Kategoriak
hurrengo geltokia ikusi eta ikasi larrabetzutik

Hi, eingo juk ala?

Ointxe leidu baino etzoat ein, antza hikaz eiteko ohituria galdu eingo dokela. Euskeriak hiru bereizgarri jekozak: nornorinork hirutasune, deklinabidia eta hitanoa. Guk eiten juk arian, batzun artian sikiera be; eta alkar ulertuteko geuze bagozak. Gu baino zaharragoak dozakenak, horrek bai, horrek beti eiten jeurek, danakaz ganera. Izen geuze polite dok, ikisteko sano gatxa be eztok, […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Josune Ariztondoren begietara

Ondarroan egin duen triskantzak asetu ez, eta Kultura sailburu bezala ere, hasia zaigu andereñoa lezioak emoten. On Tomasen garairik ilunenetara itzulera egin du bizkaitarron diputazioak. Askok beharbada ez duzue gogoan izango, baina Anje Duhaldek orduko herriz herri jaialdi batean, torturaz hil berri zuten Gurutze Iantzi izan zuen gogoan kantu batean, Mallabian. Tomas Uribetxebarria orduko kultura […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

Gasteizen txakurrak zelatan

Goizean egunkaria erosi arren, zabaldu.com dugu albisteen iragazkailurik onena. Gasteizen txakurrak zelatan harrapatu dituzte. Kontakizunak ere, kazetaritza interesgarria, badu misteriotik. Narrazioak albistea zehatz irakurtzera gonbidatzen gaitu. Datu guztiak gogoan gordetzera.  Gertaerak, gertatutakoak ileak ere tente jarriko dizkizu. Eta azkenean irrifar maltzur bat, ezta? Baina a ze pillada egin dieten tresnarik onenekin, Kutxi kaleko gazteak, biztanleak, […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi literatura

Lagun bat Everesten

Juanrra Madariaga laguna dut, aspaldian. Poeta bezala ezagutuko duzue askok, Nontzeberri web_albistegiko kazetari moduan beste batzuk. Mendizalea da, zortzimilakoak ere egiten dituen tipoa. Aspaldi honetan. Eta egunotan mendiak, albiste ilunak ematen badizkigu ere, gaur jakin dut, duela gutxi heldu direla Jordi eta biak Everestera, lurrean dagoen gailurrik gorenera. Poesia. Han izanik, hemen hobeto naiz, pentsatzen […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

Gero eta tresna berri gehiago

Egunetik egunera, gauza berriak ezagutzen ditugu. Batek lotura bat erakusten digu, besteak frogatu du, nik hau asmatu dut, horrek bestea kritikatu. Egia da, software garapena, aplikazioen lokalizazioa, APIak baliatuta egiten direnak, ikasi ahala sortutakoak, esperimentuak. Gero eta + daukagu erakusteko, gehiago ikasteko. Hori ona edo txarra al da? Ona delakoan nago, eta horrelako barcamp bat […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

25.000 (hogeitabostmila) artikulu euskaraz

Euskarazko wikipediak 25.000 artikulu baditu. Entziklopedia askea da Wikipedia, eta euskaraz ere komunitate bizia dauka lanean, auzolanean. Auzolan telematikoa, jakintzaren sozializazioa. Gauzak danon artean idatzi, aldatu, erabaki, sortu eta garatze bidean, eredugarri da lan entziklopediko hau. Egunetik egunera hobetzen ari dena. Komunitate horretako mezuak jasotzen ditut posta zerrendatik, eta neuk be bertako partaide aktibo diren […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

m9 hauteskundeak

m7: ostirala, Arrasate zurrunbiloa modurik gordinenean nabarmendu da. ETAk PSEko zinegotzi izandako Isaias Carrasko hil du Arrasaten. Hauteskunde kanpainan zehar, ETAk beste bi ekintza apalago egin baditu ere (telebista antena eta errepetidoreen kontra Bilbon, Derioko PSOEren egoitzaren kontra) Arrasatekoan, modurik gogorrenean erasotu du. Kalean bertan, herritar bat akabatuz. Gogorra. Berriz ere, aurreko estrategiara jauzia. PSOEri […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Kubara begira

Eta Fidelek ezetz. Bera erretiratu da, yankee-ek ezin izan dute aulkitik bota. Herritarrek hauteskundeak izan dituzte berriki, eta tropelka joan dira bozkatzera. Behartuta esango dute yankeezaleek, ez dago hauteskunde librerik entzuten da Euskadi irratian. Kubari begira pasatzen dugu negua, hango haize epelak erakarrita. Dantza batean egongo dira han, liburua besapean Habanako malekoietatik oinez. Itsasoan murgilduta […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Gipuzkoako euskarazko kultur kontsumoaz

Kioskoan erosten dut goizetan. Irakurtzeko lain badaukat. Mesanotxean liburuak ditut, apaletan gehiago. Diskoak erosteari ez diot inoiz itxi, gero eta garestiagoak diren arren. Antzerkizaleago naiz zinemazale baino. Lagunek badakite hori. Kontzertuetara joatea atsegin dut oraindik, Antzokia ordu laurdenera daukat. Gipuzkoako euskarazko kultur kontsumoan pozik egon daitezke, gu bezalakoekin. Durangon dirutza uzten dugu, Elkar txartela izan […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Lagunak behar ditut | I need friends

Urtarrilarekin berriro hasi ditut ingelesezko klaseak. Piper egin dut azken asteotan, eta goizean hasitakoan konturatu naiz desfaseaz. Gogotsu hasi naiz. Laburra egin zait orduterdia. Gustura egin ditut egin beharreko lanak. Saiatu naiz idazten, aditzak ikasten, hiztegia lantzen… eta arbelaren aurrean be txukun aritu naiz. Berba egiteko baina, zailtasun gehiago ditut. Trakets nabil. Egunero bost minutuz […]