Kategoriak
#Patakon ikusi eta ikasi

Patakon eta biok Euskal Herrian zehar ibilbidea (lehenengo eguna)

Astelehena. Abuztuak 4 GAZTELUMENDI, Larrabetzu Goizean etxean motxila prestatu, urian azken erosketak egin eta baserrian gaude aita eta biok orain, astoa atontzen. Kordel barriak, txarrantxa pasatu eta hasi gara… asto gainekoak zelan edo halan jartzen. Marokoko albarda polita, eta gainean Matxinbentan erositako asto otzarak. Batean eta bestean antzeko pisua banatu, motxila handia, txikia, kanpin denda…. […]

Kategoriak
18/98+ agit/prop larrabetzutik

Gazte eguna nahaste gaua

Barriro be, gure artean Gazte eguna. Larrabetzun hasi gara garria mugitzen, herria eraldatzen… Dantzan hasi be… Larrabetzuko hondartzan. Makala jazz funk band Larrabetzuko hondartzan pic.twitter.com/2CIrNYEcoY argazkia: @GoiuBA hor #dantzan! — barkatu ama (@barkatu_ama) July 31, 2014 Eta herrian Aste nagusia deitu diote hasi dugun asteburu luze honi: kontzertuak piszinan, san inazio eguna, kantaldi txiki bat […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia larrabetzutik musika teknologia berriak

Larrabetzu Eskura webapp eta Badok.info

Informazioaren aroan bizi gara, baita herri txikietan ere. GAUR > Musika kultura eta teknologia berriak @LARRABETZU #Eskura eta @Badokinfo pic.twitter.com/nm8z6QDCku — barkatu ama (@barkatu_ama) June 26, 2014 Larrabetzu eskura aplikazioaren azken bertsioak aurkeztu ditugu gaur. Orain arte mugikorretarako garatutakotik, pausu bat emon eta webapp be aurkeztu dugu jendaurrean. Sarean dago jada: larrabetzu.net/app

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Suaren gainean dantzan

Gaur be, suaren gainean dantzan! Aupa Hori Bai! argazkia: gorka ercilla

Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik teknologia berriak

Tokiko garapena eta berrikuntza

Asko erabiltzen diren terminoak edo kontzeptuak dira. Ahoan hitzetik hortzera, txostenetan barra barra…. Erabileraren podasuz usteltzeraino ia ia. Egoera sozioekonomiko honek, kapitalismoaren unean uneko krisiak baina… gero eta gehiago harrapatzen gaitu, aktiboan edo pasiboki… zer egin, zer irakurri eta denbora zertan eman da kontua. langabezia datuak Gure herrian kasurako 110 lagun baino gehiago dago Lanbiden […]

Kategoriak
agit/prop baserritik mundua Elikadura Burujabeta hurrengo geltokia larrabetzutik

Eskoletako jantokien ikasgaia

Baserri Bizia Ikasturte bukaerako jaia antolatzen ari gara eskolan. Aurten ere, egun osoko egitarau aberatsarekin batera, bazkaria izango da eskola komunitatearen elkargune nagusia. Ikasle eta ikasle ohiek bazkalduko dute lehenengo, eta gero kalean eta patioan olgetan dauden bitartean, jantoki bete guraso batuko da, ezin menu ederragoa dastatzen. Urte guztiko asmo, gogo eta nekeen gailurra izaten […]

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Larrabetzuko emaitzak Europar hauteskundeetan

Inoizko kanpaina sosoenaren ostean, %62ko parte hartzea gure herrian. Ezker abertzalea nagusi -beste behin ere- eta jeltzaleen jeitsiera barri bat. Podemos hirugarren indarra da gure herrian, 30 bototxorekin. Bilbon 8.000 lortu ditu! iturria: naiz.info Balorazio gehiago egiteko, oraindik goizegi da -edo beranduegi gauez- Asko dago esateko, hala ere.

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Lasterbidean

Sare sozialetan, espetxeetan, errepidean, etxean, herrian… “lasterbidean”(r)i buruzko Txioak Lasterbidean Larrabetzun.

Kategoriak
agit/prop larrabetzutik

Herri bat

txikia bizia alaia gogorra euskalduna eta kementsua. Atzo, gaur eta beti. 2014ko maiatzaren 3a bereziki gogoratuko dogu larrabetzuarrok, inposaketaren kontra eta gure nortasunaren alde garen moduan agertu garelako, ez besterik. Herri giroa, alaia eta kementsua. Herritar guztiok. Ezkerreko eskumako handi eta txiki, kolore guztietakoak, adin guztietakoak plaza baten batuta. Argazkiak ikusi eta txunditzeko modukoa. Herrigintzan […]

Kategoriak
larrabetzutik

Inoiz herrian egin den mendi martxa handiena

Elkartasuna eta herrigintza Pozik gaude, asteburua itzela izan zelako. Hasi barikuan, jarraitu zapatuan eta domekan bertan be ekitaldi mordoa herrian. Eta asteon gainera, ezin albiste hobea: Eider Zuriarrain libre! Kontua da, Garmitxaren aldeko ekitaldiak oso oso arrakastatsuak izan dirala. 80 ume inguru antzerki saioan eskolako jantokian, 120 lagun dokumentala eta Gaztelumendi abesbatza ikusten, 220 lagun […]