Kategoriak
ikusi eta ikasi

Jonkia izatea zer den

Aitortu behar dizuet… Korrikarenak gaina hartu zidan. Ostegunean hasi zenean, ezinegona piztu zen nigan. Urduritasuna, korrika hasteko gogoa, Karrantzan egoteko grina… Interneten, modu birtualean hasi nintzen korrika. Korritu nintzela ez, gorritu ere ez, baina harako gogoa nuen… gogo bizia. Info7 irratitik Iparraldeko Euskal Irratietako kideek egin zaioa jarraitu nuen, Arantxa Iturbek zuzentzen duen Arratsaldekoa entzuten […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

Gaur8.info

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Bartzelonan lumak astintzen, ustez

Lotsagarria, etsitzekoa, gorri jartzeko beste… Euskal etxea ez dago konforme afitxa honekin. Nik ezin dezaket ulertu! eta zuek? Afitxa berriaren zain gauden bitartean… honi eutsiko diogu, egileek kentzea eskatu arren. Adierazpen askatasunaren alde, eta homofobia guztien kontra…. ulertu gurean.

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Luis Goia joan zaigu

Zinema produktorea. Euskararen laguna. Euskaldunon EGUNKARIAko kide arriskutsua, atxilotua eta Madrilera eramana. Orduan, Madriletik bueltan ikusi genuen Andoainen. Neke aurpegia, ondo orraztu bako uleak. Badakit, hainbat ekoiztetxe antolatu zituela. Euskarazko film batzuk ere atera ziren aurrera, bera produktore zela. Ke arteko egunak, Off-eko maitasuna nik gogoan ditudanak. Nik, askatu ondorengo Andoaingo bere irudia gordetzen nuen. […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Honek eman du | Hizlandia bukatu da

Iñigo Aranbarriren Hizlandian ibili denetakoa naiz. Letrak, hitzak, komunikazioa, prentsa, kazetaritza maite dugunontzat, sagardo ederra izan da Hizlandiakoa. Garratz batzutan, gozo sarri, azukera gitxigaz gehienetan… ia astelehenero irakurri ditut Iñigorenak domekako Berrian. Pena hartzen dut, dauden kazetaritza fakultate guztiak baino eskola hobea den hori desagertuko delako. Baina bestetik, Iñigo Hizlandiak bahituta egon dela somatzen dut. […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Javier Clemente botako dute

Harrigarria da, iritzia eman eta kanporatu. Pirinioetako alturak, kalte gehiago egin dio presidenteari, beste inori baino. Javier Clemente, Athletic-eko entrenatzailea gaur arratsaldean botako dute. Kazetarien artean bolo bolo dabil albistea, batzuek zuzendaritzaren eskutik jaso dute berria, beste batzuei izkutatu egiten diete… baina arratsaldean zuzendaritza batzartuko da, ostean jakingo dugu ofizialki. Athletic taldeak, krisi berri bati […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

lo egiten dut

Durmo. Se sonho, ao despertar não sei Que coisas eu sonhei. Durmo. Se durmo sem sonhar, desperto Para um espaço aberto Que não conheço, pois que despertei Para o que inda não sei. Melhor é nem sonhar nem não sonhar E nunca despertar. Fernando Pessoa Lo egiten dut. Amets eginez gero, esnatzean Ez dakit zer […]

Kategoriak
e-hizketan hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura teknologia berriak

Idazle eskasek ez dute aitzakiarik Internetekin

Duela ez asko Blogak eta literaturari buruz idatzi nuen. Literatura semantikoa, zelanbait esatearren. Idazle bitxia topatu nuen sarean, irakurri eta nabigatuz. Hernan Casciari. Orain, gehiago ezagutzeko parada izango dugu, beragaz harremanetan jarri eta elkarrizketa bat egin diogu Hernan Casciari sortzaileari. Asko idazten du, asko sortzen ari da. Egun, Bartzelonan bizi da argentinarra. Eta emailez trukatutako […]