Kategoriak
agit/prop

#aztnugal

Tortura salatzea delitu bilakatu nahi duten honetan, idaztea pentsatzea eta adieraztea eskubidea dela aldarrikatu behar dugu, beste behin. Borreroak baditu milaka aurpegi1993-2016#tortura salatzen hamaika ahots eta begi#aztnugal1000kaurpegi #aztungal pic.twitter.com/hvpDrF5nYG — gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko apirilak 20 Burlatatik (Nafarroa) Euskal Herri osora, nazioartera hedatu da askatasun garrasia, eskubideen aldarria. Herriko plazan, kalean, etxez etxe#tortura salatzen.Guztiok ozen esan […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

ARGIA aldizkariko lagunekin elkartasuna

Mozal legeari jarraituta, atxiloketa baten berri emateagatik zigortu gura izan dituzte ARGIA eta bere lantaldeko Axier Lopez kazetaria. Adierazpen askatasunaren kontrako neurri honek, informatzeko eskubidea ez ezik, informatua izatekoa ere urratzen du. Euskal Telebistako Egunon Euskadi saioan, horretaz mintzatu eta gure elkartasuna adierazi diogu mahaikideoak Axier Lopez laguna eta ARGIA aldizkariko lantaldeari. ARGIA Mozalik gabe […]

Kategoriak
agit/prop

Arnaldo Otegi

Pozik. Itzel. Bide berriak abiatzeko prest ikusi ditut egunotan Arnaldo Otegi bera, eta bere ondoan, atzetik, alboan, elkarrekin milaka herritar. Aste intentsoa izaten ari da. Tentsio komunikatiboa. Diskurtsoa. Dialektika berriak. Burruka ideologikoaren esparru ase ezina. Gaitasuna pertsona batean islatua. Gaitasun dialektikoa, ideologikoa, komunikatiboa, estrategikoa. Iraultzailea bezain humanoa. Euskalduna bezain ezkertiarra. Oso osoa. Free Otegi kanpainaren […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

Beltza naiz eta harro nago!

Atlantiko beltza Iruñean. Musika, beltzak, erresistentzia eta beste gauza askoz gehiago @katakrak54 #AtlantikoBELTZA https://t.co/UjLUPBdLQ8 pic.twitter.com/dpiE6OhBnx — gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) December 22, 2015 Angela Davis Bilbon. Angela Davis Euskal Herrian, otsailaren 4tik 8ra https://t.co/Rx5JeRPqZz pic.twitter.com/IAh95JXHow — Topatu (@topatu_eus) January 27, 2016 Zebrabidea beltzez marraztu dugu gaurkoan, komunikazioa soinu artean, formazioa, aktibismoa, eztabaida eta feminismoa. Iruñeko Atlantiko beltza […]

Kategoriak
#bidegorritik agit/prop gaztelumendi.eus

Ashraf Fayadh

Poeta palestinarra preso daukate, heriotzera kondenatua idatzi dituen poemengatik. Eta nazioartean haren testuak irakurtzeko deialdia dago gaurko, 2016ko urtarrilaren 14a den honetan. #bidegorritik irrati emankizuna berari eta Palestinari eskainia izan da horregatik. Bereziki hunkigarria egin zait Ignazio Aiestaran elkarrizketatzean, berak goizaldean beste erbesteratu palestinar batek berari igorritako gutuna irakurtzea, irratian bertan. Izan ere, Aiestaranek euskarara […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

josemigel etxeandia LIBRE

1994ko azaroan Larrabetzutik ihes egin zuenetik urte asko pasatu dira. Mexikon atxilotu eta Espainian gartzelaratu zutenetik be igaro da denbora. Urrun eta ezlekuetan lehenengo, espetxean eta bisititetan gero.. 21 urteotan hutsune handia itxi digu Josemigelek herrian, inguruan. Azken bidaia Gaur goizean azkenik bere bila abiatu gara Salamankarantz. Azken bidaia izan da, urteotako bisiten ostean. Pozik […]

Kategoriak
agit/prop

Egunkaria

Idazten ikasten hasteko izan genuen aukera. Mundua irakurtzeko. Euskal Herria eguraldi mapatik, eguneroko errealitatera. 25 urte sortu zela, herri ekimenez. 25 urte ezagutu genuela. Eta hogeitik gora bertan lanean lehenengo eta idazten gero hasi nintzela. Joxemi Zumalabek gidatuta, Zorion, Felix, Ramon, Gorane eta Montse gogoan. Ataxi eta Miriam. Xouse, Iñigo, Ines, Jabi eta beste asko…. […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Libre idazteko

Duela hamaika urte ekin nion gaztelumendi izeneko proiektu komunikatibo honi. Asko idatzi, pentsatu, esan, adierazi, eztabaidatu eta ikasi dut tarte guzti honetan. Batipat bat, libre izateko gogoa piztu zait aspaldian. Adierazteko, pentsatzeko, garatzeko eta bizitzeko. Ez da gutxi, baina irakaspen ederra da. Duela 11 urte, nazioarteko euskararen egun honetan -horrenbeste ospatzen ez zena portzierto- Madrilera […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

kontatu kontatzen dugu?

Gaurkoa ez da hitz jolasa. Baina hitz egiteko parada ematen du. Zer kontatzen dugu? Zenbat kontatzen dugu? Kontatzen ote dute gurekin? istorioa Twitter bidez arreta jartzen duzu ekitaldi batean. Eta etiketari erreparatu. Eta TL osoa mezuz betetzen hasten da. Kontaketa. Eta oharkabean konturatzen zara, erabiltzen duzun hizkuntzan, mintzo zaren horretan, idazten duzunean… ez duela inork […]

Kategoriak
agit/prop Elikadura Burujabeta

10 urte Euskal Herriko laborantza sustengatzen. LURRAMA

Asteburuan Miarritzen Lurrama burutu da. 2006ko udazkenetik antolatzen da Ipar Euskal Herriko laborantza sustengatu, erakutsi eta dastatzeko gune hau. Erakustazoka handia da Lurrama. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako laborariak, gazteak asko ezagutzeko parada ederra. Oraingoan ere milaka lagunek bisitatu eta bizi dute laborantza zuzenean. Bertatik bertara ezagutzea izaten da onena horrelakoetan, baina Iparraldearen Orena telebista […]