#abokatuakLibre #atxilotuakAskatu #JeSuisBasque Tweets
#abokatuakLibre #atxilotuakAskatu #JeSuisBasque Tweets
Lagun bat, beste lagun askorekin batera epaitzen hasiko dira gaur Madrilen. Auzokide bat, beste herri askotako kiderekin batera Madrilen da egun. Eta bihar, eta etzi….. eta ez dakigu noiz arte iraungo duen epaiketa honek. #AnerLibre #35akLibre #epaiketapolitikorikez pic.twitter.com/ArWZyDdamq — #AnerLibre (@Hiro_vuelta) January 11, 2015 Epaiketa politikorik ez! dio LIBRE! afitxak. Epaiketa guztiak dira politikoak izan, […]
#oneCountryOneTeam Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka hainbat partida jokatu ditu asteburu honetan -emakumeek futbolean, rugbilariek Katalunian bertan, futbol sala…- eta besteak beste selekzioen aldeko aldarria izan da nagusi zelaian eta kalean. Sare sozialetan ere, #OneCountryOneTeam mezua hedatu da lau haizetara, mundu osoan. #OneCountryOneTeam Tweets
Zer da albistea? Nork erabakitzen du? Noiz dakizu argazki batek muga guztiak gaindituko dituela? Une egokia zein da? Gaur goizean Lezaman egotea egokitu zait, zereginak nituen. Militantziak eraman nau bertara, laguntzaile. Eta Athletic taldeko mutilek entrenamendua amaitu dutenean, prest agertu dira kamara aurrean jartzeko. Ti ta. Mugikorra prestatu, iruditeria eman, eta azalpen gutxi behar izan […]
Etxean eta herrian asko maite doguzan lagunen etxekoa da Jone. Xabier Arriaga Txiplas, bertso maisu, lagun, militantzia kide, EHNEko baserritarraren alaba nagusia da Jone. Itziar Amezaga eskolako irakasle, lagun, konplize, Elikadura Burujabetza lantaldetako kidearen alaba, Maddiren ahizpa. Maddi eta Joneren bizipoza, gogoa, irribarrea, militantzia ttiki txikitatik ezagutzen doguz. Zaldi gainean, artzai txakurren ondoan, Errigoitin zein […]
Durangon eman ditut lau egun eta hiru gau. Baina 4+3 ez dira beti zazpi. Ez gurean. Musika entzun dugu, letrak irakurri, berba asko, irudiak, doinu eta ahotsak, papera eta pankartak…. Besarkadak eta agurrak, keinuak, ferekak… zer ez dagoen Durangon. Ruper Ordorikaren bertsio ederra egin dute Arrasateko Anger taldekoek, oraindik hobea den Sute perfektua diskoan. Eta […]
Egunkaria irakurtzen pic.twitter.com/9w35XYKsBW — gaztelumendi.eus (@iPtx) December 6, 2014 Abenduaren 6an, euria ari du oraindik.
Udazkenarekin telebistan parte hartzeko aukera eskeini zidaten Egunon Euskadi saioko lantaldeko arduradunek. Eskoziako erreferendumaren bezperetan Miarritzetik erantzun nien saiatuko nintzela erantzuten. Eta ondo pentsatu ostean, erabakia. Eta ausartu eta zenbait solasalditan parte hartzeko aukera izan dut. Kataluniako gaia, Podemosen hazkundea, PPren ustelkeria izan dira orain arte gai nagusi edo izarrak, eta gaiok kudeatzen moldatu naizelakoan […]
Eta nazioartean euskara eta euskal kultura hedatzeko ezinbesteko tresna izango da sarea. Eta hizkuntza, eta herria, eta kultura, eta ekonomia garatzeko .eus dominioarekin agertuko gara munduaren aurrean. Blog honek ere, sortu eta hamargarren urteurrenean gaztelumendi.eus izaera berritua hartuko du. Aspaldian nazioartean izan dugu errekonozimendurik handiean da puntuEUS dominioa. Euskal kulturaren komunitate osoa zabalduko duena mundu […]
2004ko abenduarekin, neguaren atarian abiatu zen proiektu hau. Hasieratik informazioa, iritzia eta trukea lantzeko asmoarekin. Diseinua, irudia, software librea, ideia berriak eta eztabaida sustatzeko gogo itzelarekin. Garaian garaiko teknologiak, aukerak, tresnak ezagutuz eta frogatuz… urtez urte, aroz aro… lekukotza digitala ematen, uzten. Argazkiak.org | gaztelumendi.org zaharra © cc-by-sa: gaztelumendi 2004ko abenduko sarrera batzuk, oraindik gordeta […]