Kategoriak
agit/prop Elikadura burujabetza gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Konprometitu gaitezen!

Atsekabez hartu dut Stephane Hessel agurearen heriotza. Bere azken bi liburutxoekin hurbildu natzaio azken aldi honetan, eta benetan merituzkoa da gizon honen balentria eta gogoeta azkarra. Aspaldian mundu osoan hedatu diren manifesturik ederrenak egin baititu. Borrokarako arrazoiak, zioak, motiboak jarri ditu letraz letra, paperaren gainean. Gurean ere, euskaraturik aurkitu ditugu bere bi liburu eder. Azkar […]

Kategoriak
literatura

gure belaunaldia

Beñat Sarasolaren poema bat. Gure belaunaldiak ez du deus balio, gure belaunaldia Aginako zero bat da. Ezin izan ditugu gurasoak akabatu; etxetik alde egin, komuna hippie batera joan. Gure gurasoek ulertu egin nahi izan gaituzte, eurek lotutako txirriak erre ditugu, gure alde jarri, gure bandora pasa dira. Irakasleek ikastoletan heziketa teknika modernoenak erabili dituzte gurekin; […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

irakurtzeko gogoa

gaur, orduan kendu zizkiguten berbak irakurtzeko gogoa daukat. gogoratzeko gogorik eduki ez arren, ez genuke ahazterik nahi. oroituz, akordatuz idatzi ahal izan genituenak. ikasitakoa. eta gaur, oraindik, idazten jarraitzen dugu. irakurtzen. esaten. ikusten. erresistentzia ariketa da oraindik, euskaraz idatzi, irakurri, ikusi eta esatea. bizi garela adieraztea. bagarela. Herria eta hizkuntza lotzen dituen hau da gure […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

hipoKrisiaz

Egia esan, gezurra da nagusi. Egunkariak piztu, sare sozialak sintonizatu edo auzoan berbetan hastea besterik ez dago, bizi dugun giro kutsatuaz jabetzeko. Hiru lau nota, gainditu-ta gaudela ohartzeko. Sinatuta bueltatu, arren. Sobresaliente Barcenas delako horren sobreek mezu asko zalapartatu dute. Dimisio hots hitz ezinezko hori gauzatzea lortzen ez duten arren. Baina Rajoy -edo Raxoi?- eroriko […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g teknologia berriak

Eguneratzen

aztertzen, ikasten. Bloga beharrezko tresna izan da azken urteotan teknologia berrien olatuotan murgilduta ibili garen bidaiariontzat. Kultura librea, software eta hardawareari buruzko ikasketa prozesu etengabea, informazioaren inguruko komunikazio ekintzak, sare sozialak, komunitatea… asko ikasi dugu. Asko eman dugu. Asko ezagutu dugu. Eta bide horretan jarraitu behar dugu. Sareak askorako ematen du, eta bakoitzak bere lubakian, […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi musika

supernova aroan bizi gara atzo geroztik

Etzanda zaude eta postariarena izan daitekeen txirrin hotsa. Paketea dakar mezulariak. Eta jadanik ahantzia duzu crowfunding ekarpena egin zenuenetik Liburua dela diotsu berak, eta bada liburua. Bada filme bat ere, eta diskoa, eta sorpresa ugari gehiago. Kerobia taldearen azken

Kategoriak
agit/prop baserritik mundua Elikadura burujabetza hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Elikadura burujabetza lantzen

Aurreko asteburuan EHNE Bizkaiak VIII. kongresua burutu zuen Gernikan. Eta azken hilabetean buru belarri aritu gara zeregin horretan. Ponentzia erredaktatu, zuzendu, itzuli, pasatu, landu, eztabaidatu, azaldu, komentatu, hobetu, zorroztu, laburtu, argitu, ulertu eta ulertarazten. Talde lanean, Abadiñoko egoitzan. Eskualdeka azaltzen batzuk, gomendioak jasotzen. Kongresurako baina, ponentziaz gain, beste mila gauza txiki be prestatu behar izaten […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia i+g ikusi eta ikasi teknologia berriak

neurri ttikiagoan, smart blogetan

Horrela ei gabiltza. Laburrean, puntuari erantzuten, neurri ttikiagoetan. Sare sozialetako mezu laburrek, telefonoetatik heltzen zaizkigun albiste arinek, azkar irakurtzen diren berrietan murgiltzen gara orain. Sakontasuna zuloa da, zorigaitzez. Eta gure gogoetak azkar botatzen ditugulakoan… jarraitzen dugu gero mar marrean. Ez gaude kalaka edo eztabaida jantzietarako… eta hori da gero gure patua. Hona heldu bazara, jakizu […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Gora Mari Jaia!

Bilbo lehertu da, munduko aste luzeena, aste nagusia abian… atzo iluntzean Bilbora hurbiltzea eta jaigiroan nahastea dana zan bat… ze umorea, ze giroa… Mari Jaiaren atzetik, ondotik, alboan, inguruan milaka lagun festazale. Ikaragarria da andra honek ingurua astindu eta pizteko duen gaitasuna…. Gora Mari Jaia! gora Bilboko konpartsak!

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik musika

zertarako amestu?

izarrik ametsetan, Hori Bai