Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

jalgi hadi mundura!

Urtea pozik hasi dut.Asmo berrien bila ari nintzen, lan berri baten bila alegia. Eta sare sozialek horretarako ere bere balioa dutela ikusi dut. Gogorra da batzutan norberaren egoera edo ezintasuna sarean azaltzea. Baina, jende on asko dago bazter guztietan. Eta bazterretik, ertzetik ari garenean, aldamenean sentitzen dituzu asko. Eta oso eskertzekoa da hori. Urrian idatzi […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

gure bazterrak

iluntzea, kostaldea, hurbildu eta klik! maite ditut maite…           View this post on Instagram                       A post shared by Patxi Gaztelumendi (@gaztelumendi) …gure bazterrak Berdin kostaldean, itsasoari begira edota mendialdean. Itsasoa, zerua, mendia, kabalak… maite ditut maite gure bazter hauek. Nork […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

Hamar kantu eder, ikasturtea gogotsu hasteko

Uda amaiera agurtzeko hamar kantu eder. Udagoiena eta ikasturteari ekiteko abestiak. Aukeraketa bat. 10 kanta. Hamar proposamen.

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Twitter? Ez eskerrik asko

Twitter toxiko bat hedatzen ari da. Eztabaidak kalapita bilakatzen dira, iritzi ezberdinak hasarre sortzaile, begirune falta, enpatia eza… inork nahi ez duen gune bat. Troll garaia bizi dugu, eta ahots asko desagertzeko zorian. Aspaldian gero eta ahots gehiago, iritzi gehiago twitter sarean egotearen, parte hartzearen, jarraitzearen kontra. Euskal #komunitatea beste zerbait izan daitekelakoan, begirunez, ilusioz […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

Hamalau milakoak

Uda honetan inoiz baino gehiago, sekula baino hobeto, eta inoizko ondoen eta gustura ibili naiz mendian. Uda emankorra izan da, kanpamendu basea Orbaizetan izanik, Irati aldean erreza da batean eta bestean ibiltzea. Arburua 1061 m. Azalegi 1165 m. Berrendi 1354 m. Erondoa 1041 m. Errozate 1345 m. Ezkanda 1203 m. Latxaga 1204 m. Loigorri 1075 […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi musika

bidea garrantzitsua da

Domeka Larrabetzun. Athleticen ajea eta pandemiak kalea girotu dute. Jendea asko dago eguzkipean. Hori Bai gaztetxean Nafarroatik etorritako Ibil bedi taldeak bi pase egingo ditu. Lehen saiokoak atera dira gaztetxetik, eta badirudi pozik datozela kalean gora. Gaztetxera hurbildu, eta atoan bete dira aulkiak. Kantuan hasi aurretik txaloak. Hasi eta jarraian girotzen doa gaztetxea. Bigarren pase […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi literatura teknologia berriak transmedia

Itsasoaren isiltasuna

Etxean aspertuta nengoen. Mutikoak mugikorretik youtubeko gauzak pantailan ikusten erakutsi berritan, pantaila txikikoa egongelan ikusteko froga egin nahi nuen. Youtuben bilaketa egin eta pelikula lasai ikusteko. Ondo jezarrita edo etzanda, aukeran. Eta eskuak libre. Le silence de la mer hautatu nuen, ezer ere jakin barik. Ez norena zen, ez nongoa, ez noizkoa. Frantsesez gainera, eta […]

Kategoriak
agit/prop gaztelumendi.eus

Adierazpen askatasunik gabe | Demokraziarik ez!

#arteaPabloHaselekin Raperoen, txiolari, kazetari eta kulturaren eta artearen ordezkarien kontrako jazarpena, etengabea bilakatzen ari da. Artista eta sortzaileak adierazpen askatasunaren eskubidea baliatu baizik ez du egiten bere lanean. Gauzak horrela, Espaniar Estatua da, abestien edukiengatik artista gehien errepresaliatu dituen herrialdeen zerrendako lehenengoa. Une honetan, Pablo Hasel kantariaren kartzelaratzearekin, Turkia edo Marokorekin parekatzen ari da, han […]

Kategoriak
covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus hurrengo geltokia

Slavoj Zizek: “Elkarrekin baino ez gara salbatuko”

Esloveniar pentsalari ospetsuak dio elkarrekin bakarrik salbatuko garela. Oraindik ikasi ez badugu, solidarioagoak egingo gaituzten krisi berriak behar ditugu, antza. El Pais egunkarian elkarrizketa irakurri dut, testuarekin pdf-a bidali diet lagun batzuei. Baina berriz irakurri ostean pentsatu dut euskaratu eta berrirakurri eta gure artean hedatzea. Bakardadea da koronabirusaren aurreko bizitzatik faltan botatzen duena.  “Ez dut […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi musika

El Drogas

Hunkituta. Dokumentala ikustean, eta are gehiago bukatzean. Rockumentala. Txantrea, Barricada, rocka eta beste borroka batzuk. Lekukotasunak, memoria,kantuak eta bizitza. Adiskideak, maitasuna, heriotzak eta haserreak. Bizitza, rocka. Kontatzeko modua. Hunkigarria egin zait bart El Drogas dokumentala ikustea. Beti atsegin izan ditut Enrike Villarreal El Drogas eta bere hainbat proiektu musikal. Barricada zalea izan naiz beti. Amaiera […]