#askegunea Aspaldian ezagutu dugun desobedientzia zibil ekintza handiena
Herri Harresi kolpeka hautsi dute, ondo kostata.
Egunak eman ditu Askegunea eremuak erresistentzia lantzen, elkartasuna hizki handiz idazten, komunikazio eremu librea sortzen… Donostiako bulebarrean.
Gau eta egunez, gazte mugimendua eta herritarrak elkarrekin.
Urkulluren ertzainek, Iñigo Cabacas hil zuten gorputz polizialeko kideek, bi ordu eta erdi luzez… banan banan atxilotu eta kanporatu dituzte bertan batutako milatik gora lagunak.
- Goizeko 6:00ak jo dutenetik, Info7 irratia ere zuzenean aritu da, Donostiatik, herri harresi barrutik, estudioetatik… eredugarri.
- Sare sozial handi bat bilakatu da #Askegunea bera ere.
- Mugimendu berri bat ari da sortzen une honetan, kalean eta gizartean. Eskubide guztien alde, konponbidearen alde, gazte mugimenduaren alde… Euskal Herriaren alde finean.