Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

Hi, eingo juk ala?

Ointxe leidu baino etzoat ein, antza hikaz eiteko ohituria galdu eingo dokela. Euskeriak hiru bereizgarri jekozak: nornorinork hirutasune, deklinabidia eta hitanoa. Guk eiten juk arian, batzun artian sikiera be; eta alkar ulertuteko geuze bagozak. Gu baino zaharragoak dozakenak, horrek bai, horrek beti eiten jeurek, danakaz ganera. Izen geuze polite dok, ikisteko sano gatxa be eztok, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

lostinbilbao.tv ere denboraldi berriagaz

Gustatu zaizu? Ni egia esan orijinaltasunak txunditu ninduen. Aurreko denboraldi ona egin badute, badirudi datorrena hobea izango dela. Beraien Deustuko estudiotik, irudimena, irudia eta sorkuntza lantzeko gogoz ikusten ditut lostintv-ko lagunak. Aurkezpena txapo!

Kategoriak
hurrengo geltokia

zenBAT galdera ditu gaur euskal erdiak?

…nahiago nuke bihar, balitu berriak. Vuelta jarraitzen ari zarete? Nafar bat, Etxarriko Egoi Martinez lider da. Pozik egongo dira Euskaltel telefoniako buru eta langile guztiak. Pozik dira komunikabideetako euskal esatari eta kazetariak oro. Pozik gaude zaletuak, kirolzaleak…. eta pozik egongo al dira, euskal kirola lehia gorenean jarri gura dutenak? BAT basque team irakurri, entzun, jan […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Hurrengo geltokia, ezin surrealistagoa

Ezagutuko duzue Niko Vazquez, MCD taldeko sortzailea, diseinugile aparta (Eitbko txoria be egin zuen), sortzailea,infografista, artista multimedia…. eta bistan denez, bideogile itzela. Bere lanak oro imbecil.com eta grafismo.com guneetan batuta daude.  Guggemheim museoak YouTuberekin batera antolatutako lehiaketa irabazi du Hurrengo geltokia izeneko lanagaz. Txalogarria lana, ezin surrealistagoa. Ikusi gura baduzue: Aurki, Nikorekin egindako elkarrizketa argitaratuko […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Ibarretxerenak egin du > lehen da ari

Horrenbeste entzun arren, badirudi euskal erditarrok ez dugula kontsultarik izango datorren hilean. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako biztanleek ez dute ezelango zitarik edukiko lehen-dakariaren galderak erantzuteko. Kexu da gure lagun bat ere, PNVk ez duelako gogoz hartzen Kontsultaren gaia baina, ez dago politologo jantzia izan beharrik, Europara, justizia arrotzetara begira jarri direnean, urriaren 25ekoak porrot egin […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Ufa!

astelehena. iraila. bat. eta bat irailean astelehenez ufaka. lo gitxi, logurea, eta kilometro batzuk egin ostean pantaila aurrean. atzera begira baino, burutik pasatzen dira irudiak. gogoetak. ufa! irailean abuztua gogoan. abuztuan ezebez. abuztua laua da. epela. freskoa. gaugiroa, ibilerak, kilometroak, asfaltoa eta landak. abuztua jai da euskal herrian, herrian, etxean. lagunartean. parrandan. kalejiran. abuztua opor […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

XXI. mendeko despidoak

Bulego batera deituko zaituzte, ez dago gaiordenik, eta hitzak ohikoak dira. Neurtuak, sofistikatuak, korrektoak. Urteko plangintza aipatuko dizu parean dagoenak. Ez da gehiago. Gaitasunak ere mugatuak ditu, baina erabaki gunea kudeatzen du. Parean dagoena ez da konturatzen patroiarekin ari denik. Gizarte erakunde bat izango da, edo lukru animorik gabeko elkarte bat, edo euskalgintzako erakunde bat, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia teknologia berriak

Kazetaritzaren etorkizuna: teknologia eta erabiltzaileak

Urtero kazetaritza digitalaren inguruko jardunaldia egin bide dute Huesca aldean. Hangoa hemendik jarraitzerik ere badugunez, Juan Varela adituaren blog eta idatziak irakurtzen ditugu. Laburtuz, hango berri eta kazetaritzaren inguruko datu asko eman ohi du normalean. Ondorio horretara heldu berri dira aurten, eta horretaz mintzatu gura nuke. Kazetaritzaren erronkak direnak, zelan aztertu guretik. Euskal Herritik. Medio […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

martxoaren 11 hura

Gaur, goizean sukaldera sartu eta Seaskako egutegia ikusitakoan: to! martxoak 11 du gaur egunak. Eta dagoeneko lau urte igaroak dira. Egun hartan, mantsoago igaro ziren minutuak. Eta pantaila aurreko orduak. Eta mezuak. Eta politikarien esanak. Eta Otegiren mintzoa. Eta trenak ez ziren gehiago igaro. Han geratu ziren. Gogoan duzu egun hura? Akordatzen zara? Orduan ere, […]

Kategoriak
hurrengo geltokia

Egun normala balitz bezala

Montenegrotik ekarritako katilua baliatzen dut goizero gosaltzeko, egunkariek Kosovori buruzko albisteak eskaintzen dizkidaten bitartean. Irratian berriz, ez dute txintik esaten Igor Porturen argazkietaz, eta nik gosaria eztarritik barrura sartu ezinda, letra txikiei erreparatzen diet. Azken egunak mobilizazioz mobilizazio eman ditugu. Ez dago treguarik. Egun batean bai, eta bestean be bai… bada zerbait. Herri bizia gurea. […]