Lauaxeta
Lauaxeta
Ez da adar jotzea! Musikaren egunarekin saritu dute. Aurretik Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Ruper Ordorika saritu izan dituzten moduan. Ez da zaharra saria. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate zela hasi ziren musikariak saritzen. Berton. Ez Madrilen, edo Parisen. Hemengo erreferentziak bultzatu eta aupatzeko. Eta ehundaka lagun batu ginen ekainaren 21 berotsuan Victoria Egunia antzokian. […]
txirrindularitza atsegin dut #ondareagaur #zarautz mila esker @kalaportu A post shared by Patxi Gaztelumendi (@gaztelumendi) on Jun 16, 2017 at 12:51am PDT Jesus Loroñok ezagun egin zuen gure herria hemendik kanpo. Eta herritarrak, eta euskaldun asko txirrindularitzaren jarraitzaile egin ziren. Benigno Aspururen esprintak eta balentriak be sarritan entzun ditugu gure herrian. Orduko vueltak, tourra… Parisera […]
Nafarroa berezia da. Ez dago esan beharrik. Punk mugimendua sortu zenean, Tijuana in Blue beste banda guztietatik ezberdina zen. Heavy banda kañeroena izan zen Txantrean sortutako Barricada, eta barrikadaren alde berean jarri ziren heavyak eta punkiak. Urte batzuk beranduagoa Mexikoko doinuak kantatzeari ekin zioten Huajaloteek, euskaraz Napartheid eta Intsumisioaren doinuak egin zituzten. Bizardunak taldearekin irish […]
sarean.eus Ez da aspaldi blogen beharren inguruan solasaldi bat baino gehiago izan dugula, sare sozialetatik batipat. euskal blogen aldeko manifestua https://t.co/oWmzkjBera pic.twitter.com/fMUNHWDlOf — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko apirilak 5 Blogetan antolatu zuen Azkue fundazioak, eta inkestaren osteko datuak eman zituen: Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak from Azkue Fundazioa Nik neuk kezkaz bizi dut hori, eta halako […]
Hala Bedi Gasteizen sortutako irrati librea da. Baina gaur egun, irrati bat baino askoz gehiago da Hala Bedi. Proiektu komunikatibo integral eta multimedia da, dudarik gabe. Sortu zenetik irrati librea erreferentzia izan da; ez soilik Gasteizko alde zaharrean eta inguruan, ez horixe. Arabako eskualde ezberdinetan laguntza taldeak eta antenak sortu eta jarri izan ditu. Tokian […]
Errekaleor okupatutako auzo bat da, ikasleak eta gazteak nagusi diren gunea. Gune aske bezala definitzen du google maps-ek berak. Mehatxupean da une honetan, eta sekulako elkartasuna jasotzen ari da han hemenka. Guk ere gurea adierazi gura diogu. errekaleor gaiari buruzko Txioak Argi adierazi dezagun: #errekaleor bizirik pic.twitter.com/lbhZns9StS — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko maiatzak 30 Errekaleorren aldeko […]
Topaketa interesgarriak Katakrak liburudendan narratiba eta saiakera eta edizioari buruz Hamabost egunen buruan bi aldiz joan naiz Iruñeko Katakrak liburudendara. Solasaldi interegarriak suertatu dira narratiba eta saiakerari buruzkoak. Katakrak argitaletxe ere baden ezkero, arretaz ari dira so egiten literatura eta pentsamenduaren inguruan gurean egosten dena. GARA egunkarirako kronika pare bat egin ditut ia zuzenean liburudendatik […]
Kantu berri bat entzunez hasi dut eguna -besteak beste- disko denden karietara Berri Txarrak taldeak plazaratutako singlea. Eta Frantziako hauteskundeei buruz, eta Melenchon fenomenoari buruz jarraitzeari ekin diot, bart irakurri nituen PP eta Marhuendarenak… ia gogaitu arte espainolen ustelkeri, trama eta drama guztietaz. Eta gaur liburuaren eguna da. Eta orduan, bideoak ikusi eta sarean idazteari […]
Historia egiten duten egunen lekukotasuna 2017ko apirilak 8. Historikoa. Gauza asko esan daitezke iragan larunbatean Baionan bizitakoetatik. Adjetiborik gabe geratuko ginateke ziurrenik, bertan batutako milaka lagunek pentsatu sentitu eta egin zutenaren inguruan. Baina Euskal Herrian; herri mugimenduetan, elkarteetan, erakunde sozial eta politikoetan dagoen kapital publikoa azpimarratzea litzateke garrantzitsuena nire ustez. Urteetako esperientzia metatuak ekarri gaitu […]