Errefuxiatuek ere futbola maite dute

    2017-01-28

    Egunkaria

    2015-12-06
  • argazkia: naiz.info
    agit/prop,  gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi

    Gora Mari Jaia!

    Bilbo lehertu da, munduko aste luzeena, aste nagusia abian… atzo iluntzean Bilbora hurbiltzea eta jaigiroan nahastea dana zan bat… ze umorea, ze giroa…
    argazkia: naiz.info
    Mari Jaiaren atzetik, ondotik, alboan, inguruan milaka lagun festazale. Ikaragarria da andra honek ingurua astindu eta pizteko duen gaitasuna….
    Gora Mari Jaia! gora Bilboko konpartsak!

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Ondasun komunen tradizio berritzailea

    2014-11-20

    irakurtzeko gogoa

    2013-02-20

    Elkartasuna eta konpromisoa | Komunitatea ere baGARA

    2019-06-11
  • gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  larrabetzutik,  musika

    zertarako amestu?

    izarrik ametsetan, Hori Bai

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Euskaraz edo bestela ez gara?

    2016-05-04

    Oskar Alegria zine zuzendariarekin berbetan

    2020-12-30

    Noam Chomsky: Krisi hau merkatuaren porrotaren enegarren adibidea da, baita ingurumen-hondamendi baten mehatxua ere

    2020-03-21
  • agit/prop,  larrabetzutik,  musika

    Gazte eguna Larrabetzun

    Asteburu honetan, 1985etik ospatzen dugun eguna dugu herrian, gazte eguna.
    Hori Bai gaztetxearen egun nagusia, urteko egunik neketsuena, zoragarriena… ederrena.
    gauez, gainera kontzertu ederrekin batera, gau elektronikoa ere izaten da gaztetxean, dantzan egiteko aproposa….
    joango gara, informazio eta irudi gehiago eskaintzen, apurka apurka.
    bitartean, gaztelumendi.org gune honen look berriarekin utziko zaituegu…. apropos>
    🙂

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Josu eta Santi gogoan

    2019-11-21

    Egunkaria

    2014-12-06

    irakurtzeko gogoa

    2013-02-20
  • agit/prop,  Elikadura burujabetza

    Elikadura burujabetzaren alde, Ez irentsi

    48 orduko baraualdian

    (bizitza normala eginez, lana, batzarrak, etxea…)

    Elikadura burujabetzaren alde,
    edozer Ez Irentsi!

    Baserri bizi eta iraunkor baten alde.

    Elikadura, herritarron eskubide bat delako….ezin dezakegu edozer irentsi

    • Azken 30 urteotan, baserria desagertzeko politika bultzatu da gurean
    • Elikadura burujabetza bideratuko duten politika publikoak behar ditugu….herri mailatik hasita…baserri mundua eta nekazaritza benetan bultzatuko dutenak
    • Jantoki publikoetan, sasoikoa eta bertokoa. Kalitatea hezkuntzan, bizitzan, osasunean, ezagutzan….
    • Munduko gosea, gehienak nekazariak eta emakumeak

    Horregatik, eta baserri mundua bizirik gura dugulako, ezin dugu edozer irentsi.

    informazio gehiago:  ezirentsi.org

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Elikadura burujabetza lantzen

    Elikadura burujabetza lantzen

    2012-11-29

    Gora Euskal Herria

    2017-04-11

    Doctor Deseo Radio 3 irratiaren kontzertuetan, GARA egunkarian edo sarean | narratiba berriak

    2016-05-31
 Bidalketa zaharragoak
Bidalketa Berrienak 

gaztelumendi.eus

Mugaldeko taberna | 97 irratia

etiketa lainoa

bartzelona basque bertsoak bideoa bilbo bloga blogak egunkaria eh elkartasuna errefuxiatuak errepresioa etorkizuna eu euskal herria euskara euskaraz gara gaztelumendi gaztetxea gernika herria hizkuntza hori bai independentzia info7 Internet irratia irratiacom katalunia kultura larrabetzu libre literatura musika notimeforlove poesia politika sarea sare sozialak susa telebista twitter wordpress zinema
gaztelumendi.eus | copyleft | eduki libreak
Ashe itxura WP Royal -ren eskutik.