agit/prop

agitazioa eta propaganda

  • agit/prop

    Hibai Castro “Palestinarren duintasuna eredugarria da”

    Izenburua: Palestina, hesien zirrikitutik

    Egilea:Hibai Castro

    Argitaratzailea: Komite Internazionalistak

    Informazioa: www.herriak.org

    Deustuko Hibai Castrok Palestinari buruzko ikusentzunezko lana egin du. Palestinan brigadista bezala egon zen Komite Internazionalistak erakundearekin, eta bertan batutako irudiekin hango egoera isladatu gura du hemen. Prest! aldizkarirako egindako elkarrizketa argitaratuko dut hemen, gaiak hartu duen jitea ikusita.

    Hibai Castro: Palestinarren duintasuna eredugarria da

    Palestina, hesien zirrikitutik bideoa aurkeztu duzu duela gutxi, zer batu duzu lan horretan.
    Palestinan bizi den egoeraren berri ematen du bideoak. Bideo didaktiko bat egitea zen asmoa, bertako gatazkaren oinarriak, egunerokotasuna eta Israelen okupazio militarraren eragina azaltzeko. Iazko uztailean Komite Internazionalistek antolaturiko brigadan jasotako irudi eta materialean oinarrituta dago.

    Eta zerk bultzatu zintuen horrelako ikusentzunezko lan bat egitera?
    Zalantza barik Palestinan bizi den zapalkuntza egoerak eta injustiziak daukaten oihartzun eskasak eta jasaten duen blokeo mediatikoak. Bestalde, Palestinarekiko elkartasuna bultzatzeko egoeraren ezagutza eta kontzientziazioa ezinbestekoa da eta horretarako tresna baliogarria izan daitekeela uste dut. Komiteen oinarrietako bat da jendartea kontzientziatzea, salaketa politikoa egitearekin batera.

    Bideoa zelan mugituko duzue orain?.
    Alde batetik aurkezpen edo hitzaldi formatoan mugitzen ari gara. Sortzen zaizkigun eskaera guztiei irekita gaude eta dagoeneko hainbat tokitan (gaztetxeak, kultur elkarteak, tabernak…) erakutsi dugu. Beste alde batetik ikastetxeetan Palestinaren inguruko kanpaina bat prestatzen ari gara eta hor ere erabiliko dugu. Bide batez, aipatu daiteke uztailean San Inazioko jaietan eta abuztuan Larrabetzun ere erakutsiko dugula lan hau.

    Palestinan brigadista bezala egon zinen, zer nolako esperientzia izan zen?
    Latza eta ederra. Oso egoera gogorra bizi dute han eta horren lekuko izatea latza da. Batez ere Israelen inpunitatearen aurrean indarge ikusten duzulako zeure burua. Hala ere, palestinarren duintasuna eredugarria da eta hori ezagutzeko aukera izateak benetan merezi du.

    Une latzak une honetan Palestinan, urruntasunetik zelan ikusten duzu palestinar herria?
    Ikaragarria da gertatzen ari dena. Orain garbi dago duela urtebete handik etorrita saltasen genuina. Israelek Gaza uzten zuen baina, zertarako? Ba orain lasai-lasai suntsitu ahal izateko, bere koloniak oztopo izan barik. Eta Libano eta Siriakoa? Salatzekoa da nazioarteko gobernuek, gure ordezkatzen gaituztenak barne, duten jarrera konplizea sarraski hauen aurrean.

    Komite Internazionalistak eta beste erakunde batzuek elkartasunera deitzen dute, baina zer egin daiteke?
    Lehendabizi palestinarrei entzun; eta haiek diotena da hemen ezin dugula Israel estatu normalizatu moduan onartu. Ezin dugu onartu gure kirol lehiaketetan, kultur ekitaldietan, merkataritza harremanetan… Boikot orokorra egin behar zaio.

    Eta etorkizuna zelan ikusten duzu?
    Palestinarrek ez dute etsiko, hori argi ikusi genuen. Nazioartean dago gako garrantzitsu bat, nazioarteko presioak bultzada eman behar dio palestinar herriaren erresistentziari, bestela oso zaila izango du biziraupena. Israelen helburua mapatik ezabatzea da eta Palestinak bizi behar du!

  • agit/prop

    Zanpantzarrak tirokatu dituzte Palestinan

    Uztailaren 7an, Bil’in herrizkan, Ramallahtik gertu, joaldun koadrila bat abiatu da palestinarrekin batera. Lurrak aldarrikatzen, lurrari deika. Harresia eraikitzen hasi dira han israeldarrak, eta ostiralero aldarrikapena eta mobilizazioa izaten da bertan. Gasteiztik abiatutako joaldunak, han daude egunotan, zanpantzarrarekin lurra aldarrikatzen, euskal ohituren berri eman eta zaldi buztanarekin israeldar armada uxatu gurean.
    Euskaldunak han. Baina parean topatu dituzte israeldar militarrak. Zer eta tiroka hasi zaizkie, burrunbadak ikaratuta edo. Telebistan ere ikusi ditugu irudiak, sinestezina zaigun arren, Interneten bila hasi eta informazio mordoa dago, Ramallahko San Ferminari egunari buruz.

    Basque and Bil’in Demonstrators Keep the Beate

    electronic intifada

    Los zanpantzar hacen frente al ejército de Israel en Bil’in

  • agit/prop,  gaztelumendi.eus,  musika

    Fermin Muguruzarekin berbetan

    Fermin Muguruza * irratia.com

    Fermin Muguruzak duela hilabete aurkeztu zuen Euskal Herria Jamaika clash diskoa. Donostian aurkeztu zuen jendaurrean, prentsa ere bertan zela. Gero Bartzelonan egin zuen astebeteko beste aurkezpen bat, elkarrizketak, harremanak… denetarik. Madrilen aurkezten, elkarrizketak egiten -tartean El Pais, TVE 2 Miradas, El Mundo…- ari zenean jaso zuen bere aitaren osasun egoera txarraren berri. Irunera itzuli, eta aitaren aldamenean eman zituen Fermin Muguruzak haren azken uneak.

    Parisera eta Berlinera joan behar zuen, baina lehenbizi gurekin egon da, irratia.com emankizunean lagun izan dugu. Eta elkarrizketa luze eta sakona, ordubetez, egiteko aukera baliatu dugu. Musika, Euskal Herria, Jamaika, Nazioarteko egoera, politika, kultura… zer ez dugu aipatu elkarrizketa horretan! Beti bezain zorrotz, gogoetak behin eta berriro eginez, balorazioak, azken hamarkada hauen errepasoa… diskoa atera eta hilabetera eman dizkigu bere iritzi hoiek Muguruzak. Elkarrizketa sakona da, eta une batzuetan sentimendu guztiak jarri zituen Ferminek mikrofonoaren aitzinean.

    Hamaika lotura, erreferentziak -musikalak zein artistikoak, munduko tokiak zein borrokak- aipatu dizkigu… Hitzjario izugarria dauka Irungoak, eta tartean gauza oso interesgarriak bota dizkigu, abesti tarteetan. Adi entzuteko moduko elkarrizketa, zinez.
    Fermin Muguruza * irratia.com

    Elkarrizketa gustura entzun dut beste hamaika aldiz ere. Sakontasunetik musika bezala beste hamaika bizipen eta kontakizun dauzka kontatzeko gure musikari nazioartekoenak… Entzuteko jartzen dut blogean ere. Hartu denbora, eta egin komentarioak. Blogetako jarraitzaile sutsua dela aitortu digulako Ferminek berak ere.

    Entzun gura baduzue:

    [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom060606.mp3]

    muguruza | irratia.com

    Blog berri honetara audio artxiboak ekartzeko asmoa daukat, balizko podcast saio baten aurrekari gisa. WordPress-ek audio plugin mordo bat dauzka, eta zenbait frogatzen ari naiz gainera.

  • agit/prop

    Marcosek Hala Bedi irratiari

    Marcos komandarteordeak, SubZero delegatuak mezua igorri dio Mexikotik Hala Bedi irrati libreari. Zuzenean entzun dugu Internetetik, orain irratian entzun daiteke Halabedi.org gunean.

    Mezu horretan, Hala Bedi zoriontzeaz gain, Euskal Herriari barkamena eskatzen dio, duela urte batzuk egindako hankasartzeagatik. Euskal Herrian eta Chiapasen elkar ulertzeko modua dago eta…
    reportera en accion
    Hau da Marcosen gutuna, hitzez hitz:

    -Bueno probando a ver si estamos al aire. Este es Radio Insurgente, la voz del Ejército Zapatista de Liberación Nacional, trasmitiendo desde las montañas del Sureste Mexicano, estamos interrumpiendo la transmisión de Hala Bedi Irratia en el País Vasco, para mandar un saludo a todos los radioescuchas, hombres, mujeres, niños y ancianos del País Vasco, nuestros hermanos en la lucha por la liberación y el reconocimiento de los derechos de los pueblos, queremos invitarlos a todos, además de felicitarlos por su cumpleaños, 20 años, por sus 20 años de estar transmitiendo como Radio Libre, queremos invitarlos a que participen en todo lo que se está levantando a nivel internacional con la VI Declaración, no estamos diciendo como se va a hacer, estamos invitando a la gente que opine, que participe, que proponga y ya entre todos saquemos un acuerdo de por dónde va a ir este gran encuentro para ver cómo enfrentamos a los ricos y poderosos.

    Por eso, aprovechamos también este medio de Hala Bedi Irratia para mandar una disculpa sincera de mi parte a todo el pueblo vasco, por nuestra torpeza, mi torpeza personal, cuando tratamos de promover ahí una instancia en el País Vasco con los ataques que sufren. Esperamos que la misma decisión que tienen para la lucha sea la misma nobleza que tengan para otorgarnos las disculpas que les pedimos. Por lo demás, échenle muchas ganas, nos veríamos en algún momento, en alguna parte, cuando este mundo, el País Vasco, los pueblos indios en México y toda la gente que lucha por su liberación la encuentre donde la tiene que encontrar: abajo y a la izquierda.

    Saludos, pues, hasta luego. Volvemos a la transmisión de Radio Insurgente, la voz de los sin voz, la voz del Ejército Zapatista de liberación Nacional, transmitiendo desde las montañas del sureste mexicano en esta transmisión especial para el País Vasco.

    Marcosen mezua entzungai.

    Zapatistak audioa editatzen

    EZLN
    Radio Insurgente EZLNren irratia
    Hala Bedi irrati librea
    Enlace Zapatista Marcosen bloga

  • agit/prop

    bizi bedi euskara

    Haize erauntsi guztiek eraginda baina, pozik nentorren bidean. 80ra. Ostantzean haizeak eroan, itsasora, edo ez dakit nik nora. A8ko zubiak oro pasa ditut apurka apurka. Haizeak eroan ez nagien.

    Herri Irratia Loiolakoa entzuten nuen Gipuzkoan, Gotzon Lobera berbetan. Lauaxeta, eta euskara, eta betikoak… euskararen eguna bihar. Beti da bihar hemen. Antza.

    Herri Irratitik, Euskadi Irratia-Radio Euskadi jasanezinetatik, Radio3era egin dut. Brasilgo Rosa bat kantuan, eta hizketan. Ahaleginak egin ditut ulertzeko, erdi izarrik.

    Argi luzeak daroadaz, tarteka. Eta beste karrileko auto batek keinu egin dit. Dir dar. Atoan. Ulertu diot, baina sinestu gura ez nik. Zelan ba!

    Heldu nok Igorretara. Cuarta, tercera…. ostias! argi urdiñak. Kendu joat paparreko Polisarioaren txapa, egunkariak atzerago bota, diskoak agerian jarri, eta FNACen boltsa erakusgarri. Dana arrapalada baten, autopista ordaindu aurretik. Euskaraz ordaindu, eta bape denbora barik, argiak gelditzeko. Leihoa zertan igo beharrik ez, ordaindu ostean. Atoan itaunak.

    – Er DNI, ¿De donde viene?

    -De Donostia, San Sebastian.

    -¿A donde va?

    -A Larrabetzu, a casa.

    -¿Trabaja en San Sebastian? -uste dut itaundu zidala gero

    – No, vengo de la Diputación, de recoger un premio- harro nik, konturatu barik.

    -¿Qué premio?

    -Un premio a favor del euskera… -nik totelka moduan-

    -¿A usted?

    -No, a mi editorial -astiro ni, erantzuna pentsatu gurean edo…-

    -¿Qué editorial?

    Ostia, hanka sartu joat – Susa– nik, pentsakor

    -Baje del coche, abra el maletero

    -¿La editorial, libros en euskera?

    -Si

    -¿Que lleva ahí?

    -Son periodicos -eta karpeta gorri handi handi baten, garai bateko ehundaka barkatu, ama gehigarri, itxitako Egunkariakoak, lagun batek Usurbilen goizean emandakoak…

    -Y en euskera, ¿qué hacen con las palabras de fuera?

    Zer dio honek? Zer gure ete jok? -Las palabras de fuera, no te entiendo

    -Si, las de fuera, los anglicismos por ejemplo…

    -¿Futbol? Como en castellano, los metemos al diccionario …. -nik, nondik urten jakin barik, alegia ez naizela filologoa….

    Baietz berak buruagaz, interesatu aurpegia jarrita. Ez zaizkio axola frontoiko palak, skate barri hori, edo kutxetan egon daitekena. Kezka filologikoak hartuta dago guardia zibila.

    -Por ejemplo -lasaigo nik, ez dakit zelan eta zergaitik baina- en francés se dice affaire, y nosotros tenemos afera.

    -Ya, muy bien. Como es un idioma tan viejo.. berak

    -Siga Karneta eskura eman, ate guztiak zarratu eta autora sartu naiz. Primera, segunda… banoa harrapalada baten, etxera. Ostihotzean, atoan…. Ez dago haizerik, ez dago irratirik, ez dago etxera heltzeko gogoa baino.

    Hurrengoan Patxi, hasi hadi azaltzen Anton Abbadia nor zen , armiarma.com zer den arrazoitzen eta Joan Mari Torrealdaik pintxoak jan bitartean kontatu dizkizunak gogoratuz, denak batera. Guardia Zibil euskaltzalea topatu bidean, hau da hau saria. Ez dago Diputaziorik munduan, halakorik eskainiko dizunik.

    Azkenik etxean. Uffa! Arnasa hartu duzu Larrabetzun. Baso bete ur edan, haginak garbitu eta ohera. Ia lokartzen zaren.

  • agit/prop,  gaztelumendi.eus

    Euskararen eguna omen den honetan, Egunkaria Madrilen

    Ez nuke lerro bakar bat idatzi gura bitakora honetan, Euskaldunon Egunkariako lagunak gogoan eduki barik. Egunkaria izan nuen eskola. Euskaraz irakurtzen erakutsi zigun, zer esanik ez euskaraz idazten. Euskaraz ondo pasatzen eta pentsatzen.
    Lerro asko idatzi ditugu Egunkariaren inguruan, denak aski interesgarriak eta aproposak.
    Gaur, orain, Madrilen Auzipetze autoa hartzera joan dira euskal herritar zenbait Madrilera. Egunkaria ixteko agindua etorri zen Auzitegi Nazionaletik, gaur, ia bi urte beranduago han dira Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga, Pello Zubiria, Juan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Iñaki Uria. Denak ezagunak euskal prentsa eta kulturgintzan. Ze delitu egin duten badakigu. Gu geu ere, delitugileak garelako.

    Horregatik, gaur Durangoko azokaren atarian, blog hau argitaratzea erabaki dut. Durangoko azoka hartan, gogoratzen dut Egunkariaren lehen alea. 13 urteko ametsa izango zenaren lehen harriak ziren, lehen aldarriak.

    Egunkariaren alde, prentsa askatasunaren alde, adierazpen askatasunaren alde. Euskararen eguna, esan dizuet.