Kategoriak
agit/prop

bat bi hiru 10…. 40 urte egin egunkaria sortu zela

1977ko irailaren 29an argitaratu zen egin egunkariaren lehen zenbakia. Duela 40 urte. Herri ekimenetik sortutako egunkaria. 1998ko uztailaren 15ean poliziak indarrez itxi zuena. Duela 40 urte inprimatu zuten lehenengoz #Egin egunkaria. Hace 40 años imprimían, hasta el cierre por las armas, al diario Egin. pic.twitter.com/v7poSpRCrX — katakrak · liburuak (@katakrak54) 2017(e)ko irailak 29 Nik gazte […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus

Gabriel Aresti: Ez poz, ez negar; bertsoak eragin dezala dar-dar

Egañaren hitzaldiak zer pentsatu ugari eman zidan. Duela ia 50 urteko kezkak zelan gaur egun ere badiren, badirauten. Gabriel Aresti eta bertsolaritzaren arteko harremanaz aritu zen Andoni Egaña. Proposamenak, eztabaidak, bertso jarriak, bertso zaharrak… Goizean plazerra izan da Andoni Egaña entzutea. Bihar kronika #GARA egunkarianGabriel Aresti, bertsolaritza, modernitatea eta tradizioa pic.twitter.com/lKOtP0xL4Q — gaztelumendi |I*I| (@iPatxi) […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi info 7 musika

Deustuko Gazte Lokalarekin kezkatuta

Gutun bat jaso zuten Gazte Lokalekoek. Deustun 26 urtean mantendu duten kulturgunea itxi behar dutela. 15 egun horretarako. Eta mugitzen hasi dira. Eta zelan. Ekintzak areagotu dituzte, jende gehiago batzen da beraien bileretara, indartu egin dute kaleko dinamika, eta sustenguak -lehendik ere bazuten nahikoa- gehitu dira. Telebistan eta irratian suertatu zait Deustuko Gazte Lokalaren inguruan […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi

Jabier Salutregi: “EGIN izan zen Europa osoan Sabra eta Xatilako sarraskia azalera eraman zuen egunkari bakarra”

Duela 35 urte izan ziren Sabra eta Xatilako sarraskiak. Beiruteko errefuxiatu kanpamenduetan sekulako sarraskia egin zuten palestinarren kontra. egin 40 urte Udako ikastaroan 1982ko gertakari haiek gogoratu zituzten egunkariko zuzendari izandako Jabier Salutregi eta Jose Felix Azurmendik. 40 urte #egin sortu zenetik. Kazetaritza politikoaren jatorriak eta #etorkizuna Jabier Salutregi eta Joxe Felix Azurmendi | @gara_isoto […]

Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi

2017ko irailak 11 17:14

Une atsegin hau. Kataluniako eta Euskal Herriko une eta bizipenak, twitter sare sozialeko moment batean. Visca Catalunya #lliure #ladiadadelsí zuzenean A post shared by Patxi Gaztelumendi (@gaztelumendi) on Sep 11, 2017 at 8:16am PDT

Kategoriak
ongi etorri errefuxiatuak

Elkartasuna ezin da erre

Amorruz jaso dut berria Greziatik. Errefuxiatuen artean elkartasuna banatzen zuen furgoneta erre dute. Hernaniko herritarren laguntzarekin erositako furgoneta, SOS Refugiados elkartasun sareak baliatzen zituena. Nik neuk ere ehundaka kilometro egin nituen furgoneta horretan. Oroitzapen ederra dut, eta amorrua orain. Herriak soilik babesten du herria… hitz hoiek garraiatzen zituen. Jatekoak, erropa… errefuxiatuentzat beharrezko zen guztia mugitzen […]

Kategoriak
musika

#30egun30doinu

…eta askoz gehiago! Musika asko maite dugunontzat ariketa zaila da kantuak eta diskoak hautatzea. Nahiko buruhauste izaten dugu autoan, edo etxean edo gaztetxean musika jarri behar dugunean. Hala ere, ekin diogu sareko jolasari. Hariak sortzeari. #30egun30doinu proposamenak Itoiz musikaz blai nire disko gustukoena, oraindik pic.twitter.com/UVDYDXali8 — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko irailak 7

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia larrabetzutik

Oskar Alegria eta biok

Udan ezagutu nuen Oskar Alegria. Eako poesia egunetan. Ia urtero joaten naiz Eara. Lehenengoz zegoen bertan bera. Eta lagun talde itzela batu ginen. Mitxel Sarasketarekin joan nintzen ni. Mitxel ere lehenengoz. Oso oroitzapen ona utzi dit Eako asteburuko egonaldiak. Kuadrilla handia osatu genuen, eta oso giro onean pasatu genituen barikutik domekara artekoak. Banan-banan agurtu -udalekuetako […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia ikusi eta ikasi teknologia berriak

Euskarazko Wikipediak hazkunde eta eraldaketa bizi du [Erreportajea GARA egunkarian]

Uda honetan gustura idatzi dudan erreportajea. Hemen bertsio luzeago eta osatuago bat. Paperean argitaratu denaz gain, wikilariek eman zituzten erantzun guztiekin, sare sozialetako oihartzuna eta GARA egunkariko orrialdeak batuta. Erreportaje luzea prestatzen ari gara @euwikipedia eta emakumeen biografiei buruzkoa @GARAnet egunkarian Biba zuek! wikilariok pic.twitter.com/d7iZ8WiTu8 — gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko abuztuak 8 Gaur #GARA egunkariko portadan […]

Kategoriak
agit/prop musika

Aupa EHZ!

EHZ festibala duela 22 urte Arrosan sortutako Euskal Herriko musika jaialdi aitzindaria da. Urtez urte iraun duena. Aurten zoritxarrez eguraldi traketsagatik bertan behera geratu dena. Erabaki gogorra. Ausarta. Baina behar beharrezkoa. EHZko antolakuntzak festibala bertan behera geldituko dela jakinarazi duhttps://t.co/cSlTa0bMO5 pic.twitter.com/VnMaRkxsw4 — Topatu (@topatu_eus) 2017(e)ko ekainak 30 Orain #elkartasunErauntsia antolatzeko ordua da. Gora @EHZfestibala!! pic.twitter.com/578cTMV2Gj […]