Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia

Kultur eremu berriak

berrikuntza soziala eta kultur eremuak Luzuriaga fabrika garbitzen ari dira antxotarrak, Astrak urtebeteko ibilibidearen balantzea aurkeztu du gernikarren aurrean, Sestaon labe garaien sasoiko bulegoetan kultur eremu librea osatu zuen Txirbeleneak, Iruñean Katakrak liburu denda baino zerbait gehiago da kale nagusian, antzerki obrak ikusten ahal ditugu asteburuetan Deustuko Erriberakok Pabellon 6 arte eszenikoen aretoan, Bilboko alde […]

Kategoriak
larrabetzutik

Inoiz herrian egin den mendi martxa handiena

Elkartasuna eta herrigintza Pozik gaude, asteburua itzela izan zelako. Hasi barikuan, jarraitu zapatuan eta domekan bertan be ekitaldi mordoa herrian. Eta asteon gainera, ezin albiste hobea: Eider Zuriarrain libre! Kontua da, Garmitxaren aldeko ekitaldiak oso oso arrakastatsuak izan dirala. 80 ume inguru antzerki saioan eskolako jantokian, 120 lagun dokumentala eta Gaztelumendi abesbatza ikusten, 220 lagun […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

barkatu, ama

Gaur hasi gara sarean zabaltzen gure ekimen ttiki eta hauskorra: barkatu, ama musikazaleak batu, berba egin eta kezkak konpartitzeko (g)unea….. Hitzaldiak, kontzertuak, dokumentalak…. antolatu eta gozatzeko proposamen xume xumea. Gaztetxeetan eztabaidak bultzatzeko ekimentxoa. Belaunaldi ezberdinak antzeko doinuekin dantzan jartzeko asmoa. Aurkezpena apirilaren 11an, barikuz Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Hitzaldi musikatua lehenengo. Andoni Tolosa Morau Kontzertua […]

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

euskal eskola publikoaren alde

Aurten, ekainaren 1ean ospatuko dugu Euskal eskola publikoaren aldeko jaia, Balmasedan. nola ulertu eskola gure herritik harago? Eskola gure herriari lotuta baldin badago Eta milaka izango gara, herriz herri, autobusez eta garraio publikoa baliatuz Balmasedara hurbilduko garenak. Milaka dira, Euskal Herri osoan, herriz herri, auzoz auzo… hezkuntza publikoa jasotzen duten neska eta mutikoak. Helburu ditugulako, […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Ikasle mugimendua indartzen ari da, nabarmen

Leihotik ikasleak ikusten ditut autobus paradan. Normalean hor egoten dira goizeko 8etan. Mordoa doaz egunero Deriora, institutura. Ia autobuskada bat Larrabetzutik. Gaurkoan baina, greba eguna dute. Hiru ordu beranduago doaz, 11etako manifestaziora. Greban daude. Baina ez dira etxean geratu. Leihotik begira, konturatu naiz asko direla. Gaztetxoak, karpeta barik. Baina ikasteko gogoz. Eta sarea sutan dagoela […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia larrabetzutik teknologia berriak

Zuzenean

Sare sozialak eta gaur egungo hedabideak | aukera berriak eta parte hartzea Mezu bat edo beste sare sozialetan. 12 mutil ginen 1990ko #santageda bezperan kantatu genuenak, #kintoak. Ez dakit inor soldaduzkara joan zen, ni intsumiso egin nintzen — gaztelumendi ||*|| (@iPtx) February 4, 2014 Erantzuna eta eskaria ostean. @iPtx Ezagutzen gazterik eskea egiten ari dena […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia larrabetzutik

Gure esku dago Larrabetzun be

100 lagun baino gehiago Larrabetzuko eskolako jantokian @GureEskuDago aurkezpenean pic.twitter.com/GLp8m4WpFK — larrabetzu eskura (@larrabetzu) January 17, 2014 Aurkezpen jendetsua duela egun batzuk Larrabetzun egin zena. Ondo prestatutakoa, zaindua, ordenatua eta esanguratsua. Eta jendeak erantzun egin zuen, gure herrian gauzak ondo egiten direnean egin ohi den moduan. Ilusioa piztu du Gure esku dago ekimenak, ilusioa piztuta […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi larrabetzutik

Uritarra futbol taldea herrigintzan

euskaraz eta koloretan aluzinatzen 2013 / 2014 denboraldiko kromo albuma atara barri du Uritarra futbol taldeak gurean. Herriko neska mutiko, gaztetxo eta futbolari nagusien talde guztiak… ehunetik gora jokalari kromoetan. Euskaraz eta koloretan. Argazkiak.org | Uritarra futbol albuma © cc-by-sa: gaztelumendi Eta orain, herriko gazteenek Mitxilota dendan, Gazteleku -Uritarraren taberna eta egoitza soziala- edota herriko […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia teknologia berriak

Euskaraz bizi nahi dugunon eremua da sarea

Kanpoan nengoela, ezagutzen ez dudan kazetari batek elkarrizketa bat egiteko galdetu zidan. HABEko ikasleentzako zela gogoratzen dut. Badakit zenbat kostatzen den, eta ez diot inoiz inori elkarrizketa egiterik ukatu; eta egin ditut batzuk, gai batekin ez bada bestearekin. Ziurrenik, elkarrizketatu baino elkarrizketatzaile izango nintzen gehiagotan. Kontua da, gerora ez dudala jakin elkarrizketa hori argitaratu izan […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Giza Eskubideak BAKEA eta konponBIDEA

2014ko urtarrilaren 11 hau historikoa izateko bidean dago. Bidea. Gorde berba hori, gogoratu hiri hau. Etorkizuna marrazten ari gara, bidea eginez. Gelditu barik bidean. Ezin nekatu bidean. Bidea da burruka. Gure BIDEA, hemen eta orain.