• Home
gaztelumendi.eus

larrabetzu euskal herria | agit prop 2.0 | kultura | natura | Adierazpen askatasuna!

gaztelumendi.eus
Menu
  • gaztelumendi.eus,  ikusi eta ikasi

    Hamalau milakoak

    Uda honetan inoiz baino gehiago, sekula baino hobeto, eta inoizko ondoen eta gustura ibili naiz mendian.
    Uda emankorra izan da, kanpamendu basea Orbaizetan izanik, Irati aldean erreza da batean eta bestean ibiltzea.

    Arburua 1061 m.
    Azalegi 1165 m.
    Berrendi 1354 m.
    Erondoa 1041 m.
    Errozate 1345 m.
    Ezkanda 1203 m.
    Latxaga 1204 m.
    Loigorri 1075 m.
    Mendilatz 1357 m.
    Mendizar 1323 m.
    Okabe 1466 m.
    Pettuberro 1096 m.
    Txangoa 1471 m.
    Urkulu 1419 m.

    Plazer bat izan da. Batzutan bakarrik, bestetan lagunduta. Beti izan da atsegina leku hauetaz gozatzea. Bista ederrak. Eguraldia lagun. Nafarroako mendi hauetatik Euskal Herria ikustea, sentitzea, bizitzea.

    Maite ditut maite, gure bazterrak

    Errozate, Egurgio, Orhi#Irati Nafarroa #EH #euskalmendi pic.twitter.com/jp0KJ40nDe

    — gaztelumendi 📢 (@iPatxi) July 29, 2021

    View this post on Instagram

    A post shared by Patxi Gaztelumendi (@gaztelumendi)

    Errozate eta Mendizar gailurrek liluratua

    View this post on Instagram

    A post shared by Patxi Gaztelumendi (@gaztelumendi)

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Aldaketa klimatikoa, elikadura eta pandemiak

    2020-12-29

    Umeak | Francesco Tonucci

    2020-04-14

    Plateruena, XXI. mendeko kulturgintza berri baterako oinarri

    2020-09-30
  • i+g,  ikusi eta ikasi,  larrabetzutik,  pasahitza

    Bertso eskola birtualak

    #etxeangeratu eta bertsoaz gozatu

    Asteon bertsotan egiteko ere aukera baliatu dugu. Distantziak eta isolamendua ez dira oztopo. Whatsapp bidez ibili gara Larrabetzuko bertso eskolan, eta Hori Bai gaztetxean batzen garenean bezain ondo aritu gara.
    Pirinioko bertso eskolan berriz, distantzia edo lan kontuengatik hurbildu ezin dutenak ere elkartu gara. Esperientzia ona.

    Larrabetzuko bertso eskola

    Astelehenean hasi ginen bertso eskola birtualean. Horretarako gura zutenak taldetxo baten batu eta hitzartutako orduan zita. Etxahun Lekue izan ohi da irakaslea eta astelehenerako ere gaiak eta ariketak prestatu zituen.
    Eta hor ibili ginen bakoitza, bere kopla edo bertsoa grabatu eta besteei igortzen:

    http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2020/03/bertso01.ogg

    Joan etorrikoak izan ziren. Erantzunak. Trufa. Giro ona. #bertsobirusa

    http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2020/03/koplatxoa01.ogg http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2020/03/koplatxoa02.ogg http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2020/03/koplatxoa03.ogg

    Pirinioko bertso eskola
    Baigorritik Larrabetzura

    Udazken negua Aezkoa aldean eman nuenez, asteazkenero Errora joaten nintzen hango lagunekin. Xabi Terreros da han arduraduna, eta talde polita batu gara. Aurten gainera Bardoak ere jokoan daudenez, asistentzia polita izan da urtean zehar. Giroa ere halakoa. Aribe, Garralda, Aurizberri, Eugi, Erro edo Meskiritzeko lagunak batu eta oso giro polita topatu dut Pirinioan. Horrek bultzatu nau urte barriarekin batera, Larrabetzuko bertso eskolan aspaldiko partez bertsoei heltzera. Eta enaiz damutzen.
    Abenduan agurtu nituen Pirinioko bertsolariak. Bardoetan elkartu ginen berriz, Erron. Eta aste honetako eskola birtualak eman digu berriro horretarako aukera. Eta egia esan, Terrek ere ondo prestatu zuen eskola. Eta hari erantzuten saiatu ginen hitzordura hurbildutakook.

    Agur bat hasteko:

    http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2020/03/erro00ptxAgurra.ogg

    Baigorritik Larrabetzura, Pirinioan
    Baigorritik Karin, Aurizberritik Aitor, Garraldatik Leire, Errotik Fernando, Ibai ere Aurizberritik edo, Garraldako irakaslea den Beñat Berastegitik, Xabi irakasle lesakarra Iruñerrian egonen zen ziurrenik eta ni neu Larrabetzuko etxealditik.

    Horrelako batzuk joan ziren.

    http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2020/03/erro01ptx.ogg http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2020/03/erro04ptxortzadarra.ogg http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2020/03/erro03ptxmaite.ogg http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2020/03/erro02ptxbakarka.ogg

     

    Beñatek behinola botatakoa ekarri zuen gogora irakasleak, -maiz gure bertso artxiboa da whatsappa!- eta eskolakook entzun ahal izan genuen.

    http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2020/03/erro_beñatpresoa.ogg

    Eta amaieran, agurra Habaneran egiten ausartu zen Leire. Itzel ondo pasatu genuen seinale. Eta ikasten ari garela ez ahaztu. Eta batez ere ondo pasatzen. Ez da gutxi. Milesker lagunok.

    http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/wp-content/uploads/2020/03/erroagurrakLeire.ogg

    Bertsoko eskolakoak telebistan

    irakurtzen jarraitu
    gaztelumendi

    Gustatuko zaizu ere

    Transmedia eta narratiba digital berrien munduan murgiltzen Bartzelonan

    2013-12-10

    Intxurtxu erakusketa: intxaur egurretik soinuak eskuz egitera

    2013-12-13

    Sare sozialak berbagai gaztetxean

    2013-03-14

twitter @iPatxi

adierazpen askatasuna

Kataluniak Independentzia

LLIBERTAT PRESOS POLITICS!
Kataluniako prozesuarekin elkartasuna
adi egon seinaleari lili

#bidegorritik 97 irratian

Kategoriak

  • #bidegorritik
  • #Patakon
  • 18/98+
  • agit/prop
  • albisteak 2.0
  • bakegileak
  • baserritik mundua
  • bide gorritik | Bilbo Hiria irratia
  • covid19 | koronabirusa
  • e-hizketan
  • Elikadura Burujabeta
  • Elikadura burujabetza
  • ETA
  • EUS
  • gaztelumendi.eus
  • gogoeta.org
  • Gu ere bai!
  • hamaiK -hamaika kontu-
  • hurrengo geltokia
  • i+g
  • ikusi eta ikasi
  • info 7
  • larrabetzutik
  • literatura
  • maitatasunetik
  • musika
  • ongi etorri errefuxiatuak
  • pasahitza
  • software librea
  • su-etena | ceasefire | tregua
  • teknologia berriak
  • telebista
  • transmedia

etiketa lainoa

arrasate bartzelona basque bertsoak bideoa bilbo bloga blogak egunkaria eh elkartasuna errefuxiatuak errepresioa eu euskal herria euskara euskaraz EZtaBAIda gara gaztelumendi gaztetxea herria hizkuntza hori bai independentzia info7 Internet irratia irratiacom katalunia kultura larrabetzu libre literatura musika notimeforlove poesia politika sarea sare sozialak susa telebista twitter wordpress zinema

gaztelumendi.eus

gaztelumendi.eus | copyleft | eduki libreak
Ashe itxura WP Royal -ren eskutik.